Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Bigarren mailarik gabe, lehenik ez. Eta orain?
Urr16 0

Bigarren mailarik gabe, lehenik ez. Eta orain?

Atalak: Sailkatu gabea

Aurrekoan aipatu nuen Oihana Lujanbiok nire artikuluari emandako erantzuna. Ba, gaur hona ekarri dut artikulu osoa. On egin!!!

Oihana Lujanbio Begiristain (filologoa) 

 

Nahi ez dugun egoera ororen aurrean bi jarrera
hauek egon daitezke: zer egin dut gaizki? Ala, zergatik egin didate hau?
Galderak egin ordez, jarrera hauek baieztapen baten bidez adierazi daitezke:
Dena gaizki egiten dut. Ez dut gaitasunik. Ala dena beren errua da. Ezin dut
deus egin.

 

Jarrera batera edo bestera bakarra hurbiltzea
ez da komeni. Bistan da, egoera bakoitza alde batetik bestetik baino hurbilago
egoten dela errealitatean.

 

Hizkuntza bat pertsonifikatuz, bi jarrera
hauek har daitezke: Ez dut deusetarako balio. Ez naiz behar adina landua. Ala
ezin naute inon erabili. Debekatua naiz.

 

Bistan da ere, hizkuntza bat ez dela pertsona
eta ezin duela hori pentsatu. Eta ez duela bere kabuz deus eginen. Bistan da ez
dudala deus asmatu hau esatean, aspaldi esana baita:

“Hizkuntza bat, gurea nahiz inorena, ez da
gizarteko mintzabide eta adierazpidea besterik. Ona da, beraz, elkarrekin
mintzatzeko eta elkarri gogoetak adierazteko delarik, mintzatzeko eta
adierazteko balio duelako; horrexegatik beragatik da ona aizkora zorrotza,
ebakitzeko sortua delarik, eta aizkora kamutsa, berriz, txarra. Gehi dezagun e
dela berez aizkora kamutsik, horrelako hutsik ageri baldin badu, zorrotz
zezaketen adina zorroztu ez dutenena dela soil-soilik, behiala Axularrek
zioenez”

 

Hau dena, aurreko Xirikan (3. zbk, 2007ko
maiatza, 5. orria) J. R. Rodriguezek esan zuenaren aurrean, sortu zaigun
zalantza bat adierazten laguntzeko. Orokorrean esaten duenarekin ados.
“Soziolinguistika berba potoloa” zer den modu argian azaltzea bera ez du lorpen
eskasa. Soziolinguistikan, corpus edo estatus plangintzaren artean, lehentasuna
zerk duen adieraztean, honakoa dio:

“Estatus
plangintzak du lehentasuna (corpus plangintzaren gainean), erabateko
lehentasuna izan ere. Azken finean, hizkuntzaren normalizaziorako alderdi
linguistikoak bigarren mailakoak dira. Beharrezkoak, baina bigarren mailakoak.
Eta gure herrian horietan tematzea, gaur egun, denbora galtze hutsa litzateke”.

 

Hein handi batean ados, estatusik gabeko
hizkuntzak, jendartean gutxietsitako hizkuntzak, ez baitu luze iraungo. Bi
paragrafo aurretik idatzitakoa kontuan hartuz sortzen zaigu zalantza:

“Corpus plangintzak
hizkuntza biziberritzea du helburu. Hizkuntza kodetzea, modernizatzea,
estandarizatzea. Hau da, hizkuntza egoera berrietan erabili ahal izateko
moldatzea.

Estatus
plangintzak, ordea, hizkuntza komunitatea biziberritzea du helburu, hizkuntza
komunitate horren estatusa igotzea, hizkuntzarentzat erabilera esparru berriak
irabaztea (edo daudenak bermatzea), alegia”

 

Zalantza, beharbada, bata bestearengandik
erabat bereiztea zail egiten zaigulako sortzen zaigu. Agian, iragana
orainarekin lotzen dugulako. Alegia, gaur egun hizkuntza estandarizatua dugu,
egokitua, modernizatua, edozein eremutan erabili ahal izateko prest. Bai, lehen
bezala, lagun eta familia giroan, baita, lehen ez bezala, edozein lanetan,
politika, arteetan, komunikabideetan … erabiltzeko ere prest. Estatusa igotzea
ahalbidetuko duten eremu horietan erabiltzeko prest, hain zuzen.

 

Horregatik, pentsatzen dugu J.R. Rodriguezek
orainetik abiatuta egin duela soziolinguistikaren irakurketa hau.
Orain-orainetik, Euskara Batua 1968an sortu baitzen. Lerro zume hauek, beraz,
iragana oroitzeko besterik ez. Eta askotan entzuten dugun esaldia hankaz goiti
jartzeko: estatusik gabe ez omen dago corpusik. Eta corpusik gabe izan daiteke
estatusik? Corpus egoki(tu)rik gabe izan dezake hizkuntzak estatusik?

 

Eta dena ez dugula gaizki egin adierazteko.
Bistan da. Bistan den bezala filologoa naizela.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA