Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Soziolinguistikaz berripapera: 24. zenbakia
Mai06 0

Soziolinguistikaz berripapera: 24. zenbakia

Atalak: Sailkatu gabea

Oraingoan Soziolinguistikaz berripaperaren 24. zenbakia, itxura eta edukiak aldatuta. Bejondeizuela.

24. zenbakia / 2009ko apirila

Word
dokumentua
/ Pdf
dokumentua

SOZIOLINGUISTIKA
KLUSTERRA

ZEIN
HIZKUNTZA HITZ EGITEN DU KOMUNIKAZIO GIZARTEAK?
SOZIOLINGUISTIKA
KLUSTERRA EHUKO UDAKO IKASTAROETAN

Soziolinguistika Klusterrak soziolinguistikari buruzko ikastaro interesgarri
bat antolatu du Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) XXVIII. Uda
Ikastaroetako eskaintzaren barruan.

Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak? Galdera
horren inguruan hausnartuko da ikastaroan. “Komunikazioaren gizartea”,
“aro globala”, “hedabideak”, “nortasunaren
eraikuntza” eta “hizkuntzen industria” bezalako hitz
gakoen inguruko azalpenak eta eztabaidak izango dira, soziolinguistikaren
ikuspegitik nagusitzen ari diren gizarte aldaketei aurrea hartu nahian.
Errealitate berriei begira jarriko da beraz ikastaroa, goi mailako hainbat
irakasleren parte hartzearekin. Ikastaroa Donostiako Miramar Jauregian,
ekainaren 22, 23 eta 24an burutuko da, eta izena emateko epea maiatzaren
1etik aurrera zabalik izango da.

Informazio gehiago:

  • Soziolinguistika
    Klusterra
  • Euskal
    Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) XXVIII. Uda Ikastaroak

EUSKARA LAN MUNDUAN… LANEAN! SOZIOLINGUISTIKA
KLUSTERRA UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEAN

Soziolinguistika Klusterrak aurten ere Udako Euskal Unibertsitatearen
(UEU) eskaintzaren barruan soziolinguistikari buruzkoa ikastaroa antolatu
du, eta Baionako Unibertsitatean burutuko da uztailaren 8 eta 9an Euskara
lan mundua… lanean! Izenburuarekin. Bertan, lan munduan euskararen erabilerari
bultzada bat eman nahi dioten egitasmoak aztertuko dira. UEUren Udako
ikastaro hau aukera egokia izango da egindakotik ikasi eta eremu berrietara
zabaltzeko eta elkarrekin esperientziak trukatu eta hobetzeko bideaz hausnartzeko.

Informazio gehiago:

  • http://www.soziolinguistika.org/ueuikastaroa
  • http://ikastaroak.ueu.org/component/ikastaroak/ikastaro/62.html

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA UDALTOP-EN

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lasarte-Oriako Udalak antolatutako udaletako
euskara-zerbitzuen I. topaketan (UDALTOP – maiatzaren 7-8)) Pablo Suberbiola
Soziolinguistika Klusterreko teknikariak bi hitzaldi emango ditu, egin
berri diren bi ikerketen inguruan. Topaketak Nola indartu euskararen erabilera
familietan? du aztergai nagusi, eta ildo horretan doaz Suberbiola ikerlariak
aurkeztuko dituen bi lanak.

Lehenengoan, Buruntzaldean euskararen transmisioaren inguruko ikerketa-lanaren
ondorioak aurkeztuko ditu; bigarren hitzaldian “Bikoteen artean
hizkuntza ohituren aldaketa” aztertu duen ikerketa-lanaren emaitzak
azalduko ditu. Ikerketa hori Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako
Sailburuordetzaren eskariz egin du Klusterrak, Pello Jauregi irakaslearen
aholkularitzarekin.

Informazio gehiago:

  • http://www.udaltop.com/
  • http://www.soziolinguistika.org/eu/proiektuak/erakus/3035
  • http://www.soziolinguistika.org/eu/proiektuak/erakus/1516

    .

EUSKARAREN NORMALIZAZIO KASU AURRERATUEN
BIGARREN ARGITALPENA KALERATU DU SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAK

Zer egin euskara norbere erakundean normalizatzeko? Galdera horri erantzuna
bilatu nahi dio Soziolinguistika Klusterrak 2007. urtean abian jarri zuen
Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak proiektuaren bidez. Beraz, euskararen
normalizazioan eredugarri diren hizkuntza-kudeaketak aztertzen dira hemen.
Proiektuaren helburu nagusia euskara planak burutzen dituzten hainbat
erakunderen esperientzia eta ezagutza biltzea eta zabaltzea da.

IMH, Makina Erremintaren Institutua eta Bergarako Udala Kasuak aukeratu
ditu aurten Soziolinguistika Klusterrak kasu aurreratu modura, eta bere
emaitzak webgunean daude irakurgai

Informazio gehiago:

Informazio gehiago:

  • http://www.soziolinguistika.org/eu/node/3839

II EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA JARDUNALDIKO
MATERIALAK WEB GUNEAN

Soziolinguistika Klusterrak Web gunean jarri ditu eskuragarri II Euskal
Soziolinguistika Jardunaldiko aurkezpenak eta bideoak. Bertan aurki daitezke
honako mahai-inguru eta hitzaldietako edukiak:

  • Mahai-ingurua. Euskararen ezagutza eta erabilera. Datuek, zer diote?
    , Erramun Osa, Itziar Elorza, Fermin Lazkano, Olatz Altuna. BIDEOA
  • Tailerra. Nola eragin lantokiko erabileran lidergoaren bidez? (ERALAN
    ikerketa proiektua), Nekane Goikoetxea. POWER POINT-a
  • Tailerra. Haur eta gazteen euskararen erabilera eskola giroan (ARRUE
    ikerketa), Iñaki Martinez de Luna. POWER POINT-a
  • Hitzaldia. Hizkuntzaren Hazkundea Interneten, Vicent Partal. BIDEOA,
    POWER POINT-a
  • Hitzaldia. Teknologia berriak eta euskararen erronka, Iratxe Esnaola,
    Gorka Julio. BIDEOA, POWER POINT-a
  • Mahai-ingurua. Vicent Partal, Iratxe Esnaola, Gorka Julio, Belen
    Uranga (Koord). BIDEOA.
  • ONDORIOEN AURKEZPENA ETA AMAIERA. BIDEOA, POWER POINTa

Informazio gehiago:

  • Soziolinguistika
    klusterra

BAT ALDIZKARIA 70 ZENBAKIA KALEAN

BAT aldizkariaren 70. zenbakiak Euskararen legeak du gai nagusia. Soziolinguistika
Klusterrak Udako Euskal Unibertsitatearekin duen lankidetzaren baitan,
2008an, Euskararen Legeak: Esperientzia Praktikoak eta Aukerak izenburuarekin
emandako ikastaroaren mamia hartu du dossier modura zenbaki honek. Ikastaro
haren helburu nagusiak honakoak ziren: euskarak bere lurraldean dituen
lege-egoera desberdinak kontuan hartuta egoera horiek hobeto ezagutzeko
ahalegina egitea, eta, bestetik, lege-muga horien barruan izan litezkeen
aukerak ezagutzea eta praktikan jartzeko bideez eztabaidatu eta esperientziak
trukatzea ere bilatzen zen.

Ekarpenak bildu ditu orain artikulu modura BAT Aldizkariak. Nolanahi
ere, ohikoa denez, bestelako artikuluak ere eskaintzen ditu GUREAN atalean.
Besteak beste, II Euskal Soziolinguistika Jardunaldiko bi saio ekarri
ditu hona.

Dossierra

  • Euskararen araubide juridikoa euskal autonomia erkidegoan, Nafarroan
    eta Ipar Euskal Herrian. Iñaki Agirreazkuenaga
  • Euskara eta legeria Ipar Euskal Herrian: Gizarte elebidun baterantz
    aukerak eta mugak. Jean-Baptiste Coyos
  • ILPren kontakizunak. Julen Urbiola
  • Milaka urraketa Euskararen legeen babespean. Paul Bilbao
  • Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen 123/2008 dekretua. Hizkuntza
    aukera berdintasuna eta askatasuna oinarri. Erramun osa
  • Hizkuntzak enpresan, legetik haratago. Mikel Irizar

Gurean

  • Hizkuntza-hazkundea Interneten. Vicent Partal
  • Euskararen ezagutza eta erabilera, datuek zer diote? Itziar
    Elortza, Erramun Osak, Fermin Lazkano, Olatz Altuna.
  • Euskararen Historia Soziala: Euskararen azterketarako eredua. Lionel
    Joly

Liburu-aipamena

  • El futuro de las lenguas. Diversidad frente a uniformidad (B. Urangak,
    M. Maraña ed.). Andoni Barreña

Informazio gehiago:

  • http://www.soziolinguistika.org/eu/node/1851

EKIMENAK
ETA KANPAINAK

EUSKARAZ
SEGURUAGO
KANPAINA ABIATU DUTE KONTSEILUAK, ZIURTAGIRIAREN ELKARTEAK
ETA BEHATOKIAK

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak
eta Ziurtagiriaren Elkarteak Euskaraz seguruago, aseguru-etxeetan eragiteko
ekintza-plana abiatu dute. egunerokoan aseguru-etxeekin izaten diren harremanetan
entitateek zerbitzua euskaraz ematea eta lana ere euskaraz egitea bultzatu
nahirik.

Informazio gehiago:

  • http://www.kontseilua.org/index.php?id_saila=54&id_edukia=116&lang=eu
  • http://sustatu.com/1240236600?utm_source=newsletter&utm_medium=email
  • http://www.argia.com/albistea/aseguru-etxeei-zuzendutako-euskaraz-seguruago-kanpaina-abiatu-dute-2
  • http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1240393582


HIZKUNTZEN LEGEAK EUSKARAREN BEHARRAK KONTUAN HARTZEKO ESKATU DU EUSKAL
KONFEDERAZIOAK

Max Brisson Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak Euskal Konfederazioaren
proposamena helarazi dio Frantziako Gobernuari, euskararen beharrak kontuan
hartzeko eskatuz. Hau da, gutxienez Frantses hizkuntzaren parean lurraldeari
dagokion hizkuntza ofizialki onartzea eskatzen du, hizkuntzen biziraupena
eta transmisioa, hiztun kopuruaren beherakada aldatzea, belaunaldi osoak
euskalduntzea helburu duen hizkuntza politika eraginkorra osatzea.

Informazio gehiago:

  • http://www.argia.com/albistea.php?id=34128
  • http://www.berria.info/paperekoa/harian/2009-03-21/012/006/Hizkuntzen_Legea_osatzeko_iritzia_helarazi_dio_Frantziari_Euskal_Konfederazioak.htm

EUROPAKO ERKIDEGOETAKO JUSTIZIA AUZITEGIAREN
AURREAN EUSKARA ERABILI AHAL IZANGO DA

Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiak Espainiako Gobernuarekin
sinaturiko akordio-hitzarmenaren bitartez erakunde horretara jotzen duten
herritarrek euskaraz, katalanez edo galegoz idatziriko erantzunak jasotzeko
aukera izango dute. Hala ere, kontuan izan behar da akordio horretatik
kanpo geratzen direla izaera juridikoa dutena idatziak, hau da, lege-mailako
arauen aplikazioei buruzkoak.

Informazio gehiago:

  • http://www.argia.com/albistea/europako-erkidegoetako-justizia-auzitegiaren-aurrean-euskara-erabili-ahal-izango-da-2
  • http://www.noticiasdenavarra.com/ediciones/2009/04/28/sociedad/navarra/d28nav12.1578884.php

HIZKUNTZEN EUROPAKO MARKO BATERATUAN UZTARTU DIRA
EUSKARA-GAITASUN TITULUAK

Eusko Jaurlaritzak Euskara-gaitasun agirien baliokidetza sistema osatu
du, eta egiaztagiri guztiak elkarrekin baliokidetuko dituen Dekretua onartu
du. Dekretu horren bitartez Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura
finkatu zituen 64/2008 Dekretua egokitu du eta handik kanpo geratu ziren
titulazioak sartu ditu bere baitan.

Informazio gehiago:

  • http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1235979943
  • http://martinezena.nireblog.com/post/2009/03/05/euskara-gaitasun-tituluak-baliokidetu-eta-hizkuntzen-europako-marko-bateratuan-uztartu-dira

EITB-K SORTZEN DUEN TESTU-MASA EUSKALTZAINDIAREN
ESKUETAN JARRIKO DU

Euskaltzaindiak eta EITB-k hitzarmena sinatu zuten pasa den apirilean
EiTB-k ekoitzi dituen hainbat testu Euskaltzaindiaren eskuetan jartzeko,
Akademiak Lexikoaren Behatokia deritzan egitasmoa garatu dezan. Hitzarmena
Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Julian Beloki EiTB taldeko irratietako
zuzendari-koordinatzaileak sinatu zuten, eta modu horretan EITBren materialak
Euskaltzaindiaren Lexikoaren Behatokiaren corpusa osatzeko erabiliko dira.

Informazio gehiago:

  • http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=404&lang=eu&view=article,
  • http://sustatu.com/1240839015

KATALUNIAKO GENERALITATEKO HIRUKOAK ETA
CIU-K ZINEMAREN LEGE BERRIAREN INGURUKO PROPOSAMENA AURKEZTUKO DUTE

Kataluniako Generalitateko hirukoak eta CiU-k Zinemaren Lege berriaren
inguruko proposamena aurkeztuko dute Parlamentuan. Lege berriaren arabera,
zinema aretoetako estreinaldien erdiak katalanez bikoiztuta edo azpidatzita
eman beharko dira. Gaur egun, emanaldien %3 besterik ez dira katalanez.
Banatzaileek, adibidez, ale kopuru bera bikoiztu beharko dute katalanez
eta gaztelaniaz. PP eta Ciutadans alderdiak proposamenaren aurka agertu
dira.

Informazio gehiago:

  • http://www.vilaweb.cat/www/noticia?p_idcmp=3551360
  • http://www.argia.com/albistea.php?id=34002
  • http://www.elpais.com/articulo/cultura/Generalitat/reabre/eterna/batalla/doblaje/catalan/elpepicul/20090305elpepicul_1/Tes/

IBERIAR PENINTSULAKO HIZKUNTZEN INGURUKO
INSTITUTUA SORTU DUTE HAINBAT UNIBERTSITATEKO SOZIOLINGUISTIKAKO IRAKASLEEK

Benasqueko Udalaren eta Aragoiko Gobernuaren babesarekin Institutuaren
fundazio-bilera burutu zen apirilaren 25ean, Benasque bertan. Bere helburua
penintsulako hizkuntzen arteko elkarbizitza sustatzea da esparru publikoan
zein pribatuan. Ekimen honetan parte hartu dute Bartzelona, Alcala de
Henares, A Coruña, Girona, Santiago, Valentzia, Zaragoza eta EHUko
irakasleek parte hartu dute.

Informazio gehiago:

  • http://www.elpais.com/articulo/Galicia/Sociolinguistas/universidades/espanolas/crean/instituto/lenguas/Peninsula/elpepuespgal/20090425elpgal_18/Tes

IKERKETAK
ETA ARGITALPENAK

IV.
MAPA SOZIOLINGUISTIKOA

Eusko Jaurlaritzak IV. Mapa Soziolinguistikoaren datuak aurkeztu ditu.
Mapa hau, batez ere, 2006an IV. Inkesta Soziolinguistikorako bildu ziren
datuetan oinarritzen da. Hala ere, Inkesta soziolinguistikoak hamabost
urte baino gehiagoko biztanleak hartzen bazituen ere, Mapa soziolinguistikoak,
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria osoa hartzen du aintzat. Mapa
soziolinguistikoak lau aldagai aztertzen ditu: hizkuntza-gaitasunaren
bilakaera; biztanleriaren lehen hizkuntza; hizkuntza-gaitasunaren eta
lehen hizkuntzaren arteko gurutzaketa, BILA indizea (hizkuntza-bilakaeraren
indizea); eta etxeko erabilera.

Informazio gehiago:

  • http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-714/eu/contenidos/nota_prensa/mapa_soziolinguistikoa_iv_aurk/eu_hps/mapa_soziol_4.html
  • http://www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1240834421
  • http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/12https://blogak.argia.eus/txerra-rodriguez/wp-content/uploads/sites/38/2016/10/Iceberg.jpg5382
  • http://sustatu.com/1240621300

ERDALDUNEN EUSKARAREKIKO AURREIRITZIAK ETA JARRERAK
IKERKETAREN EMAITZAK AURKEZTU DITU UNESCO ETXEAK

UNESCO Etxeko eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako Amarauna
ikerlari-taldeak eginiko Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak
izeneko ikerketa aurkeztu dute Bilbon Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako
Sailburuordetzak eta egileek.

Lanaren helburu nagusiak bi dira: batetik, erdaldunen euskararekiko
uste eta jarrerak zeintzuk diren eta elebitasunerako mesedegarri eta oztopotzaile
diren aurreiritziak arakatzea; bestetik, jarrerok euskaldunak ez diren
EAEko 18-55 urte bitarteko biztanlerian zein maiztasunarekin ageri diren
antzematea.

Informazio gehiago:

  • http://www.habe.euskadi.net/s23-4728/eu/contenidos/nota_prensa/unesco_estudio_creencias_cast_/eu_hps/unesco_estudio_cast_creencias.html
  • http://www.unescoeh.org/base/berriak.php?hizk=eu&id_atala=1&id_azpiatala=1&zer=orokorrean&nor=541
  • http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1241011366
  • http://www.berria.info/paperekoa/harian/2009-04-30/012/008/Euskararen_mundua_positibotzat_jo_arren_arrotz_zaiela_diote_erdaldunek.htm
  • http://www.argia.com/albistea/zeintzuk-dira-euskararekiko-erdaldunen-aurreiritziak

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IKASLEEK HEZKUNTZA
ELEBIDUNAREN AURREAN DITUZTEN JARRERAK AZTERTZEN DITUEN LIBURUA AURKEZTU
DA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen artean burutu dute Pablo
Sotés, Nekane Oroz eta Carlos Vilches-ek jarreren eta usten, eta
elebitasunaren eta hezkuntza elebidunaren inguruko ikerketa-lana.

Nafarroako Gobernuak finantzatutako lan honetako landa-lana 2005ean
burutu zen, eta laginean 2.000tik gora ikaslek hartu zuten parte. Horretarako,
alde kualitatiboa landu zen eztabaida taldeen bitartez eta kuantitatiboa,
inkestaren bitartez.

Informazio gehiago:

  • http://www.euskarabidea.es/euskara/albisteak/nafarroako-unibertsitate-publikoko-ikasleek-hezkuntza-elebidunaren-aurrean-dituzten-jarrerak-aztertzen-dituen-liburua-aurkeztu-da

MUNDUKO ARRISKUPEKO HIZKUNTZEN UNESCOREN MAPA
ARGITARATU DA

UNESCOk argitara berri du Munduko Arriskupeko Hizkuntzen Mapa (UNESCO
Atlas of the World’s Languages in Danger), web gunean ere eskuragarri
dagoena. Mundu osoan erreferentzia den Mapa honek hizkuntza aniztasuna
babestu beharraz sentsibilizatu nahi du, eta, eragin, hizkuntza-plangintzetan
lanean dihardutenengan zein hiztun-komunitateengan ere.

Hainbat iturrik adierazten duen bezala, mapa honek ere munduko hizkuntzen
erdia jotzen du desagertze arriskupean, 3000 hizkuntza inguru munduan
osoan zehar.

Informazio gehiago:

  • http://www.unesco.org/culture/ich/index.php?pg=00139
  • http://www.unesco.org/culture/ich/index.php?pg=00206
  • http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=355&lang=eu&view=article

EREMU URRIKO HIZKUNTZEN EUROPAKO GUTUNAZ BILTZARRA
BILBON

Bilboko Guggenheim museoan ospatu zen pasa den apirilaren 20an eta 21ean
Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen Europako Gutuna: Lorpenak eta
desafioak biltzarra. Hizlarien artean izango ziren besteak beste, Alberto
Lopez Basaguren, Europako Gutunaren Adituen Batzordeko kidea; Patxi Baztarrika
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Galiziako
Marisol Lopez eta Kataluniako Bernat Joan i Mari; Anjel Lertxundi idazlea;
Alexei Kozhemyakov, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako
Gutunaren Idazkaritzako burua eta Pirkko Nuolijärvi, Finlandiako
Hizkuntzen Institutuko kidea.

Informazio gehiago:

  • http://www.bilbaoconference.org/home_eus.htm
  • http://sustatu.com/1239699337?utm_source=newsletter&utm_medium=email
  • http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1240822779
  • http://www.argia.com/albistea/hizkuntza-gutxituei-buruzko-europako-gutunaz-biltzarra-egingo-da-bilbon

KORRIKA 16

Mikel Laboari eta Enrike Knörri omen eginez eman zitzaion amaiera
apirilaren 6an Korrika 16.ari Gasteizen. Parte-hartzea inoiz izan den
handienarekin itxi da aurtengo edizioa. Arduradunen hitzetan, ez soilik
korrika eginez, baita herriz herriko batzordeetan parte hartuz eta, nola
ez, Korrika Kulturalean antolaturiko 300 ekitaldietan parte hartuz arrakasta
oso handia izan du. Ezin ahaztu bestalde Euskal Herritik haratago ere
jaso duen babesa eta laguntza ezin hobea. Horren lekuko atzerrian egindako
korrikak: Bartzelona, Madril, Argentina, Uruguay, Mexico, Txina, New York
eta London.

Informazio gehiago:

  • http://www.korrika.org/index.php
  • http://www.euskalkultura.com/albisteak/aurtengoan-ere-korrikak-izango-du-oihartzuna-munduan-txinan-katalunian-mexikon-ingalaterran
  • http://www.argia.com/albistea.php?id=34019
  • http://www.argia.com/albistea.php?id=34200

AGENDA

UDALETAKO
ZERBITZUEN I TOPAKETAK – UDALTOP (MAIATZAK 7-8)

Lasarte-Oriako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatutako
Udaltop Udaletako Euskara-zerbitzuen I. Topaketa, maiatzaren 7an eta 8an,
Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean burutuko da.

Nola indartu euskararen erabilera familietan? topaketaren izenburuari
jarrituz parte hartuko duten hizlariak honakoak dira: Mikel Zalbide, Rosa
Ramos, Patri Arburua, Jose Luis Agirretxe, Karmele Aurrekoetxea, Pablo
Sagardoy, Pablo Suberbiola, Pello Jauregi eta Aita Larramendi ikastolako
ordezkaria.

Landuko diren gaien arten honakoak daude: Familia Bidezko Euskararen
Jarraipena Oarsoaldean, EAEko euskararen belaunez belauneko transmisioa,
Bikoteen artean hizkuntza ohituren aldaketa. Berezko taldeak eta hizkuntza:
bihotzaren arrazoiak, Nola heldu transmisioaren gaiari? Eta Adimen emozionalaren
lanketaren bidez familia barruko euskararen erabileran eragiteko saiakera.

Informazio gehiago:

  • http://www.udaltop.com/

INFORMATIKARI EUSKALDUNEN VII. BILKURA OSPATUKO
DA (MAIATZAK 7)

Euskal Udako Unibertsitateko Informatika Sailak eta Miramon Enpresa Digitalak
antolatu dute informatika eta teknologia berrietan euskaraz lanean ari
direnei zuzendua VII Bilkura.

Teknologia berriak, gaur eta bihar izenburupean Donostiako Miramon Teknologia
Elkartegian burutuko da bilera maiatzaren 7an.

Informazio gehiago:

  • http://sustatu.com/1240820509?utm_source=newsletter&utm_medium=email
  • http://www.argia.com/albistea/informatikari-euskaldunen-vii-bilkura-maiatzaren-7an-izango-da-2

TRANSMISINOA ETA ERABILEREA JARDUNALDIAK
ANTOLATU DITU MENDEBALDE KULTURA ALKARTEAK (MAIATZAK 8 – 9)

Mendebalde Kultur Elkarteak Euskarearen Transmisioa gai modura hartuta
antolatu ditu bere aurtengo jardunaldiak. 2009ko maiatzaren 8an eta 9an
Euskaltzaindiko Aretoan ospatuko dira, eta bertan izango dira hizlari
Iñaki Martinez de Luna, Itziar Basterretxea, Iñaki Gaminde,
Kike Amonarriz, Mattin Irigoien, Estepan Plazaola, Juanjo Zorrilla, Alberto
Mardones, Manu Etxebarria, Akaitze Kamiruaga, Fredi Paia eta Esti Amorrortu.

Informazio gehiago:

  • http://www.mendebalde.com/antbuspre.asp?cod=2082&nombre=2082
  • http://www.euskara.euskadi.net/r59-bpeduki/eu/contenidos/noticia/albis17_362_mendebalde_09_04/eu_mendebal/albis17_362_mendebalde_09_04.html

GETXOLINGUAE 2009. HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO
GAITASUNA, METODOLOGIAK ETA IKT (MAIATZAREN 14 – 15)

Urtero bezala, Getxoko Berritzeguneak antolatu ditu Getxolinguae jardunaldiak
maiatzean 14 eta 15erako. Bertan izango dira besteren artean Felipe Zayas,
Iñaki Regidor, Manuel Guerrero, Iñaki Murua eta Ana Sancho
irakasleak eta hainbat ikastetxetako esperientziak ezagutzera emateko
hainbat aditu. Aztertuko diren gaien artean Web 2.0aren erabilera eskolan,
teknologien bidez hizkuntzak lantzea eta Europako ikastetxeen arteko elkartruke
birtuala, linguistiko eta kulturala.

Informazio gehiago:

  • http://getxolinguae2009.wordpress.com/egitaraua-programa/

IRITZIAK
– ELKARRIZKETAK – ARTIKULUAK

  • Andres Iñigo Ariztegi. Euskara arrisku bizian
    ala kontuzko egoeran?. http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=355&lang=eu&view=article
  • Maria Jose Azurmendi: Linguistikoki dominatzaileak
    ez bagara ere, hala bagina legez jokatu behar genuke.http://www.argia.com/argia-astekaria/2173/maria-jose-azurmendi/osoa
  • Malores Etxeberria. Hizkuntza gutxituak Txikien
    etorkizuna kanpoan ere jokatzen da. http://www.argia.com/argia-astekaria/2175/hizkuntza-gutxituak/osoa
  • Paul Bilbao. Euskararen ezagutza legez zigortu nahi
    du Nafarroako Gobernuak. http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1236587121
  • Sigve Gramstad. Hizkuntza batek aitortza ofizialik
    ez badu, hizkuntza gutxietsia da. http://www.berria.info/paperekoa/harian/2009-04-22/015/005/%C2%ABHizkuntza_batek_aitortza_ofizialik_ez_badu_hizkuntza_gutxietsia_da%C2%BB.htm
  • Juan Carlos Etxegoien ‘Xamar’. Euskara ez, kinkan
    dagoena euskaldunon komunitatea da. http://www.argia.com/albistea/euskara-ez-kinkan-dagoena-euskaldunon-komunitatea-da-2
  • Leonard Orban: Euskara moduko hizkuntzek babestuko
    dituzten inguruak behar dituzte. http://www.noticiasdenavarra.com/ediciones/2009/04/28/sociedad/navarra/d28nav12.1578641.php
  • Thierry Delobel. Gurasoengan eragin behar dugu beldurra
    kendu eta ele biko eredua hauta dezaten. http://www.berria.info/paperekoa/harian/2009-04-30/016/005/%ABGurasoengan_eragin_behar_dugu_beldurra_kendu_eta_ele_biko_eredua_hauta_dezaten%BB.htm

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA