Irakurgaiak: Hizkuntzaren iraultza, David Crystal
Aspaldi erosi nuen, baina lagun bati utzi nion irakurri aurretik eta,
azkenean, denbora pila bat pasatu da irakurri dudan arte. Baina, tira,
hobe berandu inoiz ez baino.
Liburua interesgarria da, batez ere
mundu mailako hizkuntzalariek arreta gutxi eskaintzen ohi dietelako
gurea bezalako hizkuntza gutxituei. Eta eskertzen da. Dibulgatiboa da
oso, hizkera arrunta, irakurtzeko erraza eta azkarra. Honen moduko
saioak txalotzekoak dira. Askotan ahazten zaigu ikerketa sakon eta
interesgarriak bezain garrantzitsu direla horien eta beste askoren
dibulgazio lana egitea. Eta sarritan zailagoa da dibulgazioa egitea.
Dena
den, ideia bat azpimarratu nahi dut, bereziki deigarria egin zaidana.
Crystalek berebiziko garrantzia ematen dio arteari hizkuntza gutxituen
egoera publiko zabalean hedatzeko. Eta esaten du ia ez duela filmik,
kantarik, dokumentalik, poesiarik, museorik, … horren gainean. Ba,
niri iruditzen zait gure herrian “arteak” garrantzi berezia eskaini
diola hizkuntza gutxituari: film gutxi (baina gure herrian apenas ez da
egiten filmik), baina kantak ehunka bai (Ez dok amairutik gaurko
taldeetara, Korrika, Ibilaldi eta besteen kantak aintzat hartu barik),
poesiak ere dezente (horietako asko musikatuak) eta museoa, ba museoa
ere: Bilbon dagoen Euskararen etxea.
Bai ba, “euskaraz hitz egin” lelopean kontzertuak, kantu-afariak eta kantu-poteoak egiten ditugu adibidez. Batera kantatu eta hitz egin ahal baduzu, ondo.
Kaixo:
Ikerketa lan batean labil Espainiako hizkuntzei buruzkoa. Oso interesgarria iruditu zait liburu hau nire lanerako, baina ikerketa berehala amaitze da eta ez dut denborarik izan behar erosi eta irakurtzeko. Importa ez bazaizu egin al zenidake liburu honi buruzko hausnarketa sakonagoa?
Mila esker
Kaixo Blanca:
Sentitzen dut, baina ezin dut egin zuk eskatzen didazuna. Liburua aspalditxo irakurri nuen (2008an) eta ezin dut azterketa sakonagorik egin berriro irakurri barik.
Zorte ona zeure ikerketan ….