Homeostasia
Aurrekoan Txepetxi iaz egindako elkarrizketa bat deskubritu nuen. Betiko legez, zeharo iradokitzailea (eta betiko legez bere teorien barrunbeak ulertzeko zaila). Homeostasia kontzeptua zekarren artikulu horrek eta Txepetxek honela jasotzen ditu haren gaineko ingurumariak: Biologiatik erreskatatu dudan kontzeptua da. Edozein izaki bizidunak inguruaren aldaketa eta baldintzei egokitzeko gaitasuna da, bere egitura, nortasuna eta oinarrizko izaera mantenduz. Hizkuntzen kasuan berdina da:...
Read MoreSorgindutako izenak
Izenek izana ei dakarte edo, berba modernoak erabilita, izenak performatzen du izaera. Ni ez nago guztiz ziur, baina tira … izango da. Aurrekoan euskara elkarteen izenen gainean aritu ginen eta ufa, a zer izen puskak dituzte. Doktore-tesi antropologikoa egiteko bazka ere badute izenek, analisi semiotikoak gorabehera. Ikus ditzagun batzuk: Berba edo hitza dutenak: Berbaro, Berbaizu, Berbots, Hitzaro, Zorrizketan (zorriztoak hizketan), … Izen geografikoak: Sasiburu, Loramendi, Karrikiri,...
Read MoreZergatik egiten dute emakumeek euskara gehiago?
Aspaldi landu nuen gaia blogean: badirudi emakumeek lehenago uzten dutela minorizatutako hizkuntza egoera kaskarra denean eta, era berean, badirudi emakumeek lehenago ekiten diotela hizkuntza minorizatua berreskuratzeari. Eta, bat-batean, Suzanne Romaine soziolinguista feminista handiaren berbak heldu zitzaizkidan belarrietara: “ikerketa soziolinguistiko batzuek ondorioztatu dute emakumeek joera dutela estatus altu bati lotutako barietateak gehiago erabiltzeko gizonezkoek baino”. Eta...
Read MoreLogika permakulturala
Uda aurretik entzun nion bati (irratian izan zen, baina ez dut gogoratzen nork eta noiz) logika permakulturala jarraitu behar zuela (oker ez banaiz, Nafarroako zonalde batzuetan gertatzen ari den populazio gabeziari aurre egiteko). Esaldia iltzatuta geratu zitzaidan orduko hartan. Batez ere, ez nuelako ulertu zer demontre adierazi gura zuen (irratiz eta ahoz logika permakulturala esatea ere!). Geroztik apur bat ikertu dut permakulturaz (arinaiztar eran, jakina). Hasteko eta behin, wikipediara...
Read MorePantaila aldatzeko sasoia da
Berria egunkariak Euskararen bilakaera soziolinguistikoaren gaineko serie aparta egin berri du (biba zu, Gari!). Bizkaiko datuen gaineko irakurketa nik egin nuen eta hona dakart: Errealitate latza jarri digute begien aurrean azken neurketako datuek. Batzuk hasiko dira alarma gorria jotzen, kanpaiak burrunba hasiko dira, adi, kasu, achtung! Beste batzuk hasiko dira errua ezker-eskuma leporatzen: agintariei, euskaldun desleialei edo parean jartzen den lehenari. Ileak tente jarriko zaizkigu,...
Read MoreParte hartzea eta inplikazioa Euskal Herriko lan dinamizatzailean. Esperientziak, metodoak eta teknikak
Artikulu hau luze samarra da. Beraz, nahi izanez gero, pdf-a jaitsi ahal duzue: Partehartzea_Bat Sarrera 2013ko uztailaren 18an artikuluak duen izenburuko bereko berbaldia eman nuen, Carballon, Galizian. Hango galiziera-teknikarien elkarteak deituta, ponentzia prestatu nuen. Artikulu hau ponentzia haren moldatze-lana da. Ponentzia egin behar izateak proposatutako gaietan sakontzeko aukera eman zidan, nire soziolinguistikako ezagutzak eta eguneroko praktikak berriro aztertzeko aukera eman zidan....
Read MoreAbangoardia …
eta euskara. Horixe etorri zait burura Sorzain argitaletxe berriak Pott bandari buruz kaleratu duen liburua irakurri ostean. Abangoardia eta euskara. Kontrakultura, underground eta euskara. Abangoardia eta euskara gurutzatzen diren mende eta segundoan. Pott bandaren helburu nagusiena euskarazko literaturaren autonomia praktikan jartzea izan zen. Hau da, mundu mailan egiten zena euskaraz ere ematea, hain zuzen ere. Eta horretan ari nintzela, pentsakor, Nizuri Tazuneri taldearen kanta hau jarri...
Read MoreYezhou
Urtarrrila amaieran ezagutu nuen Morgane Lincy Fercot bretainiarra. Galiziatik zetorren eta hango lagun batek nire erreferentzia eman zion. Biban ezagutu genuen elkar. Zazpi hilabeteko bidaia hasi berri zuen Europan barrena, hizkuntza komunitate gutxitutik gutxitura, Yezhou izenekoa. Nik dakidan batek esan bezala, zergatik ez zitzaigun guri bururatu? Azkar hasi ginen planak egiten. Honi eta beste horri esan, grabazioetarako hitzorduak adostu, Morgane lagundu hara eta hona. Berarekin ikasten,...
Read MoreZergatik egin genuen?
Gaur kontakizun batekin nator. Behinola, 1966. urtean (hasiera data jarri behar zaie kontakizunei) hasten da kontakizuna, Europako mendebaldeko txoko batean, mendia eta itsasoa gurutzatzen diren herri txiki batean. Baldintzak latzak ziren orduan, kaleetan, etxeetan, eskoletan, lantegietan; baldintza latzak emakumeek, euskaldunek, langileek, ikasleek, mugitu nahi zutenek. Baina … batzuek mugitzea erabaki zuten han eta hemen, eta arrakala txikiak egin zituzten hormetan, arrakalak...
Read More

Iruzkin berriak