Euskarari buruzko 14 datu bitxi-edo
Orain dela gutxi plazaratu dute Plataforma per la Llenguakoak katalanari buruzko 50 datu. Eusko Jaurlaritzak ere egin du EBPNren inguruko txosten bat. 50 datu ez, beste hainbat aurkezten dute. Baina nik horietatik 12 aukeratu ditut, bitxiak-edo iruditu zaizkidanak:
1. Selektibitatea %60k egin du euskaraz 2010ean, 1995ean %25k.
2. Irakasle elebidunak EHUn 2099-10 ikasturtean %40 dira, 1988/89an %15 baino gutxiago ziren.
3. Doktorego tesiei dagokienez, ez dago goranzko joerarik azken urteetan. Honi lotuta oso interesgarria da Naroa Elortzak ikerketaren inguruan egindako artikulua eta hari emandako erantzunak.
4. Esparru formalen artean, udal zerbitzuetan erabiltzen da euskara gehien.
5.
285 enpresak jaso dute azken 10 urteotan euskara planak garatzeko
diru-laguntza. 2009an 25.000 pertsonak egiten zuten lan euskara plana
duten enpresatan.
6.
Oporretako aisialdi programen %3,1 gaztelania hutsean dira; programa
elebidunak %31,2 (hala ere, ez da zehazten zer diren programa
elebidunak).
7.
Liburugintzari buruzko datuak oso interesgarriak dira oro har. Gure
literatur munduaren berri ematen digute-eta. Batetik, kontzentrazio
handia dago: 6 argitaletxek 100 liburutik gora argitaratu zituzten
2009an. Bestetik, 2009an 2.342 liburu argitaratu ziren euskaraz.
Itzulpenak, jatorrizkoak, berrargitalpenak, liburuen gaiak, … horiek
guztiak jasotzen ditu txostenak.
8.
Elebidunen %35k irakurri du euskarazko liburu bat azken hiru
hilabeteetan, 2008ko datuen arabera. Ehunekoa, hala ere, asko aldatzen
da adinik adin: zenbat eta gazteago, orduan eta gehiago dira euskarazko
liburuak irakurri dituztenak.
9.
Musika euskaldunaren kontsumoa askoz handiagoa da (%79koa), baina kasu
honetan gazteenak dira euskarazko musika gutxien entzuten dutenak.
10.
Antzerkiari dagokionez, gazte eta zaharren artean gehiago dira inoiz
euskarazko obrarik ikusi ez dutenak ikusi dutenak baino.
11.
Bertsozaleenak dira, ostera, gazteenak eta zaharrenak. Bertsozalearen
profila honako hau da: gizona, gaztea eta Gipuzkoako herri txiki
batekoa.
12.
Euskara sustatzeko aurrekontuei dagokienez, 5.000 biztanletik gorako
herriek %2,06 eskaintzen diote, Eusko Jaurlaritzak %1,40, hiriburuek
%0,69 eta foru aldundiek %0,66 (datuak 2008koak dira).
Horrez gain, beste bi datu bitxi ere lortu ditut Plataformakoen txostenetik tiraka:
13. Euskara da munduan 44. hizkuntza eragin ekonomikoari dagokionez. Datua horrela gordinik dator eta ez dakit (ziur aski alemana ez ulertzearen ondorioz) nondik atera duten.
14. Euskara da munduan 40. hizkuntza hari egindako itzulpenei dagokienez (euskaratik egindako itzulpenei dagokienez, ordea, euskara ez dago lehen 50 hizkuntzen artean).
Asko ugaritzen ari den akatsa zuzentze aldera, 5. puntuan:
“285 enpresek jaso dute”, –> enpresAk behar du, non eta enpresa horiek ez diren dauden enpresa guztiak.
Eta berdin
“25.000 pertsonek egiten zuten lan” (pertsonAk)
Mila esker, Xabi. Aldaketak eginda.