Mende bat Txorierri euskaldunean: zer aldatu da?
Zelakoa zen euskararen egoera Txorierrin 1926an? Datu askorik ez dugu, baina esan genezake labur zurrean eta ñabardura asko eginda, Txorierri orain dela 100 urte euskararen arnasgunea zela (seguruenik ez arnasgune betea, baina euskararen transmisioa eta sozializazioa hein handi batean bermatuta zegoen herri eta auzo guztietan). Sozializazioari buruz ari gara, bai, ze sasoi hartan euskarak bazituen hutsuneak, hutsune handiak. Jakina, euskara ez zen ofiziala, euskara ezin zen modu...
Read More20 urte jaun gabe eta lege barik
Hasi nintzen tonto-tonto. Hiznet amaitu berritan soziolinguistikako ezagutzak finkatzeko asmo hutsarekin zabaldu nuen txoko hau, eta begira nora iritsi naizen. Konturatu orduko, hogei urte igaro dira lehen sarrera argitaratu nuenetik. Hogei urte! Denbora tarte horretan ia 1.500 post idatzi ditut. Esaten erraza da, baina atzera begiratu eta bertigo apur bat ematen du pantaila aurrean emandako ordu guztiak zenbatzeak. Gaur, urteurren borobil honen aitzakian, zerbait berezia egiteko asmoa agertu...
Read MoreTaloa
Leire Lisonek Taloa eta ziborga: euskararen biziberritzea sistema sozio-digitalean izeneko Master Amaierako Lana egin du 2026an. Zeharo interesgarria iruditu zait eta hango gauza batzuk ekarri nahiko nituzke hona. Ondorioetatik hasiko naiz (ez da biderik zuzenena, baina ….). Honako hau dio Leire Lisonek bere lanean: Biziberritze prozesu garaikideak digitalizazioaren ohiko praktika teknokapitalista hegemonikoak gainditu behar ditu. Eta, noski, gainditzeko bide horretan burujabetza teknologikoa...
Read More

Iruzkin berriak