Azatzak 82: Geuk gEUre kulturaz
Otsailaren 27an Durangoko San Agustin kulturgunean hainbat lagun bildu ziren Geuk gEUre kulturaz izeneko jardunaldietan. Gure kulturaren norabideaz berbetan aritu ziren. Jardunaldien aurretik Berria egunkarian Iñigo Astizek artikulu mamitsua egin zuen: Noranzkoa adosteko unea. Bertan parte hartu behar zuten hainbat kide elkarrizketatu ditu egileak eta oso ekarpen esanguratsuak plazaratu zituzten. Jardunaldien kronika sakona eta luzea dakar Berriak gaur: Urrats bateranzko urratsa. Ea...
Read MoreAzatzak 81: Txokolatea eta bizkotxoak
Orain dela urtebete pasatxo jarri zen martxan ekimen hau, 81. azatza jarriko duena euskal kulturgintzaren nire solo partikularrean. Txokolatea eta bizkotxoak! Hilean behin, sortzaile bat eramaten dute Bilboko taberna batera berarekin berba egitera. Kultur elkarrizketak eta euskaraz. Autogestioz. Hori baino ez, sinple bezain efektiboa. Gainera, saiatu dira urtebete pasa honetan kulturaren adierazpide gehienei atea irekitzen: dantza, antzerkia, literatura, musika, artea, zinema, …...
Read MoreAzatzak 80: Gaztezulo
Gazteen erabilerak kezkatzen ditu euskaltzale asko. Ni ere bai, jakina, nahiz eta gehiago kezkatzen nauen helduon erabilerak. Baina, tira, pasatuko zait inoiz sukar tonto hau. 80. azatza gazteak jopuntuan dituen produktu batek jarriko du: Gaztezulo aldizkariak (eta webguneak). 2000. urtean sortu zen eta gaur egun (garai hartan ere) gazteentzako euskarazko aldizkari bakarra da. Itxura modernoa duen produktua da Gaztezulo, gazteen interesekoak izan daitezkeen gaiak lantzen ditu. Eta 14 urteren...
Read MoreAzatzak 79: Kukuka
Lasarte-Oriako euskaldunek behin baino gehiagotan jarri dituzte azatzak euskal kulturgintzaren soloan. Baita gaurkoan ere. Kukuka antzerki (eta dantza) eskolak 700 ikasle inguru ditu gaur egun. Euskara hutsezko antzerki eskolarik handiena izan daiteke. Antzerki eta dantzarako grina euskararekin eta bestelako balio eta emozioekin lotzen dituzte. Haur, gazte eta helduentzako. Poza eta alaitasuna transmitituz. Haurrak eta helduak batuz. Eta euskaraz. Aupa...
Read MoreAzatzak 78: Erroa argitaletxea
Azatzen zurrunbiloan jarraitzen dugu. Oraingoan proposamen ezberdina ekarri dut azatzen zerrendara: Erroa. Erroa argitaletxea euskara errazeko liburuak argitara emateko jaio zen. Zenbat Gara elkartearen ekimena da hauxe. Euren helburua nagusia hauxe da, euren berbetan: gazteek eta helduek euskara ikasteko eta literatura euskaraz irakurtzen hasteko material egokien beharra. Ingurumari horretan, Erroa argitaletxea Euskara errazean sailarekin ateratzen da plazara estreinakoz, euskara ikasleei...
Read MoreAzatzak 77: Zarauzko Kopla Txapelketa
Bertsolaritzaren meza nagusia atzo izan zen. Eta oraindik ajea itzela dakar horrek. Bihotzak sentimenez bete zizkiguten atzo zortzi bertsolariek. Baina azatzetan txapelketa txikiagoei leku egitea ere gustatzen zaigu. Eta horregatik bertsoarekin zerikusia duen, baina txapelketa nagusia ez den zerbaitekin nator gaurkoan. Zarauzko Kopla Txapelketa urtero egiten da, ametsen fabrikan, Putzuzulon. Aurtengoa abenduaren 20an izango da. Zintzarriaren bila hainbat bertsolari ibiliko dira nor baino...
Read MoreAzatzak 76: Idazkurleak
Bilbon, urrian, Idazkurleak sortzen ikastaroa antolatu zuen Euskal Idazleen Elkarteak eta parte hartu nuen. Harkaitz Cano izan genuen gidari idazmen eta irakurmenaren arteko ikastaroan. Idazketa eta irakurketa uste baino hurbilago daudelako. Izan ere, XXI. mendeko idazlea ekologista da, beste leku batzuetan dagoena hartu, nahastu eta produktu berriak sortzen ditu. Eta irakurtzean denok gure buruan idatzi egiten dugu, denok gure buruan birsortu egiten dugu istorioa. Denok gara...
Read MoreAzatzak 75: Katalogoa
Berriki irakurri diot Jon Sarasuari euskarazko kulturgintzak erresonantzia-kaxa indartsuagoak behar dituela. Uste dut horretan denok ados gaudela. Kulturgintzakoak eta kulturgintzakoak ez direnak. Kontua da zelan lortu erresonantzia-kaxa indartsuagoak. Eta nik neuk ere ez dut erantzunik. Dena den, badaude kaxa batzuk eta horien berri ematen saiatu naiz azatz hauetan. Gaurkoan ere beste kaxa bat dakart hona: katalogoa. Hasiera batean, Nafarroako euskara zerbitzukoek abiatu zuten. Gero elkarlana...
Read MoreAzatzak 74: Derioztarrak 5 Kontinenteetan
Azatzik azatz, oraingoan oso neurea (geurea) den ekimen batek jarriko du 74. azatza gure kulturgintzaren solo ekologikoan. Derioztarrak 5 Kontinenteetan (D5K) oso ekimen xumea da, Tximintxekook sei urtez jarraian egiten diharduguna. Ekimen sinplea da: aste batean (gutxi gorabehera) bost hitzaldi antolatzen ditugu herrian, tabernetan. Eta urtero, bost derioztar (edo gehiagok), eurek egindako bidaiak kontatzen dizkigute. Sei urte hauetan han-hemenka izan gara: Marokon, dolomitetan, Ginea Berrian,...
Read MoreAzatzak 73: Musikatea
Iaz ekin zion Musikatea programari Fermin Etxegoienek Euskadi Irratian. Eguerdietan ematen zuten eta sarritan entzuten nuen. Ikasturte honetan berriz ordutegia aldatu eta gauera pasa dute. Eta ia gauero entzuten dut, belarritarako gozamen. 73. azatza beraz Musikateari. Zergatik? Musikari buruzko irratsaioa da, ez euskarazko musikari buruzkoa. Baina euskarazko musikak leku berezia izan du eta du irratsaioan. Leku berezia eta duina. Gainera, Ferminen jakintza entziklopedikoa lagun,...
Read More
Iruzkin berriak