Zeharrez
Azken urteotan euskara biziberritzearen inguruan asko entzun den berba zeharlerrotasuna da, edo zeharkakotasuna, edo mainstream. Berdintasuneko politiketatik etorri zaigun kontzeptua da eta administrazioan asko erabiltzen da (berba, praktika beste kontu bat da). Horren inguruan, Allartean blogariak hainbat artikulu idatzi ditu: Zeharlerrotasuna Zeharlerrotasuna (2) Zeharlerrotasuna (3) Batzorde interdepartamentalak Zeharlerrotasuna eta koordinazioa Zeharkakotasuna eta...
Read MoreSustraiak
(Urgentziazko apunte batzuk-edo) Sustraiak, rock, rap, reggae. Honela kantatzen zuen Negu Gorriak taldeak bere BSO kantan, gure banda sonora ere bazena (eta, hein batean, jarraitzen duena izaten). Gerora ezagutu nuen Bob Marleyren Roots, rock, reggae eta Run D-MCren Roots, rap, reggae. Roots beti, sustraiak, erroak, zuztarrak. Hori guztia pentsatu dut Amikuzeko Libertimendua eta Atarrabian Zetak taldeak emandako kontzertua ikusi ostean. Roots beti roots (nik horrela kantatzen nuen Sepulturaren...
Read MoreErdarak eta maskulinizazioa
Euskalgintza(k) eta feminismoa(k) aspaldi hasi ziren harremanetan. Eta harreman horien ondorioz, euskararen feminizazioa kontzeptua ere agertu zen (oker ez banaiz, lehenengoa Kike Amonarriz izan zen erabiltzen). Ordutik, euri asko egin du, ikerketetan eta saiakeretan ere aurrepauso nabarmenak egin dira (Jone Miren Hernandez, Jaime Altuna, Mari Luz Esteban, Lorea Agirre, Idurre Eskisabel, …). Euskararen feminizazioa, beraz. Kontzeptu horrek, ostera, ifrentzua dakar (eta ifrentzua askotan...
Read MoreKolapsoa
Iñigo Barcina derioztarrak berbaldi luze eta zentzuduna egin zigun urtarrilean Marikobasora batu ginenoi. Mila datu beldurgarri helarazi zizkigun, kolapso ekosoziala hizpide. Amaiera aldean, kolapso osteko balizko egoeraz egin zigun berba. Eta bera berbetan ari zela, niri hauxe etorri zitzaidan burura: kolapsoa gertatzen bada, niri lana amaituko litzaidake. Izan ere, kolapsoak ekarriko dituen albo-kalteak kontuan izanda, zaila da imajinatzea enpresek euren dirua jartzea zer eta euskara...
Read MoreHirukia
Blogak hilda daude, antza. Bere sasoia pasatu ei da, antza. Orain beste formatu batean kontatzen ei dira istorioak, podcast bidez edo ikus-entzunezkoen bidez, adibidez. Baina … Euskarazko soziolinguistikaren baratzean gaur eta hemen hiru blog daude, hiru blog pertsonal: Allartean (Alex Vadilloren blog mitiko bezain interesgarria), Uharri (Rosa Ramosek orain gutxi abiatu duena) eta neurea (baldin badago aktibo dagoen beste blogik esan mesedez, agian hanka sartzen ari naiz). Eta, horrez gain,...
Read MoreJendartea aldatu ala jendartera moldatu?
Sortu alderdiak argitaratzen duen Erria aldizkarian Aporia izeneko atal bat dute. 12. zenbakian Aporiaren gaia honako hau zen: Jendartea aldatu ala jendartera moldatu? Handik ateratako testuak dira jarraian datozenak; izan ere, nire ustez, edozein mugimendu sozialak ere kontuan hartu behar ditu hemen esaten direnak. Azken finean, gure helburua ere delako jendarte aldaketa (edo). Jendea eraldatu ala jendartera moldatu? Lehenetik gehiegi tiratuz gero, gehiengoak artikulatu gabeko borroka...
Read MoreKomun
2023ko ekainean Euskal etnopoloak antolaturik, berbaldi laburra egin nuen Baionan, hizkuntzak eta komunak non egiten duten bat adierazteko zelanbait (etnopoloaren kolokioaren gaia honako hau zen: Amankomunak, baliabide partekatuak. Zer nolako erronka?). Berbaldi horretan esandako batzuk post honetan laburturik (edo): Hizkuntza da lehen komuna, lehen amankomuna. Ze, hizkuntza ez da gramatika (hori eraikia da, sortua da), hizkuntza komunitatea da, hizkuntza egitate komunitarioa da. Hizkuntza...
Read MoreErromantizatzea
Erromantizatzea, ingelesetik etorri den berba (espainolaren galbahetik pasatuta, seguruenik). Ingelesez to romanticize. Erromantiko berbarekin du harremana (hori bai dator Elhuyar hiztegian). Maitasun erromantikoari sekulako jipoi dialektikoak eman dizkio azken aldian mugimendu feministak eta hortik etorri da agian berba hau gurera. Euskara ere erromantizatzen al dugu? Hein batean bai. Hor dugu indar biziz ama hizkuntzaren ideologia (irakurri, adibidez, artikulu honi egindako iruzkinak),...
Read MoreGas argia
Gas argia kontzeptua orain dela gutxi deskubritu nuen Derioko Koxak talde feministako kide bati esker (ingelesez gaslighting). Honela definitu dezakegu gutxi gorabehera: “abusatzailea beste pertsonaren errealitatearen pertzepzioa aldatzen eta bere autokonfiantza murrizten ahalegintzen da, bere oroimena edo zuhurtzia zalantzan jarriz eta ezegonkortasun emozionala eraginez”. Hasiera batean, kontzeptua ulertu nuen (eta neure inguruan bizitako kasu pare batekin akordatu nintzen). Baina gero …...
Read MoreBatera jauzi
Topaguneak bere hirugarren kongresua egin du orain dela gutxi, Batera Jauzi izenarekin. Aurreko bietan ez bezala, oraingo honetan nahiko kanpotik jarraitu dut kongresua, baina, hala ere, ponentzia irakurri nuen. Azpimarratu nituen kontu batzuk eta gaur horiekin honelako nahaste bat ekarri dut artikulura. Hasi aurretik, nonbaiten hartu nuen aipu bat ekarri gurako nuke: ideia berririk ez dago, ideiak sentitzeko modu berriak baino ez daude. Hori izan zen txostena irakurritakoan izan nuen...
Read More
Iruzkin berriak