Esatea da egitea
Aholkulari ibiltzen naiz ni euskara biziberritzeko lanetan eta, horrez gain, ikerketan ere aritzen naiz. Hori dela eta, askotan tokatu eta tokatzen zait irakurtzea totxo teorikoak. Batzuetan testu horiek ederto batean ulertzen dira, baina beste batzuetan benetako ahaleginak egin behar dira akademiera ulertzeko (akademiera da ikertzaile askok erabiltzen duten dialekto ulergaitz hori). Aspaldi egin nuen berba horri buruz blog honetan. Orduko hartan, bell hooks-en berba lau eta minuskulei buruz...
Read MoreUste baino gutxiago dakigu, baina uste baino gehiago erabiltzen dugu
Edozein hizkuntzaren biziberritzea (edo galbidea) aztertzeko hiru izan ohi dira ardatz nagusienak (nazioartean zein gurean): gaitasunak, praktikak eta jarrerak. Izenekin saltsa dago, batzuetan ezagutza, erabilera eta motibazioa berbak agertzen dira, singularrean, baina nik nahiago pluralean erabili, batez ere, errealitatearen konplexutasuna hobeto islatzen duelako pluralak, nire ustez. Tira, sarrera honek helburu bakarra du: zein dugu euskararen egoera gaur eta hemen jarrera, gaitasun eta...
Read MoreIa-euskaldunak
Euskal soziolinguistikan badago betidanik oso deigarri egin zaidan kontzeptu bat: ia-euskaldunak. Definizioa hauxe litzateke: euskaraz ongi edo nekez ulertu eta nekez hitz egiten dutenak. Baina kategoria horren azpian hiru azpi-kategoria daude: Ia-euskaldun alfabetatuak: euskaraz ongi edo nekez ulertu, nekez hitz egin eta ondo edo nekez irakurtzen eta idazten dutenak. Ia-euskaldun alfabetatugabeak: euskaraz ondo edo nekez ulertu, nekez hitz egin eta ez irakurtzen eta ez idazten ez...
Read More

Iruzkin berriak