Hizkuntza gutxituen erronkak globalizazio aroan
Nazio Batuen Erakundeak 2008. urtea izendatu du
Hizkuntzen Nazioarteko Urtea. Ildo horretan, EUDEL
erakundeak, Euskadiko Udalen Elkarteak, Eusko Jaurlaritza,
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin batera,
eta batzorde zientifikoa osatzeko UNESCO Etxearen
laguntzaz, Hizkuntza gutxituen erronkak globalizazio aroan
izeneko biltzarra antolatu du datorren urriaren 9an eta 10ean.
Biltzarrean, globalizazio sasoi honetan hizkuntza gutxituek
dituzten erronkak nahiz aukerak aztertuko dira. Horretarako,
munduko hainbat adibide plazaratuko dituzte nazioarteko
aditu entzutetsuek. Euskarak aparteko lekua izango
du jardunaldiotan; bertoko adituek gure hizkuntzak
informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloan
betetzen duen tokia aztertuko dute. Hala, biltzarraren
helburu nagusia esperientziak partekatzeko gunea sortzea
da, globalizazio aroak dakartzan mehatxuei aurre egiteko
eta aukerak aprobetxatzeko zein bidetatik jo behar dugun
antzemate aldera.
Biltzarra euskararen normalizazioaren inguruan lanean aritzen
diren teknikarientzat eta, oro har, hizkuntza gutxituen inguruan
lan egiten dutenentzat antolatu da.
Biltzarrean parte-hartzeagatik ez da matrikula-saririk ordaindu
behar. Dena dela, toki-kopurua mugatua da (220 leku) eta aretoa
betetzean itxiko da izena emateko epea. Handik aurrera ez da gehiago
onartuko. Izena emateko, biltzarraren webgunetik:
http://www.hizkuntzagutxituak.net
Egitaraua
Tokia: Euskalduna Jauregia, Bilbo.
Urriak 9. Osteguna.
9.00. Harrera
9.39 Aurkezpen ekitaldia
10.00 Andres Urrutia, euskaltzainburua.Euskaltzaindia, hizkuntza gutxitu baten akademia eta bere erronkak mundu globalizatuan.
11.00 Suzanne Romaine. Merton College, University of Oxford.
�Hizkuntza eskubideak. Giza garapena eta hizkuntza aniztasuna mundu
globalizatuan.
12.30. Fernand de Varennes. Murdoch University (Australia). Gehiago eta
ez gutxiago: Hizkuntza gutxituen eskubideak globalizazio garaian.
16.00. Delyth Prys. Bangor University (Gales). Teknologia berriak hizkuntzak suspertzeko ahaleginetan.
17.00. Amadeu Abril. ESADE, Universitat Ramon Llull, Barcelona.
Internet.cat: Katalanez Interneten, Interneta katalanez, eta hizkuntza
gutxituen zailtasunak (edo aukerak) ziberespazioan.
Urriak 10. Ostirala.
9.30. Misako Ito. UNESCO Information Society
Division Universal Access and Preservation Section. UNESCO eta
Hizkuntza aniztasuna ziberespazioan.
10.30. Luistxo Fernandez. CodeSyntax eta Tagzania. Euskara Interneten: argi-ilunak.
12.00. Simon Toulou, University of Geneva. Ahozko tradizioaren irakaskuntza: Zer nolako irakaskuntza? Maliko grioten kasua.
13.00 Marielle Rispail. IUFM Nice. Gizarte eleanitz batetarako bidean: arazoak eta praktikak, adibideak.
14.00 Itxiera ekitaldia.
Euren webgunean jarri dituzte hitzaldiak:
http://www.hizkuntzagutxituak.net/eus/hitzaldiak.html
Argiakoek ere kronika egin dute.
Eta Unesco Etxeakoek eurek sustatun atera dute kronika.