Azkue eta bere garaia
Pasa den astean bete zituen Euskaltzaindiak 90 urte (bejondeizuela). Eta pasa den astean ere amaitu nuen Euskaltzaindiko lehen lehendakariari buruzko biografia (edo). Jurgi Kintanak idatzi du (zure bloga berrituta noizko?). “Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra”. Resurreccion Maria Azkueren beste ikuspegi bat eman dit liburuak. Orain arte, Azkue beti tradizio biltzaile gisa irudikatu dut, ipuinak, herri hizkerak, kondairak, kantak, … biltzen...
Read MoreBeste gomendio batzuk
Oraingo honetan hizkuntza ohiturak aldatzeko gomendioen bigarren atala dator. Aurrekoan euskaraz berbetan hasi nahi zutenei begira zen artikulua. Oraingo gomendio hauek EHUko atezainei begirakoak dira. “Atezainok euskaraz” liburutik hartuak daude. Baina gomendioak begiratuta, administrazioan lan egiten duten askori begirakoak izan daitezke. Baita enpresetako harrera guneetan edo bezeroari arreta emateko guneetan lan egiten dutenentzat ere. Betoz ba gomendiook: 1. TRABA,...
Read MoreEuskararen berreskuratzea (DVD)
Garabide elkarteak egin nahi ditu hainbat DVD euskararen berreskuratzeari buruz. Lehenengoaren aurrerapena hemen: Euskararen berreskuratzea from Garabide on...
Read MoreSoziolinguistikaz berripapera: 26. zenbakia
26. zenbakia / 2009ko iraila Word dokumentua/Pdf dokumentua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA HAUSNARTU – II Euskal Soziolinguistika Sarien. Deialdia Soziolinguistika Klusterrak HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarien II. edizioaren deialdia egin du. Sarituko dira euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren inguruko lanak, eta beste ezagutza-esparruetatik ere (zuzenbide, soziologia, ekonomia, psikologia,...
Read MoreEgin nahi ez dutenak
Orain dela 5 urte Garan argitaratu zen artikulu batekin egin dut topo gaur. Iruñerriko egoerari buruz ari da hizketan, baina berak ere aitortzen du Euskal Herri osorako baliagarria dela berak esandakoa. Artikulua oso mamitsua da eta askotan gure artean dagoen tabu bati buruzkoa da: egin nahi ez duten euskaldunak egon badaude. Ñabardura asko egin behar zaizkio baieztapen potolo honi, baina sinple eta zuzena da, eta askotan horiek ere balio dute. Hona artikulua: LOS HABLANTES DE EUSKERA QUE...
Read MoreMintzatzen hasteko gomendioak
Artikulu honekin sorta bat hasi gura dut. Han-hemenka badaude sakabanatuta hizkuntza ohiturak aldatzeko hainbat gomendio eta aholku, eta apurka blog honetara ekarri nahiko ditut. Lehenik eta behin, euskaraz mintzatzen hasteko gomendio batzuk ekarriko ditut hona. AEK-k landutako ataza baten parte dira aipatutako aholkuak. Aholku hauek batez ere euskara ikasten hasi eta erabiltzeko jauzia eman nahi dutenei begirakoak dira. Hala ere, horietako batzuek beste askori ere on egingo liekete. 1. Ez...
Read MoreGaztelania ohetik bota duten bikoteak
Aspaldi idatzi nuen Klusterrak egindako ikerketa baten harira. Ba, oraingoan Argiakoek ere gai berari heldu diote eta hizkuntza aldatu duten bi bikoteri elkarrizketa egin diete. Gaztelaniatik euskararako abenturaZestoan beharrean Murillon biziko bagina euskaraz egingo al genuke?Sekula ez dugu hitzartu zein hizkuntzatan egin behar dugun Hona hemen: «Zestoan beharrean Murillon biziko bagina euskaraz egingo al genuke?» Nagore Olazabalek (1978) eta Alfonso Ayesak (1976) umetatik ezagutzen dute...
Read MoreIrailean gaude …. ezta?
Irailean gaude … eta soziolinguistikan ere irailean egon bagaude. Horren froga gaurko bi berri: – Hizkuntza plangintza graduondokoan (Hiznet) izena emateko deialdia, bideoa eta guzti. – Eta Hausnartu sarien bigarren...
Read MoreArnasa lasai hartzeko guneak
Ni ere gero zalbidezaleagoa naiz, Martin Rezola bezala. Eta horregatik berak egin duen entresaka bera egingo dut nik hemen nire blogean. Hori da beraz euskalgintzaren zinezko oinarria. Ingurumen hori da, izan, adar-adaska biziak eman ditzakeen enbor naturala. Hizkuntza ahula indarberritu nahi duen erakunde, elkarte edo mugimendu orok berariaz ahalegindu behar du, beste hitzetan esanik, bere jendearentzako arnasgune horiek mantentzen edo sortzen. Mantentzea ez da aski: sortu ere egin behar da...
Read MoreUdan be leidu bida
Abuztuan ordenagailua piztu barik izan naiz. Mendi puntetan ez dago oraindik wifia eta fakturatu barik bidaiatzen duzunean behar-beharrezkoa baino ez duzu eraman behar. Beraz, bueltan miloika mezu eta artikulu izan ditut irakurtzeko. Horietatik batzuk hona ekarri nahi ditut: – Euskaldunon normalizazioa eta honi lotuta beste hau. – Euskara etxekotzen – Euskal ekosistema – Bacalhau gure irla mitikoa On egin irakurketak eta irailean geixau eta...
Read More

Iruzkin berriak