Azaroak 6
(eta blogak 15, 15 urte!). Orain dela 15 urte, zoro-haize batek joa, erabaki nuen bloga sortzea. Ordutik, 1250 biderrez argitaratu dut; ordutik, blogak modaz pasatu dira (azken mohikanoak gaitun!); ordutik, euri asko egin du eta, ordutik, gauza asko aldatu dira. Blogak aldatu dit bizitza, goitik behera eta ezker-eskuma. Blogak ahaldundu nau, biziarazi nau, ateak han eta hor ireki dizkit. Bloga barik, seguruenik ez nintzateke doktore, seguruenik ez nuke libururik argitaratuko, seguruenik...
Read MoreDekolonizatzen
Uda honetan berriro irakurri behar izan dut “Trikua esnatu da” liburua, lana dela eta. Eta gozatu dut, bigarrenez, eta ñabardura berriak erantsi lehen irakurketari. Lehen irakurketa horretan goraipatzen nuen dekolonizazioari emandako garrantzia eta bigarrenean hori berori nabarmendu zait berriro ere. Izan ere, egileen berbetan, euskalgintza osoa dekolonizazio ariketa bat baino ez da. Euskara batua, toponimia zaharra berreskuratzea, euskal izenak jartzea alaba eta semeei, mitologia eta...
Read MoreDeskonexio ariketak
Uda honetan irakurri dut Andreu Gonzalezek idatzitako “Manual d’autoajuda para catalanoparlants” liburua. Bertan hizkuntza kolonialismotik deskonexio ariketa batzuk aipatzen ditu. Itzuli eta gure egoerara moldatu ditut horiek: Hartu zinta metriko bat, ireki eta egin marka bat 2aren bueltan. Hasieratik gertu dago, ezta? (euskara hiztun gehien duten hizkuntzen lehenengo %10ean dago). Kopiatu orri batean hurrengo esaldia: Очень приятно. Eta jarraian kopiatu beste hau hebreeraz:...
Read Moreminuskulaz
bell hooks idazleak beti idazten du bere izen-abizenak minuskulaz (eta nik ere sarritan izaten dut tentazio hori). Azken finean, berak hori egiten du egiletza zalantzan jartzeko, unibertsitateak ematen ei duen autoritatea zalantzan jartzeko. Eta, horri tiraka, liburuak berba lauz idazten ditu eta ez akademieraz. Izan ere, teoria egin behar da ahoz transmititzeko moduan. Bere ustez, teoriak ezin badu ahoz adierazia izan, ez digu balio. Teoriak, gurean, ez du izan fama onik. Intelektualak...
Read MoreHamar apunte trinkotzeari buruz
Tesian aipatu nuen euskara elkarteek ez dutela definitu euren azken helburua, hau da, euskaldunon komunitatearen trinkotzea. Artikulu honekin ez dut inondik ere kontzeptua zedarritu gura, mugatu gura. 10 apunte baino ez dira, gehiago garatu beharrekoak guztiak. Esker bereziak eman nahi dizkiot Imanol Larrañagari, bere bulkadaz sortuak baitira apunte hauek. Baga: Oinarrietara jo behar da lehenik, Txepetxengana. Ea berak zer zioen gai honi buruz: “Hizkuntza minorizatu baten hiztunek alde...
Read MoreBizitza euskaraz “ospatzen” duten 100 proiektu
Joseba Barriolaren berba batzuetatik abiatuta ekin nion bizitza euskaraz “ospatzen” duten proiektuak batzeari. Honako hauek, hain zuzen ere: Ez dugu aurrera egingo dauden espazioak okupatuz euskararekin. Kalitate berria duten espazio berriak sortu behar dira. Bizitza lantzen duten espazioak sortuz. Eta bizitza duina lantzeko espazioak. Ez bizitzari buruz diskurtsoak soilik egiteko eremuak, eremu biziak eta bizigarriak. 100 batu ditut, 100, seguruenik 100dik gora batu zitezkeen, baina 100...
Read MorePostdata bi: bizitza “ospatzen” euskaraz
Bizitza euskaraz “ospatzen” duten 50 proiektu ekarri nituen plazara. Horren ostean beste 30 ekarri nituen. Eta gaur azken 20 proiektu ekarri ditut, 100 osatu arte. Eta hau, momentuz, hemen amaitzen da. Eta, gainera, konturatu behar dugu euskararekin egiten ari garen biziberritze ariketa kolektibo erraldoi honek balio dezakeela beste gai sozial zaurgarrietarako. Lorea Agirrek dioen modura, bizitza bizigarriagoak, justoagoak, berdinzaleagoak lortzeko aldaketen multzoa da eraldaketa soziala....
Read MoreAlternatiboak euskarazko kulturgintza hauspotzen
bell hooks-en “Enseñar a transgredir” liburua irakurri dut uda honetan. Berak, besteak beste, pedagogia alternatiboaren garrantziaz dihardu (aipatzen ditu esklaboek emandako klase klandestinoak, esklaboek ahoz transmititutako kontakizunak, klub auto-antolatuak, …). Hori irakurtzen ari nintzela, euskaraz pedagogia alternatibo horrek duen eta izan duen garrantzia etorri zitzaidan burura behin eta berriz (ikastolak eta eskolak, gau-eskolak eta euskaltegiak, bertso eskolak eta abar)....
Read More10 kontu deigarri Kataluniatik
Aurton lehendabiziko aldiz izan naiz Katalunia barneko aldean (Bartzelonan sarritan izan banaiz ere). Hainbat kontu deigarri ikusi ditut han eta hor, eta hizkuntzari dagokionez honako hauek (10+1): Baga Lleidako herri bateko jatetxea gomendatu digute, oso ondo jaten omen delako. Hara joan eta ekarri digute karta. Eta … zer eta katalan hutsez! Biba zuek! Beste egun batean beste jatetxe batera joan eta karta elebidunez. Baina … gaztelaniazko itzulpena (bai, itzulpena zela igarri egiten zen)...
Read MoreBi aukera daude: jarraitu pentsatzen erdigunean gaudela edo ertzetakoekin batera lan egin
Ia 400 orrialdeko tesia ondu du Txerra Rodriguezek. 2020ko martxoan bukatua zuen lana: 30 urte mihigintzan. Euskara elkarteek euskararen biziberritzean izan duten eragina 1987-2017. Elkarrizketa honetan mugimendu sozialaren eta egitura profesionalaren arteko uztarketa zailaz aritu da, baita beste mugimendu sozialak zertan ari diren begiratzeko premiaz eta euskara elkarteetako kideek transmititu dioten nekeaz. Dena den, aurrera egiteko ilusioa badaukatela uste du. Zertarako sortu ziren euskara...
Read More

Iruzkin berriak