Euskal soziolinguistikaz
Gaurkoan sorpresa ederra hartu dut, eskertzen den sorpresa. Soziolinguistikari buruzko blog berria deskubritu dut, eta gainera euskaraz, eta gainera egilea Erramun Baxok da. Benetan ederra, segitu beharrekoa, zelan ez. Frantsesezko bertsioa ere badu. Euskal...
Read MoreUdaltop
Atzo bertan esaten nuen hainbat jardunaldi interesgarri izan(go) direla eta horiek zer oihartzun gutxi daukatela interneten. Ba gaur hitzak jan behar ditut nolabait. Udaltop jarduanldiak izan ziren pasa den astean eta bertako laburpen ederra egin digute Lantalan-ekoek. Eta baita argiakoek ere (ponentzia batena). Jarraian Lanatalekoen artikulu osoa: Maiatzaren 7 eta 8an ospatu ziren Udaletako euskara-zerbitzuen l. topaketak. Oso emankorra izan da, bai partaideen -emaile zein...
Read MoreEuskararen erabilera sustatzen hezkuntzan
Udako ikastaroekin jarraituta, oraingoan Hik Hasikoak eta horien artean bat. Euskararen erabilera sustatzen hezkuntzan. Interesgarria ematen du benetan. Zenbat ikastaro eta horien zer gutxi sarean. Edukiak Eskolatik abiatu, eta ikasleen euskararen erabilera sustatzeko ahalik eta ikuspegi orokorrena aurkeztea da asmoa. Euskararen erabilera sustatzea nahi badu, ikastetxe bakoitzak bere Hizkuntz Proiektua garatu beharko du, eskolaren hizkuntzen trataera osoa kudeatzen duen marko integrala...
Read MoreSoziolinguistikaz berripapera: 24. zenbakia
Oraingoan Soziolinguistikaz berripaperaren 24. zenbakia, itxura eta edukiak aldatuta. Bejondeizuela. 24. zenbakia / 2009ko apirila Word dokumentua / Pdf dokumentua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA ZEIN HIZKUNTZA HITZ EGITEN DU KOMUNIKAZIO GIZARTEAK? SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA EHUKO UDAKO IKASTAROETAN Soziolinguistika Klusterrak soziolinguistikari buruzko ikastaro interesgarri bat antolatu du Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU)...
Read MoreTransmisinoa eta erabilerea jardunaldiak
Mendebalde elkarteak antolatu ditu asteburu honetarako jardunaldi interesgarri batzuk transmisioa eta erabilerari buruz. Egitaraua. Bitxia bada ere, herri txiki honetan aste berean gai berari buruz beste jardunaldi bat ere egingo da, Lasarten, udaltop jardunaldiak. Irrikitan gaude bien ekarpenak irakurri ahal izateko …..
Read MoreHizkuntzen institutua
Gaurkoan ez dakart ezer, edo akaso bai. Berritxo bat besterik ez (gure artean uste dut inork ez duela aipatu): hainbat unibertsitateko soziolinguistek sortu dute Iberiar Penintsulako hizkuntzen institutua, eta haren egoitza Benasquen izango da.
Read More2006ko datuak hiru urte beranduago
Pasa den ostiralean argitara eman zuten Inkesta soziolinguistikoa. Ez dut horren emaitzik aipatu nahi, ez dut haren metodologia epaitu nahi. Bakoitzak aterako ditu nahi dituen ondorioak, eta nahi duenari erreparatuko dio. Aurrerantzean neuk ere egingo dut ariketa hori. Dena den, galdera bat datorkit burura eta ezin pasa hori egin gabe: inkestaren datuak 2006koak dira. Zergatik tardatu dute hiru urte emaitza horiek kaleratzen? Ez dut ulertzen, datuak 2006an ez ematea ulertzen dut, inkluso...
Read MoreEuskararen Normalizazio Kasu Aurreratu berriak kaleratu ditu Soziolinguistika Klusterrak
Soziolinguistika Klusterretik bidali didate hau blogean igotzeko. Mila esker. Zer egin euskara norbere erakundean normalizatzeko? Galdera horri erantzuna bilatu nahi dio Soziolinguistika Klusterrak, 2007. urtean abiatu zen Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak proiektuaren bidez. Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak sortzeko Ezagutzaren Klusterrak egindako Kudeaketa Aurreratuko Enpresak argitalpenak eredu hartu eta soziolinguistika arlora egokitu dira. Beraz, kudeaketan eredugarri diren...
Read MoreBizkarrari bizkar
Pasa den hilean lan kontuak direla-eta, behin baino gehiagotan joan behar izan dut Gasteizera. Eta autobusez joan naiz. Azken bi egunetan bueltako autobusean nire ondoan jezarri dira Hispaniar Filologiako zenbait ikasle (4 neska hobe esanda). Lehen egunean, gutxi. Baina bigarrenean eskolari buruz izan ziren berbetan ia bidaia osoa. Ekaina aurretik egin behar duten lan bati buruz, hain zuzen ere. Eta harrituta geratu nintzen. Zaloa Etxanizen argazkia (CC lizentziatik hartua)Hemen...
Read MoreEuskara lan munduan ……….. lanean
Atzo ekarri nuen hona EHUko udako ikastaroetan soziolinguistikari buruz antolatu den ikastaroa. Eta gaurkoan, berriz, UEUk bere udako ikastaroetan antolatutakoa: Euskara lan munduan …….. lanean. Aipatu egin behar da biek ala biek Soziolinguistika Klusterrak antolatzen dituela. Egitaraua Uztailaren 8a, asteazkena 9:00-10:00 Normalizazio Kasu Aurreratuak: zergatik eta zertarakoKarmele Perez Lizarralde (HUHEZI- Mondragon...
Read More

Iruzkin berriak