Wikipediatik ostera ere
Beste wikipedia batzuetatik osteratxoa egin dut gaur eta hizkuntzaren soziologia eta soziolinguistikaren inguruan zer esaten duten eta zer ez aztertu dut, arin eta azaletik bada ere. – Katalanezko wikipedia: Katalunia beti izan da erreferente Euskal Herrian, alor hauetan behinik behin. Horregatik, lehen osteratxoa hemendik egin dut. Deigarria egin zaidan lehen gauza da katalanezko wikipedian ez dagoela soziolinguistika kategoria (euskarazkoan bai, esate baterako). Baina, egia esan,...
Read MoreBi webgune berri
Azken egun hautean bi webgune topatu ditut. Biak berriak eta biak nolabait lotuta blog honen gaiarekin. – Lehena da lana euskalduntzeko bloga. Bloga Emunek kudeatzen du, baina lan mundua euskalduntzearen ikuspegi orokorra eman nahi du. Nahiko interesantea ematen du. Nire bloglines-era ekarri dut. – Bigarrena ebete.org webgunea da. Ez da bloga, web korporatiboa baino. Ebetek erabileraren ontzia bete nahi du, Txepetxen teoria ezagunei erreferentzia eginez. Ebeteren atzean Ttakun...
Read MoreSL aplikatua
Atzo hasi nintzen Derion, berbalagunean. Urrian eman nuen izena, baina orain arte erreserben aulkitxoan egon naiz. Pasa den astean hasi nintzen beroketak egiten eta atzo, berriz, lehen partida. Bikote bat osatzen dut Jabirekin. Bera ere derioztarra da. Orain dela bost urte ibili zen Derioko Udal Euskaltegian EGA mailara arte. Bost urte hauetan euskara herdoildu egin zaio eta ez galtzearren Berbalagunean eman zuen izena. Bere asmo bakarra euskara ikastea da. Azkenik, berbalaguna naiz. Orain arte...
Read MoreGazteak eta euskara: aisialdia giltzarri (Larrun 106, 2007ko otsaila)
Azken Larrun aldizkarian “Gazteak eta euskara: aisialdia giltzarri” izeneko gaia jorratu dute. Hainbat artikulu daude, sarean ere irakurgai. Beraz, artikuluetatik ateratako esaldiekin hornituko dut post hau. Beste adin taldeek ere plangintza behar dute Lionel Joly, Soziolinguistika Klusterreko kidea. Soziolinguistikaren oinarri teorikoak eta aplikatuak kontuan hartuta, pentsagarria al da euskara erabiltzea ingurune soziolinguistiko erdaldun batean, euskaraz oinarrizko...
Read MoreLinguanet ikastaroa
Gaur goizean hasi da Linguanet ikastaroa. Izena eman nuen orain dela bi aste, eta ikusiko dugu ea zelan. Bere garaian Hiznet egin nuen eta behintzat teknikoki asko aldatu da, moodle plataforma erabiltzen dute eta erosoagoa ematen du. Blog honetan noizbehinka ekarriko ditut Linguanet ikastaroari buruzko ohartxoak.
Read MoreHomo fabera hausnarketa premian
Atzo irakurri nuen Argia aldizkarian Soziolinguistika Klusterrari buruz atera duten artikulua. Oso interesgarria benetan. Bi gauza aipatzeko:– Hiznet-eko lanak zabaltzeko asmoa dute. Bejondeizuela. Oso lan txukun eta interesgarriak daude eta horiek hedatu eta zabaldu beharra dago.– Txepetxen teorietan sakondu nahi dute Klusterrekoek eta aplikazio praktikoa ere bilatu nahi...
Read MoreLumak astintzen
Normalean blog honetan soziolinguistikaz ari bagara ere, oraingo honetan salaketa bat egiteko ere erabili nahi dut. Nire lagun baten kartela zentsuratu egin dute eta hori ez da inola ere onargarria. Horregatik, hemen agertuko da Igotzek egindako kartela. Gora...
Read MoreWikipedian ere
Aste honetan euskarazko wikipediaren astea da. Hori dela eta, erabaki dut kontu bat sortzea wikipedian eta soziolinguistikaren inguruko artikulu eta kontzeptuak igotzea. Gaur sortu dut nire kontua eta lehen artikulua igo. Diglosiari buruzkoa da. Aurretik beste batzuk ere igo ditut (soziolinguistika, hizkuntza soziologia, hizkuntza komunitatea, …). Wikipedia elkarlanean oinarritzen denez, hemendik animatu nahi ditut guztiak artikuluak igotzera eta daudenak hobetzera. EGUNERAKETA: Hiru urte...
Read MoreGure indigenak (II)
Gaurko Berrian Fredi Paiak oso artikulu interesgarria idatzi du. Hona hemen: Fredi Paia Gure indigenak (II) ai Andres, Andres….tratu da tratu, behiak ez badeko esnerik, kafe hartu! Urritik egunero nabil gure eskualdeko indigenei grabazioak egiten. Hilabete batzuk igaro dira eta etorkizunera begira buruan dudan azterketa sakona egiteko lehenengo fasea den informazio bilketa amaitzeko oraindino aurretik lan handia dudan arren, badira lehenengo unetik nabarmenak eta komunak diren zenbait...
Read MoreBat 61
Bat 61: Unibertsitate mailako soziolinguistikaren irakaskuntza. Zenbaki honek ez dauka komentatzeko askorik. Oso interesgarria da egin duten bilduma, behar-beharrezkoa. Baina nik baino hobeto egin du zenbakiaren laburpena Maria Jose Azurmendik eta horretara jo beharko duzue argibide gehiagoren bila. Beste kontu bat: Bat aldizkariak osorik jartzen dituzte sarean argitaratu eta urtebetera gutxi gorabehera. Baina oraingo honetan (ez dakit lehen aldia den) zenbaki berriaren laburpenak jarri...
Read More
Iruzkin berriak