Erabiltzeko maitatu
Aurreko baten Malores Etxeberriak adierazten zuen honako hau: Poetak idatzi zuen «maita nazazu gutxiago, goza nazazu gehiago», euskara asko maite dutela gaztelaniaz edo frantsesez aldarrikatzen dutenentzako. Maita nazazu gutxiago eta erabil nazazu gehiago. Orain, gero eta garbiago agertzen zaigu gehien erabiltzen dutenek, maite dutelako egiten dutela. Eta nola sortzen, lantzen eta mantentzen da hizkuntzarekiko maitasuna? Galdera potoloa inondik inora, eta euskalgintzan azken urteotan...
Read MoreGutxiengo Hizkuntzen Erabilera Gazterian Sustatzeko Gauzatutako Eskarmentu Arrakastatsu eta Praktika Egokien Biltzarra
Leizaola Elkargoak antolatuta, Gutxiengo Hizkuntzen Erabilera Gazterian Sustatzeko Gauzatutako Eskarmentu Arrakastatsu eta Praktika Egokien Biltzarra (programa eta argibideak dokumentuan) egingo da Bilbon, azaroaren 20an eta 21ean, Euskalduna jauregian. Programa irakurrita, zalantza bat sortu zait: zer da gaigabetua izatea? Elbarria edo halako zerbati? Sekula ez dut aditu nik berba hori. Biltzar horretan, gutxiengo hizkuntzen erabilera gazteen artean sustatzeko landu diren egitasmo eta ekintza...
Read MoreEz nabil oso autozentratua
Gaur plazaratu dut artikulu bat: Autozentroaren zentroa. Ba, ez nabil ni oso autozentratua. Lagun batek (lineatik kanpo) esan dit okertuta nagoela, hizkuntza komunitatearen autozentramendua ez dela kontzeptu horren berria soziolinguistikan, ezta euskarazko soziolinguistikan ere. Katalunian aspaldi erabiltzen dute kontzeptua eta euskaraz ere Soziolinguistika gazteentzat liburuan ere agertzen dela, kapitulu oso batean agertu ere. Antza, kontzeptua Ronald Breton-ena da. Nazio edo hizkuntza...
Read MoreAutozentroaren zentroa
Autozentratua, berba totemikoa bihurtu da azken aldi honetan. Askotan entzun dut azkenaldi honetan (adibidez, Kike Amonarrizek esanda ), eta, zer demontre, berba horren bila abiatu naiz.Irakurri nuen lehen aldia orain dela bost urte izan zen, Aitor Zuberogoitiari irakurri nion, komunikabideez ari zela. Ea zer dioen berak: Zer da ordea autozentramendua? Zer esan gura dugu ordea autozentratu berbarekin? Ekonomian-eta gero eta gehiago aipatzen den terminoa da berau. Miren Etxezarreta...
Read MoreOporren ostean hizkuntza politika (eta 2)
Azken aldi honetan pil-pilean daude hizkuntza politikaren inguruko hausnarketak gure herrian, batez ere euskara21 martxan jarri zutenetik. Asko dira agertutako iritziak, bai oinarrizko txostenean, bai blogean, zein prentsan.Horietako batzuk hemen:– Oinarrizko txostenari egindako ekarpen nagusiak: Mikel Zalbiderena (dagoeneko blog honetan agertua), Kike Amonarrizena eta Jasone Mendizabalena (apur bat sobietikoa izan arren) dira interesgarrienak eta mamitsuenak.– Prentsan agertutako...
Read MoreOporren ostean hizkuntza politika
Oporretan izan naiz bi aste, mendian eta plaian. Eta bueltan, zer topatuko eta joan aurretik utzitakoa: hizkuntza politikaren gaineko iritzi eta artikuluak. Eta horien artean bat nabarmendu beharko: Ocho ideas erróneas sobre la normalización del euskera. Hizkuntza politikaren gaineko eztabaidetan horren beharrezkoa den freskotasuna ekarri du artikulu honek, eta gaia ondo planteatu. Guztiarekin ados egon ez, baina tira, beste batzuen maila ikusita, ekarpen...
Read MoreLeidu Zalbidek zer dioen
Pasa den astean erabilin irakurri genuen Mikel Zalbideren artikulu zoragarria HPSk egin duen oinarrizko txostenari buruz. Beste behin ere, maisutasunez eta zorroztasunez azaldu zituen azaldu beharrekoak. Hona hemen handik ateratako zenbait entresaka: Gauza bat dago argi, nolanahi ere, mundu zabaleko aditu gehienen azalpenetan: hizkuntzaren erabilerak definitzen du lehenik eta behin, ez ezagutzak edo iritzi-jarrerek, hiztun-elkarte elebidunen osasun-egoera. Funtsezkoak dira beste parametro...
Read MoreDekretazoa
Aste honetan kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak arautuko dituen dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Batzuek honezkero dekretazo eta guzti deitu dute. Baina nik ez dut uste horrenbesterako denik. Dekretua betetzea ez da bat ere erraza izango. Hasteko, jartzen dituen baldintzak zailak dira betetzen, ezta milioi askotako dirulaguntzak emanda ere. Bigarrenik, nola betearaziko du dekretua Jaurlaritzak, bere menpeko organoetan honen moduko dekreturik betearazteko kapaza ez bada? Eta,...
Read MoreInkestatik inkestara
Azken egun hauetan handik eta hemendik artikulu honen berri izan dut. Inkesta Soziolinguistikoaren harira, azterketa interesgarria da, dudarik gabe. Jarraian osorik: Euskararen egoerari buruzko ikerketak: euforia giroa ala konfusio-zeremonia? Ondorengo lerroetan Jaurlaritzak plazaratu dituen azken lan horietatik 2. Soziolinguistikazko Inkestaren inguruan Zenbat Garako kideek eskatuta eta beraien informaziorako gogoeta batzuk egiten ahaleginduko ...
Read MoreSoziolinguistika arloko teknikariak: prestatuta al gaude? Zein formazio premia daude?
Soziolinguistika Klusterrekoek bidali didate honako artikulu hau blogean plazaratzeko. Baina erabili.com-ekoak aurreratu egin zaizkit. Beraz, harako lotura jarri dut, artikulu osoa hona ekarri beharrean. Nahi baduzue, artikulua pdf-an jaitsi dezakezue edo nahiago baduzue, txosten...
Read More

Iruzkin berriak