Komunitatea ostera ere
Dei nazazue inozoa, agian arrazoia izango duzue, baina ezin badut mundua aldatu, metro koadro bat behintzat aldatuko dut.
Dei nazazue idealista, agian arrazoia izango duzue, baina ezin badut bide osoa egin, urrats bat behintzat emango dut.
Oier Guillan
Zorionez, hizkuntza egitate komunitarioa da guztiz. Baina horrek ez du esan gura norbanakook eragiterik ezin dugun. Azken finean, komunitatea pertsonok osatzen dugu, ezta?
Beraz, aldaketa sozialean hainbat faktorek eragiten du, baina, azken finean, mentalitate aldaketarekin hasi egin behar da, norbanako zein kolektiboen mentalitate aldaketarekin. Pentsatu eta sentitzen dugun formak jarduten dugun forma baldintzatzen du. Eta portaera indibidual zein kolektiboen aldaketek eragin eta aldatzen dute gradualki praktika sozialak egituratzen dituzten arau eta instituzioak. Izan ere, kontuan hartu behar dugu guk nahi duguna (euskaltzaleok nahi duguna) ez dela kabitzen legeetan (ezta balizko gure estatuaren legeetan ere).
Muskulatura gehitu behar dugu, entrenatu behar dugu, aldaketak sakonago eta errotuago egiteko. Baina kontuan hartu behar dugu jende nukleo batek maila nahikoa badu kontzientzian, gaitasunetan zein praktiketan (edo portaeretan), eta batzeko erabakia hartzen badu, sorrarazten duen dinamika areagotu egiten dela. Eta, hortik, imitatu beharreko ereduak sortzen dira. Eta horrekin, gainera, egunero eraikitzen ditugu burujabetza txikiak, egunero autodeterminatzen gara (apur bat bada ere).
Baina, kontuz, komunitatea ere imajinarioa da, sortu eta birsortu egiten da egunik egun. Adibidez, Bernice Reagon historialari afroamerikarrak honako hau dio: “lurraldeak baino, kantek batzen dute gure komunitatea”. Gure komunitatea, gure lurraldea, gure identitatea sortu eta birsortzen ere lana egin beharko dugu, inoiz.
3 Iruzkin
Trackbacks/Pingbacks
- Komunitatea ostera ere • ZUZEU - […] Txerra Rodriguezek, Garaigoikoa blogean. […]
ez dut argi zergatik diozun honako hau: “kontuan hartu behar dugu guk nahi duguna (euskaltzaleok nahi duguna) ez dela kabitzen legeetan (ezta balizko gure estatuaren legeetan ere).”
– zer da euskaldunok nahi duguna, inolako legetan kabitu ahal ez dena? justizia?
– egungo legeez ari zarelarik, ez dago justizia eskuratzeko esperantzarik? legeen eraginpetik bizi garen herritarrak gara euskaldunok?
– alternatiba eraikitzean, ez da legerik izango? Aukeran, ez da txarra.
Gure asmoak ez direla legeetan kabitzen esan dut, bai. Eta horrekin ari nintzen, batez ere, honako gauzei erreferentzia egiten: lagunartean zer hizkuntza erabili behar dugun legez arautu daiteke? Seme-alabekin zer hizkuntza erabili arautu dezakegu? …
Horrek ez du esan gura, jakina, dena beltz ala zuri den. Jakina, legeen eraginpean bizi gara eta biziko gara, eta lege horiek ere islatu behar dute gure justizia-gosea. Horretan ez daukat zalantzarik, baina legeen barruan ez dira kabitzen nire amets guztiak.
Eta, noski, nik lege barik bizitzearen aldeko hautua egiten dut, baina … nago ez dudala hori ikusiko. Buru jabe edo zergatik ez burugabe hobe!
Eskerrik asko, Txerra, azalpenarengatik.
Hori da arrazoia, ez izatea zuri ala beltz. Dena nahi dugu, denontzat, eta lehenbailehen.
Askotan sentitzen dut neure burua gure alaben heziketan, gure gurasoak aritzen ziren bezala, euskaltasun militantez Aldea, ordea, euskaraz bizitzeko aukeretan dago. Gure gurasoen borrokei eta ahaleginei esker ustez lortuak ziren bermeak ez direla hain berme, eta nekea eragiten didala azaldu behar izatea, oraindik, nire 8 eta 10 urteko alabei, zergatik gertatzen zaigun gertatzen zaiguna.
Argi dago, euskaldunoi komeni zaigu komunitatea saretzea, hedatzea eta bermatzea. Bagara nor!