Gazteok eta euskara
Artikulu hau 2007ko abenduko Xirika aldizkarian agertu da. Pdfan jaitsi nahi baduzu, hona jo. Izenburu originala aukeratu dut, originalen artean originalena. Jarrai dezagun ba, galdera originalak egiten: zergatik ez dute gazteek euskaraz egiten? To eta no, hori da hori originala izatea, pentsatuko du batek baino gehiagok. Erronka berriak gustatzen zaizkit, dudarik ez. Eta bide malkartsu zein berri horretan nik ere nire aletxoa ekarri nahi dut. Has gaitezen hasieratik, hortaz. Egia al da gazteek...
Read MoreKale neurketa
Kale neurketaren emaitzak aurkeztu zituzten atzo Donostian. Gaur Berrian eta Garan irakurri dut neurketaren gaineko albistea. Oraindik goiz da hausnarketa bat plazaratzeko. Euskararen erabilera ez da ari igotzen ezagutzaren neurri berean kalean. (Berria) El uso del euskera se incremento solo del %13,8 al %14,2 en el ultimo lustro. (Gara) Bide batez, neurketaren arduradun izan den Olatz Altunari 9 urteko kartzela zigorra sartu diotela salatu nahiko nuke. Free 18/98. Eguneraketa: Gipuzkoako...
Read MoreLehentasunak Derion (hiznet)
UDALERRIAREN EZAUGARRIAK: Izena: Derio Biztanleria: 4.728 Euskaldunen kopurua: 1.321 (%27,9) Ia euskaldunen kopurua: 1.314 (%27,8) Erdaldunen kopurua: 2.093 (%44,3) Irakaskuntzari dagokionez, ez dago datu zehatzik matrikulazioari begira. Datu hauek ez diete erreferentziarik egiten derioztarrei, baizik eta Derion dauden ikastetxeei. Beraz, datuak kontuz hartzeko modukoak dira. Derion Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilerrean D eredua...
Read MoreIbiliz eta ibiliz
Pasa den barikuko jardunaldietan izan nintzen, lanean izan ere. Hori dela eta, hitzaldi batzuk ez nituen ikusi (Gorka Barruetabeña eta Paula Kasaresena), beste batzuk oso gutxi (Ferran Suay, Jasone Mendizabal eta Mirari Bereziartua) eta, gainera, tailerretan ere ez nuen parterik hartu. Beraz, ikuspegi orokorrik ezin eman. Ikuspegi orokorra izateko, e2ibilian webgunean Topaguneak oso jarraipen zehatza egin du. Ponentziak eta aurkezpenak eskuratzeko ere hara jo. Blog honen lagun batek ere...
Read MoreKomunikabide diglosikoak (hiznet)
Ertz askoko poliedroa da eguneroko diglosikoek eskaintzen duten panorama. Baina oro har, argi dago euskaren presentzia oso dela murritza egunkarietan (euskara hutsezkoaz aparte, jakina). Egunkari eleanitzei begira, ezinezkoa dirudi euskaraz bizi ahal izatea, informazio idatziaren kontsumoari gagozkiolarik. Hala al da? Tapoia edo oztopoa al da euskarazko prentsa garatzeko prentsa diglosikoa izatea? Egunkari diglosikoei buruz berba egiterakoan neuk hiru mota gura ditut ezberdindu...
Read MoreEuskararen legeak 25 urte: jardunaldia
XI. Jagon Jardunaldiak: Euskararen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan Azaroaren 23an, XI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, “Euskararen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan” gaiaren inguruan. Sabino Arana Fundazioarekin batera antolatzen duen jardunaldi horretan, eta 10/1982 Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legearen 25. urteurrenaren karietara, arlo ezberdinetako hausnarketa bultzatu nahi du Akademiak: legea onartu zeneko...
Read MoreSoziolinguistikaz 16
Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen AGENDA Interneten hizkuntza gutxituek betetzen duten lekua aztertuko du NBEk Azaroaren 12tik 15era bitartean, Interneteko Gobernagarritasun Foroa egingo da Rio de Janeiron (Brasil). Nazio Batuen Erakundeak (NBE) sustatutako foroan hainbat gai izango dituzte hizpide: sarearen segurtasuna, irisgarritasuna, … Hizkuntzen atalari dagokionez, iaz Atenasko Foroan aurkeztutako hainbat gai jorratuko dituzte,...
Read MoreZelan irudikatzen duzu hemendik 10 urtera euskararen aldeko mugimendu soziala? (hiznet)
Nola irudikatzen duzu izango dela datozen 10 urteetan euskararen aldeko mugimendu soziala? Ez dakit zelakoa izango den hemendik 10 urtera euskararen aldeko gizarte mugimendua, baina bai badakit zeintzuk diren gaur egun dituen gabezia nagusiak. Hortaz, gabezia horietatik abiatuta helduko diot nola edo hala gaiari. Euskalgintzaren arazo larrienetako bat, gaur egun, gizarte diskurtso bat lantzeko eta zabaltzeko ezintasuna da. Nire ustez, falta da euskaltzaleon gizarte praktika eta ekimenak bildu...
Read MoreSustraiak barrenago, zuhaitza gorago
Karrikiriren webgunean Zaldi Eroaren tiraz gain, bestelako gauza batzuk ere badaude. Karrika aldizkari guztiak zintzilikatu dituzte. Eta horietan hilero iritzi artikulua agertzen da, sarritan soziolinguistikarekin harremanetan. Baina beste zenbait zenbakitan soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuak azaltzen dira. Oso interesgarriak dira artikuluok, batez ere soziolinguistika gizarteratzeko lanean. Hemen doaz artikulu...
Read MoreHizkuntza egoera genero ikuspegitik (hiznet)
Gure inguruko hizkuntza egoera aztertzeko garaian, zure ustez, zertan izan daiteke lagungarri genero ikuspuntua aplikatzea? Errealitatearen zein ezaugarri azaleratuko luke? Oso zaila da horrelako gogoeta bati ekitea, huts-hutsean. Izan ere, genero ikuspuntu batetik hizkuntza egoera aztertzean agertuko zaizkigun emaitzak aldez aurretik asmatzea, erokeria bat izan daiteke, dena aurre-hipotesien mailan geratuko bailitzateke, errealitatearen azaletik gertuago mamitik baino. Dena den, horixe da,...
Read More
Iruzkin berriak