Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Soziolinguistika kritikoa by Iñigo Beitia
Ira07 0

Soziolinguistika kritikoa by Iñigo Beitia

Atalak: Sailkatu gabea

Uda honetan, besteak beste, Iñigo Beitiaren tesi doktorala irakurri dut. Euskararen normalizazio prozesuaren azterketa: Lautadako Kuadrillako kasua. Hiru artikulu egingo ditut tesian oinarrituta, baina ez dut tesiaren laburpenik egingo, ez. Horretarako, tesia bera irakurtzera animatzen zaitut, irakurle.

Lehen artikulu hau soziolinguistika kritikoari buruzkoa izango da. Honela dio Iñigok tesian bertan:

Azken urteetan soziolinguistikaren barruan bada “pentsamendu korronte” bat, soziolinguistikaren ohiko ikuspuntutik ihes egin eta hizkuntzari dagokiola bestelako planteamenduak ezarri dituena. Hau, soziolinguistika kritiko bezala ezagutzen da.

Joan Pujolar da pentsamendu korronte horren eragile nagusietako bat. Eta, bere ustez, soziolinguistika kritikoa lantzen duten lanek ondorengo hiru ezaugarrietatik bi bete behar dituzte:

1) Soziolinguistika kritikoak praktika linguistikoek gizartearen funtzionamenduan nola eragiten duten galdegiten du. Hortaz, gertakizun linguistikoen deskripzio hutsean ez du arretarik jartzen.

2) Praktika linguistikoek erlazio sozialak erreproduzitzen edota eraldatzen dituzten galdegiten du, bereziki, talde sozial ezberdinen artean dauden ezberdinkeriei dagokiela.

3) Hizkuntza-ideologiak analizatzen ditu, hau da, pertsonek hizkuntza zein praktika linguistikoekiko dituzten ideiak, interes sektorial eta antolaketa sozial eta politikoen adierazpen gisa.

Joan Pujolarren planteamendu honek

zalantzen jartzen ditu hizkuntzalaritzak eduki dituen oinarrietako batzuk, hizkuntzak unitate independente bezala landu dituelako, beraien egitura formalen baitan. Hortaz, batetik, praktika linguistikoak gertaera sozial bezala ulertzen ditu; bigarrenik, praktika linguistikoak talka sozialen barruan; eta azkenik, praktika linguistikoak errepresentazio sozial gisa.

Hortaz, soziolinguistika kritikoa ohiko soziolinguistikatik – “klasikotik”- haratago doa, hizkuntza eta gizartearen arteko bestelako harreman bat proposatuz.  Soziolinguista kritikoek etnografia azpimarratzen dute metodologikoki eta epistemologikoki, hizkuntza bestelako ekintzekin batera ulertzea ahalbidetzen duelako, testuinguru batean barruan.

Pujolarrek berak, Monica Heller eta Sari Pietikáinekin kaleratutako lan batean honela azaltzen dute nola ulertzen duten soziolinguistikoa, etnografikoa eta kritikoa izatea:

1) Ikerketetan botere eta ezberdinkeria gaiek ardatz garrantzitsu bat hartzen dute eta honek egingo lioke erreferentzia ikuspuntu kritikoa hartzeari. Hain zuzen, planteatutako galderen artean, errekurtso ezberdinak norentzat diren eta lantzen dituzten jarduera sozialek gizakientzako nolako ondorioak dituzten egon ohi dira. Ildo honetan, irizpide kritikoa ikerlariek beraien buruarekiko –ikerketa egiterakoan etab.- ere landu behar dute.

2) Ikuspuntu etnografikoa edukitzea aldiz, ikerketa ildo sakonak eta “kokatutakoak” egitea da, kasu partikularretatik abiatuta gertakari orokorragoak azaltzeko.

3) Soziolinguistikoari dagokiola berriz, kontzeptua zentzu zabal batean ulertzeko hautua egiten dutela aipatzen dute, hizkuntzaren garrantziari dagokiola hau politikoki, ekonomikoki edota sozialki lantzen dituzten ikerketa mota ezberdinak barne kokatuz.

Beraz, Pujolarren arabera, soziolinguistika kritikoak hiru gai nagusi lantzen ditu:

  • Hizkuntza eta etnizitatearen auzia;
  • Intersekzionalitatea eta feminismoa;
  • Hizkuntza-ideologiak eta globalizazioa.

Finean, soziolinguistika kritikoaren proposamenak gizartea eta hizkuntzaren arteko ikuspuntu ezberdin bat proposatzen du, bira politikoago bat, postestrukturalismoaren ildotik eta positibismoari ihes egiten diona. Hein honetan, hizkuntzaren bitartez talde sozial ezberdinek izan dezaketen gizarte ezberdinkeriak salatzea du helburu bezala -“la abstracción de los hablantes choca frontalmente con los intereses de la sociolingüística crítica”, eta boterearen auzia erdigunean kokatzen da:

“Desde esa perspectiva, el lenguaje y las lenguas son considerados procesos sociales y artefactos culturales, y deben ser analizados en relación con otras prácticas sociales y con otros artefactos culturales. Desentrañar las estrategias por medio de las cuales las prácticas lingüísticas o las representaciones de las lenguas son generadoras de desigualdad es fundamental para la sociolingüística crítica. Hay además un posicionamiento político que es definitorio de esa perspectiva”.

Euskal Herrian ikerlari batzuk gabiltza soziolinguistika kritikoa lantzeko gogoarekin eta, seguruenik, gutxi barru hasiko gara euskal soziolinguistika kritikoaren fruitu berriak jasotzen.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Soziolinguistika kritikoa by Iñigo Beitia
  • Tokira egokitua eta politika substantibo: Loiutik Larrabetzura
  • Euskara erabiltzea hitz egitea bakarrik al da?
  • Euskaltopiak
  • Zelan elikatu euskararen “kontakizun” berria?

Iruzkin berriak

  • Tokira egokitua eta politika substantibo: Loiutik Larrabetzura - Garaigoikoa(e)k Uste baino gutxiago dakigu, baina uste baino gehiago erabiltzen dugu bidalketan
  • Euskaltopiak - Garaigoikoa(e)k Etxeko leihoak unibertsora bidalketan
  • Hizkuntza-kanona - Garaigoikoa(e)k Txmtx komunitatea (2) bidalketan
  • Esatea da egitea - Garaigoikoa(e)k minuskulaz bidalketan
  • Ia-euskaldunak - Garaigoikoa(e)k Ama-hizkuntzaren ideologia bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko uztaila
  • 2026(e)ko ekaina
  • 2026(e)ko maiatza
  • 2026(e)ko apirila
  • 2026(e)ko martxoa
  • 2026(e)ko otsaila
  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA