Euskaldun izatea hautu bat da
Aurreko igandean elkarrizketatu ninduten Berria egunkarian, Korrikaren harira. Hona hemen elkarrizketa: 19. Korrika. Txerra Rodriguez. Soziolinguista «Euskalduna izatea hautu bat da; gune urbanoetan, gehiago» Euskara tradizioaren eta iraganaren zenbait konturekin lotzea ez du egoki ikusten Rodriguezek; euskalgintzan «beste bide batzuk» lantzearen aldekoa da, «inori ezer eskatu barik» pausoak emanda. Gotzon Hermosilla Hizkuntza soziologia du ogibide...
Read MoreAma hizkuntza
Otsailean izaten da ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna. Niri betidanik belarrian min egin dit honako termino honek. Ander Bolibarrek, ordea, dokumentu bat helarazi zidan twitter bidez egunean bertan. Amets Arzallusena da, azken Korrikan (18an) irakurritakoa: Ama hizkuntza. Hala ere, ez nau asetzen, ez nau betetzen. Eta, gainera, Paula Kasaresek bere doktore tesian honakoak esaten ditu ama-hizkuntzari buruz: “Hiztunaren eta hizkuntzaren arteko harremana sortzez ezarririk ez badago, hiztunak...
Read MoreNola txertatu genero-ikuspegia hizkuntza-politikan? (2)
Bat 92-93 zenbakian Goizargi Oruesagasti, Joana Arakistain eta Aizpea Otaegi aritu dira honen inguruan. Ondorioak laburtu ditut nik. Lehen ondorioak hemen. 6. Gelaz kanpoko jardueretan ere hizkuntza eta generoa lotuta doaz. Eragiteko garaian bi helburu izan ahal ditugu: euskaldunenak izan daitezkeen aisialdi-jardueren feminizazioari aurre egin eta mutilak erakartzeko estrategiak lantzea edo kirola bezalako eremuak euskalduntzeko estrategiak indartzea. 7. Lan-munduan emakumeek bete ohi dituzten...
Read MoreWelcome to the periferia!
Artikulu zeharo interesgarria egin du Manex Agirrek azken Jakin aldizkarian. Arabako euskalgintza izan du hizpide, euskalgintza periferikoa eta bazterrekoa, antza. Baina gero eta argiago daukat periferiatik etorriko dela etortzekotan berrikuntza. Kapital publikotik hiztun komunitaterantz jarri dio Manexek azpi-izenburu artikuluari. Euskalgintzaren erradiografia egin du eta etorkizunerako gako batzuk zirriborratzen saiatu da. Eta lortu du, nire ustez. Berariazko euskalgintzaz aritu da...
Read MoreNola txertatu genero-ikuspegia hizkuntza-politikan? (1)
Bat 92-93 zenbakian Goizargi Oruesagasti, Joana Arakistain eta Aizpea Otaegi aritu dira honen inguruan. Artikulu mamitsua da, oso. Hori dela eta, hauek proposatu dituzten etorkizunari begirakoak laburtu eta hona ekarri ditut. 1. Euskalduntze-prozesuetan emakumeen presentzia handiagoa da baina horrek ez du inpakturik ezagutza-datuetan. Aztertu beharko genituzke zergatik ez duen inpakturik. Zein da gakoa? Ikastaroen planteamendua? Emakumeek eurek jarritako ezagutza-helburuetan? Ezagutzaren datua...
Read MoreKontsumo arduratsua
Orain dela bi-hiru urtetik, kontsumo ohitura batzuk aldatu ditugu etxean: Iberdrola utzi eta Goienerrera pasa, garagardo industrialetik artisauetara salto, etxeko mermeladak erosi, asteroko barazki otzara, Ekhi txanpona erabiltzen hasi, ordenagailua Ubuntura pasa, zaborrak zorrotzago banatu, egunero ogi ekologikoa erosi, Argiara harpidetu, garraio publikoa eta bizikleta gehiago hartu, Valentziatik zuzenean ekarritako laranjak, Errigorako olioa eta otzarak, gastu militarrei zerga eragozpena eta...
Read MoreJoshua Fishman gogoan
Joshua Fishman hil egin da, noiz eta utopien nazioarteko egunean, otsailaren 29an. Hiltzeko ere doterezia erakutsi behar da nonbait. Soziolinguistikaren aita zen Fishman, hizkuntza gutxituen bultzatzaile eta zorroztasunean maisu eta mailu. Eta gurean ere eragin handikoa. Mikel Zalbide izan da gurean Fishmanen obraren dibulgatzaile (eta egokitzaile) handiena. Berak euskarara eta gurera ekarri zituen Fishmanen ekarpen nagusiak. Arreta berezia merezi dute haren bi artikulu...
Read MoreGaldera
Aurrekoan lagun batek egin zidan galdera. Galdera deserosoen aurrean politikariek duten aurpegi eta erantzun molde berbera erabili nuen: mozolo aurpegia jarri eta ezer ez esatea berba asko erabili arren. Erantzuna jakin behar nuela ematen baitzuen. Baina ez. Ordutik, alde onak irakurri ditut eta ez naute konbentzitu. Alde txarrak irakurri eta horiek ere ez naute asebete. Eta nik baino gehiago dakien bati galdera egitea otu zait. Ez daukat haren kontakturik, baina espero dut blogeko...
Read MoreNormalizazioa
Zirimiri bezala blaitu ditugu bazterrak soziolinguistok eta euskalgintzako kideok normalizazio berbarekin. Lluis Aracilek kontzeptua asmatu eta gureganatu genuen (baita katalanek eta galiziarrek ere). Bere garaian balio zuen terminoak, antza. Gogoan hartu behar dugu EAEko euskararen lege nagusiak terminoa bera barneratzen duela izenburuan bertan. Izan ere, erraz ulertzeko moduko kontzeptua da jendearentzat. Erraz ulertzen da, erraza delako normala zer den eta zer ez. Baina mugak ditu,...
Read MoreTribuaren berbak 2
Tribuaren berbak bigarren denboraldia ere amaitu egin da. Kike Amonarrizek gidatzen duen lan-taldea berriro ere ikaragarrizko esfortzua egin du euskara albiste positiboekin lotzeko. Iker Martinez de Lagosek nik baino hobeto deskribatu du saioa bi txio hauetan (lehena eta bigarrena). Momentu askotxo daude gogoratzeko bigarren denboraldi honetan ere. Eta berriro ere, aurrekoan egin bezala, saio guztien gidoiak igo dituzte sarera denok eskura izan ditzagun. Eta erabili ditzagun eskoletan,...
Read More
Iruzkin berriak