AEDk argitara emandako ikerketa ari naiz irakurtzen. Eta transmisioari buruzko ondorio batzuk deigarriak egin eta hona ekartzea erabaki dut. Arrasaten euskararen erabilera baldintzatzen duten faktoreei buruzkoa da ikerketa.
Hona aipuok:
Euskararen ezagupena nagusiki transmisio kulturalean oinarritzen denean, erregistro informalean euskara modu natural, eroso eta adierazgarrian erabiltzeko oztopoak izaten dira.
Euskararen transmisio prozesu naturala (familiakoa) eta kulturala (irakaskuntzakoa) nahastu izanaren ondorioz, ez bata ez bestea ez dira behar bezala menperatzen.
Adin txikiko seme-alabekin euskararen transmisio-erabilera selektiboa egiten da, ondorengo faktoreetan oinarrituta: gurasoen euskararekiko atxikimendu afektiboa, komunikazioak eskatzen duen adierazkortasun maila, adin berekoen artekoak eskatzen duen baino mugatuagoa-sinpleagoa izatea (atxikimendu efektibo mugatua).
Zer pentsatua eman didate … (etorriko dira berriak ere) ….
Aurten Korrika urtea da. Eta horrekin batera Korrika kulturala dator. Eta zer da? Herriz herri antolatzen da Korrika kulturala, euskara eta euskal kultura bultzatze aldera. Denetarik batzen du kultur zirkuitu autoeratu honek: bertsolaritza, kontzertuak, aste eszenikoak, kanta afariak, desfileak, … Denetarik.
Korrika kulturala, gainera, deszentralizatua da. Herri bakoitzean era batera edo bestera antolatzen da, herri bakoitzaren aukeren, gustuen eta izaeraren arabera.
Gainera, nazio mailako ekitaldiak ere egoten dira. Aurtengoak asko eta gehienak arte eszenikoekin lotuta.
Euskal
Herrian behin baino gehiagotan begiratu izan dugu Katalunia aldera
eredu soziolinguistikoen eske. Beste batzuetan soa urrunago eraman eta
Quebec-i ere begiratu diogu. Galiziara, aldiz, oso gutxitan bideratu
dugu interesa. Eta badago zer ikasi eta zer ikusi han ere.
Blog honetan behinbainogehiagotan aipatu ditugu galiziarrak. Oraingo honetan ere hara egingo dugu txangoa.
Galiziako
kulturaren kontseiluaren webgunea da erakutsi gura dudan lehenengoa.
Bertan, galegoari buruzko galdetegia ekarri badakar, galegoaren
historiari buruzko datuak, galegoa gaur zer egoera duen jakiteko datuak
eta abar. Hango egoera soziolinguistikora hurreratzeko bide polita.
Horrez
gain, badago soziolinguistikari buruzko zentroa ere Galizian. Gure
Klusterraren antzekoa. Dokumentazio itzela dago han, Galiziako
soziolinguistikaren lagin ederra.
Oinarrizko bibliografia soziolinguistikoa egin dudala esan dute hor nonbait.
Euskaraz gehituko nuke nik. Eta, hala da, bai, antza, baina nire
bibliografia izan da, nire-nirea. Jarraian dituzue denak zerrendan:
Hori
bai zerrenda horretan nire ustez bi liburu falta dira. Ez daude
zerrendan euskaraz ez daudelako. Baina, zalantza handirik gabe, bi
liburu horiek izan dira (eta dira) euskarazko soziolinguistikan eraginik
potoloena izan dutenak.
Maite Goñik hitzapasa tematikoak egiteko gonbitea bota zuen eta nik hartu, eta soziolinguistikari buruzkoa egin dut. Badakizue hasi jolasean.
HitzaPasa 1-1:
HitzaPasa soziolinguistika 3-1
HitzaPasa soziolinguistika 3-1:
Bi aukera dituzu jokoari hasiera emateko. Ezkerreko irudiaren gainean klik eginda (html), orri bat zabalduko zaizu; eskuinekoaren gainean klikatuz (swf), aldiz, orri nagusian leiho bat agertuko zaizu. Hautatu gustukoen duzuna eta ekin HITZAPASAri!
21-
Zuberogoitia, A, Bidegorriak hizkuntzentzat: Aitor Zuberogoitiak
egindako doktore tesiaren laburpena da liburu hau. Berak komunikabideak
aztertu zituen eta ondorioztatu zuen hedabide elebidunek ez diotela
mesederik egiten euskarazko jardunari. Beraz, euskararentzat bidegorriak
proposatu zituen. Bide propio eta beregainak. Autozentratuak,
hegemonikoak alegia. Azken aldian, behin eta berriro entzun eta
aldarrikatzen diren kontzeptuak.
22-
Alvarez, J.L., Elebidun gizartearen azterketa matematikoa: euskarazko
soziolinguistikak mundu mailako soziolinguistikari egin dizkion
ekarpenik handiena dakar liburu honek eta hurrengoak. Gizarte elebidunak
matematikoki aztertu zituen Txillardegik eta leialtasuna eta bestelako
kontzeptuei esangura berria eman. Gainera, azterketa enpiriko honetatik
abiatuta, Kale Neurketak jarri ziren martxan, Euskal Herriak duen
neurketa modurik originalena.
25- UEU, Hizkuntz normalkuntzarako ekinbideak udalerri mailan:
gomendio liburua da honako hau. Honezkero, zaharkitu samar badago ere,
liburu honek gomendioak eman gura dizkie herrietako euskara mugimenduei
euren jarduera sistematizatzeko eta etekin handiagoak lortzeko.
26-
Zuazo, K., Euskalkiak herriaren lekukoak: hurrengoa bezala, oraingoa
ere dibulgazio lana da eta soziolinguistikaren eremu zabal batean koka
daitekeena (hau da, ez da soziolinguistika lan purua). Euskalkien
gaineko azterketa berria egin zuen bere garaian Zuazok, eta oraindik ari
da horretan. Bonaparteren mapa zaharra berritu, egungo egoerara egokitu
eta egin zituen akatsak zuzendu egiten ditu.
27-
Zuazo, K, Euskara batua, ezina ekinez egina: euskara batuaren sortze
prozesua kontatzen du Koldo Zuazoren liburu honek. Mendeetako prozesua
kontatzeaz gain, oraingo arazoak eta etorkizuneko erronkak ere aletzen
ditu liburu irakurterraz honetan.
28- Izagirre, K. Autopsiarako frogak:
2010eko liburua, irakurri dudan azkena. Euskararen egoera gordin
azaltzen du Koldo Izagirrek, gordin eta gogor. Latza da liburua, baina
merezi du gure egoeraren berri ematen duelako. Gure kezken berri, gure
ahulezien berri.
29- Garabide, Euskararen berreskuratzea:
2010eko beste liburu bat zerrendan. Garabide elkarteak plazaratzen duen
lehena da. Dibulgatiboa da osoa, eta euskararen berreskuratzearen
esperientzia batzea izan du helburu, kanpoko herrietan eta gurean
dibulgatzeko asmoz. Liburua euskaraz gain, gaztelaniaz, ingelesez eta
frantsesez ere argitaratu da. Gainera, DVD batekin batera dator.
30- Odriozola, J.M, Gerraurreko gizarte-hizkuntzalaritza Euskal Herrian:
30 liburuen zerrenda amaituko dugu aurrehistoriara salto eginez.
Odriozolak soziolinguistikaren aurreko garaietara garamatza. Garai
hartakoen lanari gizarte-hizkuntzalaritza deritzo. Ezinbestekoa da gerra
aurretik gurean euskararen alde egin ziren ekimenak ezagutzeko.
11- Odriozola, J.M, Euskalgintzaren lekukoak: Odriozolak liburu honetan bilketa lan potoloa egin zuen. 500dik gora euskaltzaleen iritziak batu zituen eta ez hori bakarrik. Iritzi horien arteko loturak bilatu zituen eta bere ekarpen propioak egin zituen. Liburu mardula eta polemikoa.
12- Otegi, M. Zergatik euskaraz. Goierriko euskaltegietako ikasleen motibazioak: Maite Otegik ikerketa lan bat egin zuen Goierriko euskaltegietako ikasleen artean, euskara ikasteko zituzten motibazioak ezagutze aldera. Horien bilduma da lan hau.
13- Sole i Camardons, Soziolinguistika gazteentzat: soziolinguistikaren errekan hankak eta paparra bustitzeko liburu egokia da. Diblugazio lana da, soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuak eta paradigmak azaltzen dituena.
14- Unanue, A., Administrazioko atal elebidunetan langileen hizkuntza ohituretan eragiteko plana: ikerketa-ekintza baten ondorioa da liburua. Aitor Unanuek Lasarteko udalean egindako planaren nondik norakoak azaltzen ditu. Izandako aurrerapausoak, lortutakoak, lortu ez zirenak, … Gure herrian praktika asko egiten dira, baina horien gaineko teorizazio gutxi. Eta liburu hau praktikaren gaineko teorizazio txikia egin gura izan zuen.
15- Usarralde, I., Martinez de Luna, I, Euskal hizkuntza komunitatearen bizindar etnolinguistikoa: Andoaingo, Arrasateko, Bergarako, Hernaniko eta Lasarte-Oriako udalerriak. Euskal Herriko bost herritako bizitasun etnolinguistikoa neurtu zuten eta horren emaitza da liburua. Pena ordutik beste neurketarik egin ez izana.
16- Anaut, D, Txokotik zabalera: liburu irakurterraza, laburra eta umorezkoa. Benetako harribitxia lan serio eta askotan aspergarri hauen artean. Euskararen normalizazioa hartzen du gaitzat, eta umorez zipriztintzen ditu bazterrak. Umorea ona ei delako pentsarazteko.
17- Zenbait autore, Soziolinguistika eskuliburua: liburu mardula, erreferentziazkoa. Orain dela gutxi argitara eman du Klusterrak liburua. Soziolinguistikaren ikuspegi orokorra ematen du, adar denak batzen ditu eta euskaratik abiatutakoa da. Nire ustez, akademikoegia bada ere, dibulgazio lana egiteko ere baliagarria izan daiteke.
18- Larrea, T, Euskaldungoa erroizturik: euskararen historia sozialari ekarpena egiten dio Txema Larrreak liburu honetan. Euskal komunitatearen higatzea eta gesaltzea aztertzen du Txemak. Hala ere, hizkera berezia darabil basauritarra izateko, baina tira baleko liburua da.
19- Jauregi, P., Gazteak eta euskara Lasarte-Orian (II): ikerketa lana egin zuen bigarrengoz Pellok Lasarten. Liburu honek berebiziko ondorioa ekarri zuen bere garaian. Batzuek barruntatzen zuten hipotesia egiaztatu zuen: amaren hizkuntzak berebiziko garrantzia duela gazteengan, aitaren hizkuntzak baino dezente gehiago. Horregatik bakarrik merezi du zerrenda honetan egotea.
20- Plataforma per la llengua, Emun, Zer egin …?: orain gutxi plazaratutako liburutxoa da hauxe. Katalunian aurretik argitaratu bazen ere, euskaraz eta Euskal Herriari egokitua oraintxe argitaratu da. Autolaguntza liburua da, gaur egungo joerekin bat. Euskaraz eroso nonahi eta noiznahi egiteko pistak, zantzuak eta trikimailuak ematen dizkigu.
Lagun batek eskatu zidan soziolinguistikari buruz 30 liburuen zerrenda egiteko, eta ni esanekoa naizenez, egin egin dut. Baina 30 beharrean, gaur 10 liburu ekarriko ditut hona. Bihar beste 10 eta etzidamu azken 10ak.
Denak euskarazko liburuak dira (neure buruari jarritako erronka da), eta ez daude ordenatuta. Ez dute hurrenkerarik, okurritu ahala, zerrendara ekarri eta listo. On egin deizuela irakurketak.
2- Falcon, X. Lluis Aracilen idazlan hautatuak:
LLuis Aracil Kataluniako soziolinguistikan itzal handia izan du (eta
du). Xabier Falconek apailatu zituen bere idazlan garrantzitsuenak eta
euskarara ekarri ziren. Kataluniako soziolinguistikara hurbiltzeko saio
aparta da.
3- Arratibel, N., Azurmendi, MJ, Garcia, I. Menpeko hizkuntzaren bizi-kemena:
bizitasun etnolinguistikoaren gainean egindako azterketa da. Nekane
Arratibel eta Iñaki Garciaren doktore tesien laburpena da. Lehenengoak
bizitasun etnolinguistikoa motibazioarekin jartzen du harremanetan eta
bigarrenak, berriz, erabilerarekin. Euskaraz gutxi dira taxu honetako
liburuak.
4-
Zenbait autore, Etorkizuna aurreikusten 99: gaztetxoak eta euskara:
ikerlana da. 1999an hainbat gaztetxoei elkarrizketa egin zitzaien.
Euskarari buruz eurek zituzten iritziak, usteak eta abar ekarri zituen
ikerketa honek. Helburua zen etorkizunari begirako zantzuak eta
lorratzak aurreikustea.
5-
Crystal, D., Hizkuntzen iraultza: hizkuntzen gainean mundu mailako
ikerlaririk handienetakoa da Crystal. Eta liburu hau dibulgatiboa da
oso. Hizkuntza gutxituak babestearen aldeko mezua dakar liburu honek,
bere laburrean.
6-
Erize, X., Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa: euskararen
historia soziala irauli zuen Xabier Erizek lan honetan. Paradigma
aldaketa ekarri zuen. Bere lana atera arte, euskararen historia soziala
atzerakadaren historia zen, galeraren historia. Bere ustez, ordea,
harrigarria da euskarak gaur egun arte iraun izana. Eta horien zergatiak
bilatzen ditu. Bere ustez, ez euskaltzaleen lana, ez isolamendua ez
dira gai iraupena azaltzeko. Bizitasuna da bere ustez gako nagusia.
Historia sozialaren ikerketan nire ustez mugarri ederra paratu zuen
Erizek, nahiz eta egia esateko gutxi izan diren gero bidexka horretatik
abiatu direnak.
7-
Xamar, Orekan. Herri eta hizkuntzen ekologiaz: dibulgazio lan ederra.
Euskal Herrian eragin gehien izan duen autorea euskaraz eta era
dibulgatiboan ekarri zigun Xamarrek, bere lan gogoangarri honetan.
Ezinbestekoa euskarazko soziolinguistika ulertzeko.
8-
Xamar, Euskara jendea: euskararen historia sozialari buruz egin den lan
mardul eta dibulgatiboena, benetako luxua. Euskararen historia
euskaldunon historia da, ez lurralde baten historia. Gure historia gure
begietatik, euskaldunon begietatik egiten du Xamarrek.
9-
Intxausti, J. Hizkuntzen aldeko mugimendu sozialak: Kataluniako,
Quebeceko eta Euskal Herriko hizkuntzen aldeko mugimendu sozialak
aztertu zituen EHUk ikastaro batean eta han esandakoak liburu batera
ekarri zituen gero.
10- Odriozola, J.M, Soziolinguistikaren atarian:
Joxe Manuel Odriozola izango da Euskal Herrian soziolinguistikari buruz
gehien argitaratu duen pertsona (liburu zein artikuluak).
Soziolinguistikaren atarian jarri gura gaitu liburu honek (nahiz eta
egileak aitortzen duen ez gaudela egoera horretan). Soziolinguistikako
barrunbeetan argitxo batekin abiatzeko lan ona da honako hau.
Literaturatik salto handirik egin gabe, arte eszenikoetara egingo dugu bigarren azatza honetan. Eta horretarako Eztena teatro fanzinea ekarriko dut lerrootara.
Euskara hutsez antzerkigintzari buruz egiten den agerkari bakarra da Eztena (nik dakidala behintzat). Euskal Herriko antzerki mugimenduari egiten dio kasu, ez bakarrik euskarazkoa, baina euskara hutsezkoa da agerkaria. Era berean, merkatutik kanpo dagoen teatroari ere egiten dio erreferetzia.
Transmisioa: osoa edo ez
2011-02-11 // Sailkatu gabea // 2 iruzkin
AEDk argitara emandako ikerketa ari naiz irakurtzen. Eta transmisioari buruzko ondorio batzuk deigarriak egin eta hona ekartzea erabaki dut. Arrasaten euskararen erabilera baldintzatzen duten faktoreei buruzkoa da ikerketa.
Hona aipuok:
Euskararen ezagupena nagusiki transmisio kulturalean oinarritzen denean, erregistro informalean euskara modu natural, eroso eta adierazgarrian erabiltzeko oztopoak izaten dira.
Euskararen transmisio prozesu naturala (familiakoa) eta kulturala (irakaskuntzakoa) nahastu izanaren ondorioz, ez bata ez bestea ez dira behar bezala menperatzen.
Adin txikiko seme-alabekin euskararen transmisio-erabilera selektiboa egiten da, ondorengo faktoreetan oinarrituta: gurasoen euskararekiko atxikimendu afektiboa, komunikazioak eskatzen duen adierazkortasun maila, adin berekoen artekoak eskatzen duen baino mugatuagoa-sinpleagoa izatea (atxikimendu efektibo mugatua).
Zer pentsatua eman didate … (etorriko dira berriak ere) ….
Dibulgazioa soziolinguistikan
2011-02-02 // Sailkatu gabea // 4 iruzkin
Otsailaren 18an antolatu du Soziolinguistika Klusterrak jardunaldia, Donostian. Eta arratsaldean mahai-ingurua dago eta bertan ni naiz hizlarietako bat.
Eta okurritu zait galdetzea. Hau da, blog honen irakurleei galdetzea ea zer uste duten eurek soziolinguistikaren dibulgazioari buruz.
– Dibulgazioa egiten al da?
– Nori zuzendua egin beharko litzateke? Nori zuzendua egiten da?
– Zer bide jorratu beharko ziren?
– Adibideren bat ….
Edo gura duzuena bota.
Azatzak 3: Korrika kulturala
2011-01-31 // Azatzak // Iruzkinik ez
Aurten Korrika urtea da. Eta horrekin batera Korrika kulturala dator. Eta zer da? Herriz herri antolatzen da Korrika kulturala, euskara eta euskal kultura bultzatze aldera. Denetarik batzen du kultur zirkuitu autoeratu honek: bertsolaritza, kontzertuak, aste eszenikoak, kanta afariak, desfileak, … Denetarik.
Korrika kulturala, gainera, deszentralizatua da. Herri bakoitzean era batera edo bestera antolatzen da, herri bakoitzaren aukeren, gustuen eta izaeraren arabera.
Gainera, nazio mailako ekitaldiak ere egoten dira. Aurtengoak asko eta gehienak arte eszenikoekin lotuta.
Galiziako soziolinguistika
2011-01-24 // Sailkatu gabea // Iruzkin bat
Euskal
Herrian behin baino gehiagotan begiratu izan dugu Katalunia aldera
eredu soziolinguistikoen eske. Beste batzuetan soa urrunago eraman eta
Quebec-i ere begiratu diogu. Galiziara, aldiz, oso gutxitan bideratu
dugu interesa. Eta badago zer ikasi eta zer ikusi han ere.
Blog honetan behin baino gehiagotan aipatu ditugu galiziarrak. Oraingo honetan ere hara egingo dugu txangoa.
Galiziako
kulturaren kontseiluaren webgunea da erakutsi gura dudan lehenengoa.
Bertan, galegoari buruzko galdetegia ekarri badakar, galegoaren
historiari buruzko datuak, galegoa gaur zer egoera duen jakiteko datuak
eta abar. Hango egoera soziolinguistikora hurreratzeko bide polita.
http://www.consellodacultura.org/arquivos/cdsg/
Horrez
gain, badago soziolinguistikari buruzko zentroa ere Galizian. Gure
Klusterraren antzekoa. Dokumentazio itzela dago han, Galiziako
soziolinguistikaren lagin ederra.
http://www.consellodacultura.org/arquivos/cdsg/loia/acerca.php?idioma=1
Bestelako ekimenak ere badaude Galizia aldean. Adibidez, laborategia. Eta Sechu Sende lagun frankotiratzailea.
Oinarrizko bibliografia soziolinguistikoa euskaraz
2011-01-18 // Sailkatu gabea // 6 iruzkin
Oinarrizko bibliografia soziolinguistikoa egin dudala esan dute hor nonbait.
Euskaraz gehituko nuke nik. Eta, hala da, bai, antza, baina nire
bibliografia izan da, nire-nirea. Jarraian dituzue denak zerrendan:
– 1-10 liburuak
–11-20 liburuak
– 21-30 liburuak
Hori
bai zerrenda horretan nire ustez bi liburu falta dira. Ez daude
zerrendan euskaraz ez daudelako. Baina, zalantza handirik gabe, bi
liburu horiek izan dira (eta dira) euskarazko soziolinguistikan eraginik
potoloena izan dutenak.
– Sanchez Carrion, J.M. Un futuro para nuestro pasado
– Fishman, J. Reversing Language Shift
Soziolinguistikari buruzko hitzapasa
2011-01-16 // Sailkatu gabea // 4 iruzkin
Maite Goñik hitzapasa tematikoak egiteko gonbitea bota zuen eta nik hartu, eta soziolinguistikari buruzkoa egin dut. Badakizue hasi jolasean.
HitzaPasa 1-1:
HitzaPasa soziolinguistika 3-1
HitzaPasa soziolinguistika 3-1:
Bi aukera dituzu jokoari hasiera emateko. Ezkerreko irudiaren gainean klik eginda (html), orri bat zabalduko zaizu; eskuinekoaren gainean klikatuz (swf), aldiz, orri nagusian leiho bat agertuko zaizu. Hautatu gustukoen duzuna eta ekin HITZAPASAri!
10 liburu + 10 liburu + 10 liburu
2011-01-13 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
30 liburu, oinarrizko bibliografia soziolinguistikoa euskaraz. Beti ere, nire begietatik, noski. Baten bat falta al dela uste duzue?
10 liburu
10 liburu + 10 liburu
21-
Zuberogoitia, A, Bidegorriak hizkuntzentzat: Aitor Zuberogoitiak
egindako doktore tesiaren laburpena da liburu hau. Berak komunikabideak
aztertu zituen eta ondorioztatu zuen hedabide elebidunek ez diotela
mesederik egiten euskarazko jardunari. Beraz, euskararentzat bidegorriak
proposatu zituen. Bide propio eta beregainak. Autozentratuak,
hegemonikoak alegia. Azken aldian, behin eta berriro entzun eta
aldarrikatzen diren kontzeptuak.
22-
Alvarez, J.L., Elebidun gizartearen azterketa matematikoa: euskarazko
soziolinguistikak mundu mailako soziolinguistikari egin dizkion
ekarpenik handiena dakar liburu honek eta hurrengoak. Gizarte elebidunak
matematikoki aztertu zituen Txillardegik eta leialtasuna eta bestelako
kontzeptuei esangura berria eman. Gainera, azterketa enpiriko honetatik
abiatuta, Kale Neurketak jarri ziren martxan, Euskal Herriak duen
neurketa modurik originalena.
23- Isasi, X., Txillardegi, Soziolinguistika matematikoa: aurreko liburuaren garapena dakar honako honek.
24- Esnaola, I., Gazte euskaldunen lagun arteko hizkera hemen eta orain:
soziolinguistika bariazionalari buruz egin den lanik apurrenetakoa
gurean. Codeswitchting izeneko fenomenoa aztertzen du batik bat Imanolek
lan honetan.
25- UEU, Hizkuntz normalkuntzarako ekinbideak udalerri mailan:
gomendio liburua da honako hau. Honezkero, zaharkitu samar badago ere,
liburu honek gomendioak eman gura dizkie herrietako euskara mugimenduei
euren jarduera sistematizatzeko eta etekin handiagoak lortzeko.
26-
Zuazo, K., Euskalkiak herriaren lekukoak: hurrengoa bezala, oraingoa
ere dibulgazio lana da eta soziolinguistikaren eremu zabal batean koka
daitekeena (hau da, ez da soziolinguistika lan purua). Euskalkien
gaineko azterketa berria egin zuen bere garaian Zuazok, eta oraindik ari
da horretan. Bonaparteren mapa zaharra berritu, egungo egoerara egokitu
eta egin zituen akatsak zuzendu egiten ditu.
27-
Zuazo, K, Euskara batua, ezina ekinez egina: euskara batuaren sortze
prozesua kontatzen du Koldo Zuazoren liburu honek. Mendeetako prozesua
kontatzeaz gain, oraingo arazoak eta etorkizuneko erronkak ere aletzen
ditu liburu irakurterraz honetan.
28- Izagirre, K. Autopsiarako frogak:
2010eko liburua, irakurri dudan azkena. Euskararen egoera gordin
azaltzen du Koldo Izagirrek, gordin eta gogor. Latza da liburua, baina
merezi du gure egoeraren berri ematen duelako. Gure kezken berri, gure
ahulezien berri.
29- Garabide, Euskararen berreskuratzea:
2010eko beste liburu bat zerrendan. Garabide elkarteak plazaratzen duen
lehena da. Dibulgatiboa da osoa, eta euskararen berreskuratzearen
esperientzia batzea izan du helburu, kanpoko herrietan eta gurean
dibulgatzeko asmoz. Liburua euskaraz gain, gaztelaniaz, ingelesez eta
frantsesez ere argitaratu da. Gainera, DVD batekin batera dator.
30- Odriozola, J.M, Gerraurreko gizarte-hizkuntzalaritza Euskal Herrian:
30 liburuen zerrenda amaituko dugu aurrehistoriara salto eginez.
Odriozolak soziolinguistikaren aurreko garaietara garamatza. Garai
hartakoen lanari gizarte-hizkuntzalaritza deritzo. Ezinbestekoa da gerra
aurretik gurean euskararen alde egin ziren ekimenak ezagutzeko.
10 liburu + 10 liburu
2011-01-11 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Atzoko zerrendaren jarraipena.
11- Odriozola, J.M, Euskalgintzaren lekukoak: Odriozolak liburu honetan bilketa lan potoloa egin zuen. 500dik gora euskaltzaleen iritziak batu zituen eta ez hori bakarrik. Iritzi horien arteko loturak bilatu zituen eta bere ekarpen propioak egin zituen. Liburu mardula eta polemikoa.
12- Otegi, M. Zergatik euskaraz. Goierriko euskaltegietako ikasleen motibazioak: Maite Otegik ikerketa lan bat egin zuen Goierriko euskaltegietako ikasleen artean, euskara ikasteko zituzten motibazioak ezagutze aldera. Horien bilduma da lan hau.
13- Sole i Camardons, Soziolinguistika gazteentzat: soziolinguistikaren errekan hankak eta paparra bustitzeko liburu egokia da. Diblugazio lana da, soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuak eta paradigmak azaltzen dituena.
14- Unanue, A., Administrazioko atal elebidunetan langileen hizkuntza ohituretan eragiteko plana: ikerketa-ekintza baten ondorioa da liburua. Aitor Unanuek Lasarteko udalean egindako planaren nondik norakoak azaltzen ditu. Izandako aurrerapausoak, lortutakoak, lortu ez zirenak, … Gure herrian praktika asko egiten dira, baina horien gaineko teorizazio gutxi. Eta liburu hau praktikaren gaineko teorizazio txikia egin gura izan zuen.
15- Usarralde, I., Martinez de Luna, I, Euskal hizkuntza komunitatearen bizindar etnolinguistikoa: Andoaingo, Arrasateko, Bergarako, Hernaniko eta Lasarte-Oriako udalerriak. Euskal Herriko bost herritako bizitasun etnolinguistikoa neurtu zuten eta horren emaitza da liburua. Pena ordutik beste neurketarik egin ez izana.
16- Anaut, D, Txokotik zabalera: liburu irakurterraza, laburra eta umorezkoa. Benetako harribitxia lan serio eta askotan aspergarri hauen artean. Euskararen normalizazioa hartzen du gaitzat, eta umorez zipriztintzen ditu bazterrak. Umorea ona ei delako pentsarazteko.
17- Zenbait autore, Soziolinguistika eskuliburua: liburu mardula, erreferentziazkoa. Orain dela gutxi argitara eman du Klusterrak liburua. Soziolinguistikaren ikuspegi orokorra ematen du, adar denak batzen ditu eta euskaratik abiatutakoa da. Nire ustez, akademikoegia bada ere, dibulgazio lana egiteko ere baliagarria izan daiteke.
18- Larrea, T, Euskaldungoa erroizturik: euskararen historia sozialari ekarpena egiten dio Txema Larrreak liburu honetan. Euskal komunitatearen higatzea eta gesaltzea aztertzen du Txemak. Hala ere, hizkera berezia darabil basauritarra izateko, baina tira baleko liburua da.
19- Jauregi, P., Gazteak eta euskara Lasarte-Orian (II): ikerketa lana egin zuen bigarrengoz Pellok Lasarten. Liburu honek berebiziko ondorioa ekarri zuen bere garaian. Batzuek barruntatzen zuten hipotesia egiaztatu zuen: amaren hizkuntzak berebiziko garrantzia duela gazteengan, aitaren hizkuntzak baino dezente gehiago. Horregatik bakarrik merezi du zerrenda honetan egotea.
20- Plataforma per la llengua, Emun, Zer egin …?: orain gutxi plazaratutako liburutxoa da hauxe. Katalunian aurretik argitaratu bazen ere, euskaraz eta Euskal Herriari egokitua oraintxe argitaratu da. Autolaguntza liburua da, gaur egungo joerekin bat. Euskaraz eroso nonahi eta noiznahi egiteko pistak, zantzuak eta trikimailuak ematen dizkigu.
10 liburu
2011-01-10 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Lagun batek eskatu zidan soziolinguistikari buruz 30 liburuen zerrenda egiteko, eta ni esanekoa naizenez, egin egin dut. Baina 30 beharrean, gaur 10 liburu ekarriko ditut hona. Bihar beste 10 eta etzidamu azken 10ak.
Denak euskarazko liburuak dira (neure buruari jarritako erronka da), eta ez daude ordenatuta. Ez dute hurrenkerarik, okurritu ahala, zerrendara ekarri eta listo. On egin deizuela irakurketak.
1- Amorrortu, E., Ortega, A., Idiazabal, I., Barreña, A. Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak:
nahiko liburu berria da, 2009koa. Ikerketa lana da, Euskal Herrian bizi
diren hainbat erdaldun mahai baten inguruan jarri eta euskararekiko
dituzten usteak, jarrerak eta iritziak galdetu zitzaien.
2- Falcon, X. Lluis Aracilen idazlan hautatuak:
LLuis Aracil Kataluniako soziolinguistikan itzal handia izan du (eta
du). Xabier Falconek apailatu zituen bere idazlan garrantzitsuenak eta
euskarara ekarri ziren. Kataluniako soziolinguistikara hurbiltzeko saio
aparta da.
3- Arratibel, N., Azurmendi, MJ, Garcia, I. Menpeko hizkuntzaren bizi-kemena:
bizitasun etnolinguistikoaren gainean egindako azterketa da. Nekane
Arratibel eta Iñaki Garciaren doktore tesien laburpena da. Lehenengoak
bizitasun etnolinguistikoa motibazioarekin jartzen du harremanetan eta
bigarrenak, berriz, erabilerarekin. Euskaraz gutxi dira taxu honetako
liburuak.
4-
Zenbait autore, Etorkizuna aurreikusten 99: gaztetxoak eta euskara:
ikerlana da. 1999an hainbat gaztetxoei elkarrizketa egin zitzaien.
Euskarari buruz eurek zituzten iritziak, usteak eta abar ekarri zituen
ikerketa honek. Helburua zen etorkizunari begirako zantzuak eta
lorratzak aurreikustea.
5-
Crystal, D., Hizkuntzen iraultza: hizkuntzen gainean mundu mailako
ikerlaririk handienetakoa da Crystal. Eta liburu hau dibulgatiboa da
oso. Hizkuntza gutxituak babestearen aldeko mezua dakar liburu honek,
bere laburrean.
6-
Erize, X., Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa: euskararen
historia soziala irauli zuen Xabier Erizek lan honetan. Paradigma
aldaketa ekarri zuen. Bere lana atera arte, euskararen historia soziala
atzerakadaren historia zen, galeraren historia. Bere ustez, ordea,
harrigarria da euskarak gaur egun arte iraun izana. Eta horien zergatiak
bilatzen ditu. Bere ustez, ez euskaltzaleen lana, ez isolamendua ez
dira gai iraupena azaltzeko. Bizitasuna da bere ustez gako nagusia.
Historia sozialaren ikerketan nire ustez mugarri ederra paratu zuen
Erizek, nahiz eta egia esateko gutxi izan diren gero bidexka horretatik
abiatu direnak.
7-
Xamar, Orekan. Herri eta hizkuntzen ekologiaz: dibulgazio lan ederra.
Euskal Herrian eragin gehien izan duen autorea euskaraz eta era
dibulgatiboan ekarri zigun Xamarrek, bere lan gogoangarri honetan.
Ezinbestekoa euskarazko soziolinguistika ulertzeko.
8-
Xamar, Euskara jendea: euskararen historia sozialari buruz egin den lan
mardul eta dibulgatiboena, benetako luxua. Euskararen historia
euskaldunon historia da, ez lurralde baten historia. Gure historia gure
begietatik, euskaldunon begietatik egiten du Xamarrek.
9-
Intxausti, J. Hizkuntzen aldeko mugimendu sozialak: Kataluniako,
Quebeceko eta Euskal Herriko hizkuntzen aldeko mugimendu sozialak
aztertu zituen EHUk ikastaro batean eta han esandakoak liburu batera
ekarri zituen gero.
10- Odriozola, J.M, Soziolinguistikaren atarian:
Joxe Manuel Odriozola izango da Euskal Herrian soziolinguistikari buruz
gehien argitaratu duen pertsona (liburu zein artikuluak).
Soziolinguistikaren atarian jarri gura gaitu liburu honek (nahiz eta
egileak aitortzen duen ez gaudela egoera horretan). Soziolinguistikako
barrunbeetan argitxo batekin abiatzeko lan ona da honako hau.
Azatzak 2: Eztena fanzinea
2011-01-07 // Azatzak // Iruzkinik ez
Literaturatik salto handirik egin gabe, arte eszenikoetara egingo dugu bigarren azatza honetan. Eta horretarako Eztena teatro fanzinea ekarriko dut lerrootara.
Euskara hutsez antzerkigintzari buruz egiten den agerkari bakarra da Eztena (nik dakidala behintzat). Euskal Herriko antzerki mugimenduari egiten dio kasu, ez bakarrik euskarazkoa, baina euskara hutsezkoa da agerkaria. Era berean, merkatutik kanpo dagoen teatroari ere egiten dio erreferetzia.
Txerra Rodriguez
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
Kategoriak
Meta