Buruxkak
Atzo irakurri nuen sustatun UEUk Buruxkak izeneko liburutegi digitala aurkeztu duela. Egitasmoa ikusita, osteratxo bat ematea erabaki nuen eta, hara, sorpresa. Soziolinguistikaren inguruko hainbat liburu digitalizatu,, deskargatzeko moduan eta doan. No eta to.
Honako liburu hauek daude deskargatzeko moduan:
– Gazte euskaldunen lagun arteko hizkera hemen eta orain: Imanol Esnaola.
– Gerraurreko gizarte-hizkuntzalaritza Euskal Herrian: Joxe Manuel Odriozola. Liburu honek gure soziolinguistikaren (gizarte-hizkuntzalaritza???) aurrehistoria kontatzen du. Gomendagarria oso.
– Lluis Aracilen idazlan hautatuak: Xabier Falcon. Kataluniako soziolinguistikan eragin potoloena izan duen autorearen lanak euskaraz. Benetako luxua.
– Soziolinguistika matematikoa: Jose Luis Alvarez Enparantza eta Xabier Isasi. Kale neurketen oinarrian dagoen erabilera isotropikoa azaltzen duen liburua. Liburu hau espainolez argitaratu zuen SEI elkarteak.
– Menpeko hizkuntzaren bizi-kemena: Nekane Arratibel, Maria Jose Azurmendi eta IƱaki Garcia. Helduen hizkuntzaren ikaskuntzan eta erabileran eragiten duten prozesu psikosozialak aztertzen dituen liburua da hau. Soziolinguistikaren alderdirik psikologikoenak aztertzen ditu lan honek.
Liburu hauetaz aparte, soziolinguistikarekin zeharkako harremana izan dezaketen bestelako liburuak ere aurki daitezke.
Eguneraketa:
Beste hiru liburu ere digitalizatu dute:
– Giro urbanoko gazteak eta euskara: Deba bailaran egindako azterketa soziolinguistiko baten gaineko liburua.
– Hizkuntz normalkuntzarako ekinbideak udalerri mailan: izenak dioen bezala, udalerri mailan ekinbide zenbait aurrera eramateko proposamenak egiten ditu.
– Soziolinguistika gazteentzat: soziolinguistikan lehen pausoak emateko liburu ezin hobea. Sarrera egiteko, musturra sartzen joateko.
ein?