Zapatu honetan Bilbon izango da Topagunearen kongresua. Urtebete luzeko hausnarketaren ostean, ponentzia aurkeztuko digute.
Mila
gauza aipatu litezke, baina xehetasun batean geratuko naiz gaurkoan.
Euskara elkarteek hasieratik helburua erabileran jarri zuten eta beste
arlo batzuk ez dituzte behar bezala jorratu. Hori da kongresu honen
oinarrietako bat.
Eta
nire zalantzak ditut. Erabilera landu da? Bai? Ala eskaintza izan da landu dena? Termino biak ez dira dikotomikoak: eskaintza barik, ez dago
erabilerarik, baina eskaintzarekin bakarrik ez da erabilera bermatzen. Argazkia: Barrutia
Zer
esan gura dut? Ea ….. euskarazko herri aldizkari batek erabilera dakar?
Ba, berez ez. Eskaintza dakar. Izan ere, irakurri ezean, ez da
erabilerarik. Eta biak ez datoz berez. Ea …. umeentzako udalekuek
erabilera dakarte? Ba, udalekuak diren bitartean (eta honi zehaztasun
asko egin dakizkioke) bai, baina gero? Eta abar, eta abar ….
Eta
zertara dator hau guztia? Ba, twitter euskaratzeko kanpaina jarri da
abian. Eta ados nago, ados, eta neuk ere sinatuko dut. Baina …
zertarako behar dut twitterreko interfazea euskaraz gero gaztelaniaz
erabiltzen badut? Edo alderantziz …. nik nahiago dut twitterren
euskaraz normaltasunez idazten duen bat (bere interfazeak niri bost),
honen alde sinatu duen eta erdaraz twitter erabiltzen duen euskaldun bat baino. Ala ez?
Barikuan Soziolinguistika jardunaldia izan zen Donostin. Eta han izan nintzen hizlari. Mahai-inguru baten. Jardunaldien kronika dakart oraingoan, Benito Fizi lapurtuta. Egia esateko, berak nik baino hobeto esan ditu esan beharrekoak.
IV. Soziolinguistika jardunaldian
izan nintzen atzo. Ez da lehenengo aldia Klusterraren ekitaldi honetan
partaide naizena, oraingoan pulpituan ere eduki dut txokotxoa berriz.
Soziolinguistikaren dibulgazioa, zabalkundea, prestakuntza eta
halakoen inguruan ardaztu da aurtengo ekitaldia, eta edukietan ez ezik,
formatuetan ere berrikuntza batzuk probatu nahi izan dira. Ez dut kronika
zehatzik egingo, materialak ere seguraski laster izango dituzue sarean,
Klusterrekoek ohi duten bezala, eta han jasotako ideia batzuk ekartzen
saiatuko naiz.
Politikarien ohiko sarreraren ondoren Xamar
jarri zen mikrofonoaren aurrean, bakarrik ez baina. Ohiko
hitzaldi-speech-aren ordez Klusterreko Belen Urangak hartu zuen
elkarrizketatzaile papera, zuzeneko galdera-erantzun saio publikoa izan
genuen alegia, ordubete luzeko elkarrizketa.
Irakaslea da Xamar, eta euskara irakasleen edo euskaraz diharduten
irakasleen lanaz metafora belikoa egin zuen: “Irakasleak aurkitzen du
hizkuntza-gatazkaren lehenengo trintxera”. Irakaskuntzan edo
hizkuntzan ari garenon aspaldiko sentsazio bati jarri dizkio hitzak
Xamarrek seguraski, abangoardiako fronte batean ari gara, euskararen
mugetan nonbait. Horrek dakarren higadura emozional, motibazional eta
fisikoa ere bai ezagunak ditugu honez gero. Xamarrek mahai gainean jarri
zuen, eta hala ere nago euskalgintza edo dena delako mundu-sektorean
horren pisua eta garrantzia ez dela behar beste aintzat hartu garapena,
ikerketa edo gogoeta egiteko orduan. Deigarriago zenbat euskaltzale
profesionalek ere jardun duten inoiz irakaskuntza lanetan jakinda.
Xamarren ideia horrekin geratu nintzen. Ondoren kultura eta jarreren inguruan ere jardun zuen. Berrian irakur dezakezue gehiago.
Hausnartu sariak eman ziren gero, eta lanen egileei
tartetxoa utzi zitzaien haien berri emateko. Bat aldizkariaren 78.
zenbakian daude jasota. Sarien hurrenkeran atzekoz aurrera Patxi
Juaristik Euskal soziolinguistika aplikatua: bilakaera metodologikoa eta teknikoa lehenengo.
Ikerketa soziolinguistikoen historioa aztertu du, eta ondorioetan, nik
ulertu nuenaren arabera, haren ustez ikerketa eredu kritikoaren faltan
gaude, partaideak inplikatzen eta erakaldaketan jartzen duen eredua.
Ideia interesgarria iruditu zitzaidan benetan, ikertua partaide egitea,
ondo ulertu banuen behintzat.
Galder Unzalu deustuarrak Sugea dantzan: She’s in fashion-etik Bilbao euskaraz-era bigarren.
Bilbon espazio publikoaren diseinu eta kudeaketa publikoa eta
hizkuntzak zein komunikazioak duen lekuaz paralelismoa ezartzeko ariketa
bitxia eta interesgarria egin zuen. Komunikazioa ezinbesteko du
hizkuntzak, eta komunikaziorako espazioak eta aukerak Bilbo batean
murrizten ditu politika urbanoak berak, euskaldunok komunikazio espazio
publiko horiek konkistatu behar dugu nonbait. Beste ideia interesgarri
bat duda barik.
Luis Azpiazu irakasleak jaso du lehenengo saria Gazteak, musika eta euskara lanarekin. Arrasateko Arizmendi ikastolan
egin zuen ikerketa lana, euskara eta euskal munduaren erreferentzia
kulturalak gazteek nola ikusten dituzten musikaren bidez. Egilea bera ez
zen bertan egon, eta haren lanaren pasarte batzuk irakurri zizkiguten.
Badirudi gaur egun euskara indarra galtzen hasita dagoela gaztetxoen
erreferentzia musikalen artean, “euskal musika” topiko edo gune zehatz
batzuekin lotzen ari direla. Seinale kezkagarriak nonbait.
Goizaren errematea lan-saioa deitu zutena izan genuen. Formatu
esperimentala jarri nahi izan zuten praktikan hemen. Mikel Zalbidek
“Teoriari tiraka, diglosiaren purgatorioaz” izenarekin emangio zion
gaiari sarrera, eta bertan beste hiru adituk emango zioten erantzuna:
Paula Kasares, Iñaki Martinez de Luna eta Estibaliz Amorrortuk (azken
hau ezin etorri izan zen azkenean).
Diglosia kontzeptuaren historiaz eta adierak argitu nahian
hasi zen Zalbide, terminoa adiera desberdinak dituela, beti ez direla
bat etortzen eta halako adiera kolokiala dabilela hor nonbait zabalduta
egokia ez dena (trenari abioia edo abioiari trena).
Martinez de Lunak eta Kasaresek eman zioten segida eztabaidari, eta
gauza interesgarriak entzun ziren, baina uste dut askori geratu
zitzaigun sentsazioa eztabaida bizantino baten aurrean egon ginela.
Gaiak (diglosiaren adierak) ez duela hainbesteko garrantzirik, edo ez
zitzaiola oratu gaiaren muinari (noraino heldu behar dugu: elebistasun
orekatu, deskorekatu edo zer bateraino?).
Ideia batekin geratu nintzen hari horretan: diglosia hitzak adiera kolokiala hartu badu, bistan dago hemen badagoela halako soziolinguistika popularra
deitu daitekeen zerbait, hau da, dibulgazioak funtzionatu du nonbait
gurean, termino tekniko bat adituen hizkeratik euskaltzaleen hizkerara
ailegatzeraino. Ez gara 0tik hasten beraz.
Bazkalorduan zer hausnartu eduki genuen beraz, eta arrastiko txanpari ekiteko modua. Kataluniatik etorri eta Jordi Solé i Camardonsi
egokitu zitzaion bazkalosteko modorraren erremedioa izateko beharlekua.
Katalanez aritu zen Solék bat-bateko itzulpen zerbitzuarekin, askok
erabili ez genuena gure osagai latinoari esker. Katalunian
soziolinguistikaren dibulgazioa arlo ezberdinetan nola jorratu den
kontatu zigun, hezkuntzan bereziki, hango kezkak eta irtenbideak. Ideia
asko eta nik bati erreparatu nion, hizkuntzaren egoera, erabilera eta
izaera soziala hizkuntzaren partea ere bada, eta hala zabaldu behar da,
hizkuntzaren erabilera ez da soilik egin beharreko bat, ezagutu
beharrekoa ere bai adibidez. Hizkuntzaren aldeko lanarentzako
ezinbestekoa ia. Hala, ikas-programetan ere txertatu izan dira osagai
soziolinguistikoak, heziketa soziolinguistikoa edo deitu daitekeena.
Euskara ikasten duenarentzako “curriculumetan” horrek zer leku duen
jorratzeko gaia dela esango nuke.
Jardunaldiaren errematea Txerra Rodriguez, Jacqueline Urla, Julen
Arexolaleiba eta lauron esku geratu zen, Arkaitz Zarragak gidatuta
soziolinguistikaren dibulgazioaz jarduteko jarri gintuzten mahaiaren
atzean mahai-inguruan. Duela gutxi argitaratu den Soziolinguistika eskuliburuaren koordinatzailea izan da Arkaitz eta hura izan zen jardunaren abiapuntua.
Mahaian egonda eta memoria txarraren jabe, zurrunbiloan ideiak
oraindik. Baten bat ekartzearren, uste dut bat etorri ginela
soziolinguistika euskararen normalizazioarekin lotuta gehien bat, arlo
desberdinetara zabaldu beharreko jakintza eta gogoetagaia dela:
euskararen profesionalen artean, euskaltzale konprometitu edo militateen
artean, eta jendartean oro har. Bakoitzena bere mailan, formatuetan eta
kanaletan. Urlak esan zuen modura, gure muga linguistiko, sozial eta
politikoetatik harago ere eman behar da euskararen berri
“soziolinguistikoa”: euskara zertan den, zer eta zergatik ari garen
egiten eta euskal-komunitatearen ikuspegi sozial hori zabaldu nonbait.
Bistan da lehenengo lubakian dabiltzan horiek zeren aurrean dauden
ulertu eta hari ekiteko estrategiak eta taktikak aurkitzen laguntzeko
tresnak eta mapak eskertuko lituzketela, lubakitik inoiz irten ahal
izateko besteak beste.
Marasmen lana egiten ari dira aspalditik Susako lagunak interneten. Eta horren erakusgarri euren armiarma.com. Webgune ezin interesgarriagoa, mirari txiki bat gure internet sarean.
AEDk argitara emandako ikerketa ari naiz irakurtzen. Eta transmisioari buruzko ondorio batzuk deigarriak egin eta hona ekartzea erabaki dut. Arrasaten euskararen erabilera baldintzatzen duten faktoreei buruzkoa da ikerketa.
Hona aipuok:
Euskararen ezagupena nagusiki transmisio kulturalean oinarritzen denean, erregistro informalean euskara modu natural, eroso eta adierazgarrian erabiltzeko oztopoak izaten dira.
Euskararen transmisio prozesu naturala (familiakoa) eta kulturala (irakaskuntzakoa) nahastu izanaren ondorioz, ez bata ez bestea ez dira behar bezala menperatzen.
Adin txikiko seme-alabekin euskararen transmisio-erabilera selektiboa egiten da, ondorengo faktoreetan oinarrituta: gurasoen euskararekiko atxikimendu afektiboa, komunikazioak eskatzen duen adierazkortasun maila, adin berekoen artekoak eskatzen duen baino mugatuagoa-sinpleagoa izatea (atxikimendu efektibo mugatua).
Zer pentsatua eman didate … (etorriko dira berriak ere) ….
Aurten Korrika urtea da. Eta horrekin batera Korrika kulturala dator. Eta zer da? Herriz herri antolatzen da Korrika kulturala, euskara eta euskal kultura bultzatze aldera. Denetarik batzen du kultur zirkuitu autoeratu honek: bertsolaritza, kontzertuak, aste eszenikoak, kanta afariak, desfileak, … Denetarik.
Korrika kulturala, gainera, deszentralizatua da. Herri bakoitzean era batera edo bestera antolatzen da, herri bakoitzaren aukeren, gustuen eta izaeraren arabera.
Gainera, nazio mailako ekitaldiak ere egoten dira. Aurtengoak asko eta gehienak arte eszenikoekin lotuta.
Euskal
Herrian behin baino gehiagotan begiratu izan dugu Katalunia aldera
eredu soziolinguistikoen eske. Beste batzuetan soa urrunago eraman eta
Quebec-i ere begiratu diogu. Galiziara, aldiz, oso gutxitan bideratu
dugu interesa. Eta badago zer ikasi eta zer ikusi han ere.
Blog honetan behinbainogehiagotan aipatu ditugu galiziarrak. Oraingo honetan ere hara egingo dugu txangoa.
Galiziako
kulturaren kontseiluaren webgunea da erakutsi gura dudan lehenengoa.
Bertan, galegoari buruzko galdetegia ekarri badakar, galegoaren
historiari buruzko datuak, galegoa gaur zer egoera duen jakiteko datuak
eta abar. Hango egoera soziolinguistikora hurreratzeko bide polita.
Horrez
gain, badago soziolinguistikari buruzko zentroa ere Galizian. Gure
Klusterraren antzekoa. Dokumentazio itzela dago han, Galiziako
soziolinguistikaren lagin ederra.
Oinarrizko bibliografia soziolinguistikoa egin dudala esan dute hor nonbait.
Euskaraz gehituko nuke nik. Eta, hala da, bai, antza, baina nire
bibliografia izan da, nire-nirea. Jarraian dituzue denak zerrendan:
Hori
bai zerrenda horretan nire ustez bi liburu falta dira. Ez daude
zerrendan euskaraz ez daudelako. Baina, zalantza handirik gabe, bi
liburu horiek izan dira (eta dira) euskarazko soziolinguistikan eraginik
potoloena izan dutenak.
Maite Goñik hitzapasa tematikoak egiteko gonbitea bota zuen eta nik hartu, eta soziolinguistikari buruzkoa egin dut. Badakizue hasi jolasean.
HitzaPasa 1-1:
HitzaPasa soziolinguistika 3-1
HitzaPasa soziolinguistika 3-1:
Bi aukera dituzu jokoari hasiera emateko. Ezkerreko irudiaren gainean klik eginda (html), orri bat zabalduko zaizu; eskuinekoaren gainean klikatuz (swf), aldiz, orri nagusian leiho bat agertuko zaizu. Hautatu gustukoen duzuna eta ekin HITZAPASAri!
21-
Zuberogoitia, A, Bidegorriak hizkuntzentzat: Aitor Zuberogoitiak
egindako doktore tesiaren laburpena da liburu hau. Berak komunikabideak
aztertu zituen eta ondorioztatu zuen hedabide elebidunek ez diotela
mesederik egiten euskarazko jardunari. Beraz, euskararentzat bidegorriak
proposatu zituen. Bide propio eta beregainak. Autozentratuak,
hegemonikoak alegia. Azken aldian, behin eta berriro entzun eta
aldarrikatzen diren kontzeptuak.
22-
Alvarez, J.L., Elebidun gizartearen azterketa matematikoa: euskarazko
soziolinguistikak mundu mailako soziolinguistikari egin dizkion
ekarpenik handiena dakar liburu honek eta hurrengoak. Gizarte elebidunak
matematikoki aztertu zituen Txillardegik eta leialtasuna eta bestelako
kontzeptuei esangura berria eman. Gainera, azterketa enpiriko honetatik
abiatuta, Kale Neurketak jarri ziren martxan, Euskal Herriak duen
neurketa modurik originalena.
25- UEU, Hizkuntz normalkuntzarako ekinbideak udalerri mailan:
gomendio liburua da honako hau. Honezkero, zaharkitu samar badago ere,
liburu honek gomendioak eman gura dizkie herrietako euskara mugimenduei
euren jarduera sistematizatzeko eta etekin handiagoak lortzeko.
26-
Zuazo, K., Euskalkiak herriaren lekukoak: hurrengoa bezala, oraingoa
ere dibulgazio lana da eta soziolinguistikaren eremu zabal batean koka
daitekeena (hau da, ez da soziolinguistika lan purua). Euskalkien
gaineko azterketa berria egin zuen bere garaian Zuazok, eta oraindik ari
da horretan. Bonaparteren mapa zaharra berritu, egungo egoerara egokitu
eta egin zituen akatsak zuzendu egiten ditu.
27-
Zuazo, K, Euskara batua, ezina ekinez egina: euskara batuaren sortze
prozesua kontatzen du Koldo Zuazoren liburu honek. Mendeetako prozesua
kontatzeaz gain, oraingo arazoak eta etorkizuneko erronkak ere aletzen
ditu liburu irakurterraz honetan.
28- Izagirre, K. Autopsiarako frogak:
2010eko liburua, irakurri dudan azkena. Euskararen egoera gordin
azaltzen du Koldo Izagirrek, gordin eta gogor. Latza da liburua, baina
merezi du gure egoeraren berri ematen duelako. Gure kezken berri, gure
ahulezien berri.
29- Garabide, Euskararen berreskuratzea:
2010eko beste liburu bat zerrendan. Garabide elkarteak plazaratzen duen
lehena da. Dibulgatiboa da osoa, eta euskararen berreskuratzearen
esperientzia batzea izan du helburu, kanpoko herrietan eta gurean
dibulgatzeko asmoz. Liburua euskaraz gain, gaztelaniaz, ingelesez eta
frantsesez ere argitaratu da. Gainera, DVD batekin batera dator.
30- Odriozola, J.M, Gerraurreko gizarte-hizkuntzalaritza Euskal Herrian:
30 liburuen zerrenda amaituko dugu aurrehistoriara salto eginez.
Odriozolak soziolinguistikaren aurreko garaietara garamatza. Garai
hartakoen lanari gizarte-hizkuntzalaritza deritzo. Ezinbestekoa da gerra
aurretik gurean euskararen alde egin ziren ekimenak ezagutzeko.
Eskaintza eta erabilera
2011-02-24 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Zapatu honetan Bilbon izango da Topagunearen kongresua. Urtebete luzeko hausnarketaren ostean, ponentzia aurkeztuko digute.
Mila
gauza aipatu litezke, baina xehetasun batean geratuko naiz gaurkoan.
Euskara elkarteek hasieratik helburua erabileran jarri zuten eta beste
arlo batzuk ez dituzte behar bezala jorratu. Hori da kongresu honen
oinarrietako bat.
Eta

nire zalantzak ditut. Erabilera landu da? Bai? Ala eskaintza izan da landu dena? Termino biak ez dira dikotomikoak: eskaintza barik, ez dago
erabilerarik, baina eskaintzarekin bakarrik ez da erabilera bermatzen.
Argazkia: Barrutia
Zer
esan gura dut? Ea ….. euskarazko herri aldizkari batek erabilera dakar?
Ba, berez ez. Eskaintza dakar. Izan ere, irakurri ezean, ez da
erabilerarik. Eta biak ez datoz berez. Ea …. umeentzako udalekuek
erabilera dakarte? Ba, udalekuak diren bitartean (eta honi zehaztasun
asko egin dakizkioke) bai, baina gero? Eta abar, eta abar ….
Eta
zertara dator hau guztia? Ba, twitter euskaratzeko kanpaina jarri da
abian. Eta ados nago, ados, eta neuk ere sinatuko dut. Baina …
zertarako behar dut twitterreko interfazea euskaraz gero gaztelaniaz
erabiltzen badut? Edo alderantziz …. nik nahiago dut twitterren
euskaraz normaltasunez idazten duen bat (bere interfazeak niri bost),
honen alde sinatu duen eta erdaraz twitter erabiltzen duen euskaldun bat baino. Ala ez?
Dibulgazioaz eta hedapenaz
2011-02-20 // Sailkatu gabea // Iruzkin bat
Barikuan Soziolinguistika jardunaldia izan zen Donostin. Eta han izan nintzen hizlari. Mahai-inguru baten. Jardunaldien kronika dakart oraingoan, Benito Fizi lapurtuta. Egia esateko, berak nik baino hobeto esan ditu esan beharrekoak.
IV. Soziolinguistika jardunaldian
izan nintzen atzo. Ez da lehenengo aldia Klusterraren ekitaldi honetan
partaide naizena, oraingoan pulpituan ere eduki dut txokotxoa berriz.
Soziolinguistikaren dibulgazioa, zabalkundea, prestakuntza eta
halakoen inguruan ardaztu da aurtengo ekitaldia, eta edukietan ez ezik,
formatuetan ere berrikuntza batzuk probatu nahi izan dira. Ez dut kronika
zehatzik egingo, materialak ere seguraski laster izango dituzue sarean,
Klusterrekoek ohi duten bezala, eta han jasotako ideia batzuk ekartzen
saiatuko naiz.
Politikarien ohiko sarreraren ondoren Xamar
jarri zen mikrofonoaren aurrean, bakarrik ez baina. Ohiko
hitzaldi-speech-aren ordez Klusterreko Belen Urangak hartu zuen
elkarrizketatzaile papera, zuzeneko galdera-erantzun saio publikoa izan
genuen alegia, ordubete luzeko elkarrizketa.
Irakaslea da Xamar, eta euskara irakasleen edo euskaraz diharduten
irakasleen lanaz metafora belikoa egin zuen: “Irakasleak aurkitzen du
hizkuntza-gatazkaren lehenengo trintxera”. Irakaskuntzan edo
hizkuntzan ari garenon aspaldiko sentsazio bati jarri dizkio hitzak
Xamarrek seguraski, abangoardiako fronte batean ari gara, euskararen
mugetan nonbait. Horrek dakarren higadura emozional, motibazional eta
fisikoa ere bai ezagunak ditugu honez gero. Xamarrek mahai gainean jarri
zuen, eta hala ere nago euskalgintza edo dena delako mundu-sektorean
horren pisua eta garrantzia ez dela behar beste aintzat hartu garapena,
ikerketa edo gogoeta egiteko orduan. Deigarriago zenbat euskaltzale
profesionalek ere jardun duten inoiz irakaskuntza lanetan jakinda.
Xamarren ideia horrekin geratu nintzen. Ondoren kultura eta jarreren inguruan ere jardun zuen. Berrian irakur dezakezue gehiago.
Hausnartu sariak eman ziren gero, eta lanen egileei
tartetxoa utzi zitzaien haien berri emateko. Bat aldizkariaren 78.
zenbakian daude jasota. Sarien hurrenkeran atzekoz aurrera Patxi
Juaristik Euskal soziolinguistika aplikatua: bilakaera metodologikoa eta teknikoa lehenengo.
Ikerketa soziolinguistikoen historioa aztertu du, eta ondorioetan, nik
ulertu nuenaren arabera, haren ustez ikerketa eredu kritikoaren faltan
gaude, partaideak inplikatzen eta erakaldaketan jartzen duen eredua.
Ideia interesgarria iruditu zitzaidan benetan, ikertua partaide egitea,
ondo ulertu banuen behintzat.
Galder Unzalu deustuarrak Sugea dantzan: She’s in fashion-etik Bilbao euskaraz-era bigarren.
Bilbon espazio publikoaren diseinu eta kudeaketa publikoa eta
hizkuntzak zein komunikazioak duen lekuaz paralelismoa ezartzeko ariketa
bitxia eta interesgarria egin zuen. Komunikazioa ezinbesteko du
hizkuntzak, eta komunikaziorako espazioak eta aukerak Bilbo batean
murrizten ditu politika urbanoak berak, euskaldunok komunikazio espazio
publiko horiek konkistatu behar dugu nonbait. Beste ideia interesgarri
bat duda barik.
Luis Azpiazu irakasleak jaso du lehenengo saria Gazteak, musika eta euskara lanarekin. Arrasateko Arizmendi ikastolan
egin zuen ikerketa lana, euskara eta euskal munduaren erreferentzia
kulturalak gazteek nola ikusten dituzten musikaren bidez. Egilea bera ez
zen bertan egon, eta haren lanaren pasarte batzuk irakurri zizkiguten.
Badirudi gaur egun euskara indarra galtzen hasita dagoela gaztetxoen
erreferentzia musikalen artean, “euskal musika” topiko edo gune zehatz
batzuekin lotzen ari direla. Seinale kezkagarriak nonbait.
Goizaren errematea lan-saioa deitu zutena izan genuen. Formatu
esperimentala jarri nahi izan zuten praktikan hemen. Mikel Zalbidek
“Teoriari tiraka, diglosiaren purgatorioaz” izenarekin emangio zion
gaiari sarrera, eta bertan beste hiru adituk emango zioten erantzuna:
Paula Kasares, Iñaki Martinez de Luna eta Estibaliz Amorrortuk (azken
hau ezin etorri izan zen azkenean).
Diglosia kontzeptuaren historiaz eta adierak argitu nahian
hasi zen Zalbide, terminoa adiera desberdinak dituela, beti ez direla
bat etortzen eta halako adiera kolokiala dabilela hor nonbait zabalduta
egokia ez dena (trenari abioia edo abioiari trena).
Martinez de Lunak eta Kasaresek eman zioten segida eztabaidari, eta
gauza interesgarriak entzun ziren, baina uste dut askori geratu
zitzaigun sentsazioa eztabaida bizantino baten aurrean egon ginela.
Gaiak (diglosiaren adierak) ez duela hainbesteko garrantzirik, edo ez
zitzaiola oratu gaiaren muinari (noraino heldu behar dugu: elebistasun
orekatu, deskorekatu edo zer bateraino?).
Ideia batekin geratu nintzen hari horretan: diglosia hitzak adiera kolokiala hartu badu, bistan dago hemen badagoela halako soziolinguistika popularra
deitu daitekeen zerbait, hau da, dibulgazioak funtzionatu du nonbait
gurean, termino tekniko bat adituen hizkeratik euskaltzaleen hizkerara
ailegatzeraino. Ez gara 0tik hasten beraz.
Bazkalorduan zer hausnartu eduki genuen beraz, eta arrastiko txanpari ekiteko modua. Kataluniatik etorri eta Jordi Solé i Camardonsi
egokitu zitzaion bazkalosteko modorraren erremedioa izateko beharlekua.
Katalanez aritu zen Solék bat-bateko itzulpen zerbitzuarekin, askok
erabili ez genuena gure osagai latinoari esker. Katalunian
soziolinguistikaren dibulgazioa arlo ezberdinetan nola jorratu den
kontatu zigun, hezkuntzan bereziki, hango kezkak eta irtenbideak. Ideia
asko eta nik bati erreparatu nion, hizkuntzaren egoera, erabilera eta
izaera soziala hizkuntzaren partea ere bada, eta hala zabaldu behar da,
hizkuntzaren erabilera ez da soilik egin beharreko bat, ezagutu
beharrekoa ere bai adibidez. Hizkuntzaren aldeko lanarentzako
ezinbestekoa ia. Hala, ikas-programetan ere txertatu izan dira osagai
soziolinguistikoak, heziketa soziolinguistikoa edo deitu daitekeena.
Euskara ikasten duenarentzako “curriculumetan” horrek zer leku duen
jorratzeko gaia dela esango nuke.
Jardunaldiaren errematea Txerra Rodriguez, Jacqueline Urla, Julen
Arexolaleiba eta lauron esku geratu zen, Arkaitz Zarragak gidatuta
soziolinguistikaren dibulgazioaz jarduteko jarri gintuzten mahaiaren
atzean mahai-inguruan. Duela gutxi argitaratu den Soziolinguistika eskuliburuaren koordinatzailea izan da Arkaitz eta hura izan zen jardunaren abiapuntua.
Mahaian egonda eta memoria txarraren jabe, zurrunbiloan ideiak
oraindik. Baten bat ekartzearren, uste dut bat etorri ginela
soziolinguistika euskararen normalizazioarekin lotuta gehien bat, arlo
desberdinetara zabaldu beharreko jakintza eta gogoetagaia dela:
euskararen profesionalen artean, euskaltzale konprometitu edo militateen
artean, eta jendartean oro har. Bakoitzena bere mailan, formatuetan eta
kanaletan. Urlak esan zuen modura, gure muga linguistiko, sozial eta
politikoetatik harago ere eman behar da euskararen berri
“soziolinguistikoa”: euskara zertan den, zer eta zergatik ari garen
egiten eta euskal-komunitatearen ikuspegi sozial hori zabaldu nonbait.
Bistan da lehenengo lubakian dabiltzan horiek zeren aurrean dauden
ulertu eta hari ekiteko estrategiak eta taktikak aurkitzen laguntzeko
tresnak eta mapak eskertuko lituzketela, lubakitik inoiz irten ahal
izateko besteak beste.
Azatzak 4: Armiarma.com
2011-02-14 // Azatzak // Iruzkinik ez
Marasmen lana egiten ari dira aspalditik Susako lagunak interneten. Eta horren erakusgarri euren armiarma.com. Webgune ezin interesgarriagoa, mirari txiki bat gure internet sarean.
Mila gauza daude armiarman, mila eta bat gehiago. Literaturaren zubitegian euskaraz liburuak argitaratu dituzten guztiak agertzen dira. Literatur aldizkarien gordailua, klasikoen gordailua eta euskarari ekarriak sailetan literatura gordin. Basquepoetry-n euskarazko poemak munduari zabalik, kritiken hemeroteka, teatro testuak, bertso eta olerkien hemeroteka, euskal prentsaren lanak eta abar.
Eta azkena: 249 liburu elektroniko, klasikoak eta literatura unibertsaleko liburuak.
Euskaraz eta euskaratik jakina. Aupa zuek!
Aurreko azatzak:
– Azatzak 1: 111 akademia
– Azatzak 2: Eztena fanzinea
– Azatzak 3: Korrika kulturala
Transmisioa: osoa edo ez
2011-02-11 // Sailkatu gabea // 2 iruzkin
AEDk argitara emandako ikerketa ari naiz irakurtzen. Eta transmisioari buruzko ondorio batzuk deigarriak egin eta hona ekartzea erabaki dut. Arrasaten euskararen erabilera baldintzatzen duten faktoreei buruzkoa da ikerketa.
Hona aipuok:
Euskararen ezagupena nagusiki transmisio kulturalean oinarritzen denean, erregistro informalean euskara modu natural, eroso eta adierazgarrian erabiltzeko oztopoak izaten dira.
Euskararen transmisio prozesu naturala (familiakoa) eta kulturala (irakaskuntzakoa) nahastu izanaren ondorioz, ez bata ez bestea ez dira behar bezala menperatzen.
Adin txikiko seme-alabekin euskararen transmisio-erabilera selektiboa egiten da, ondorengo faktoreetan oinarrituta: gurasoen euskararekiko atxikimendu afektiboa, komunikazioak eskatzen duen adierazkortasun maila, adin berekoen artekoak eskatzen duen baino mugatuagoa-sinpleagoa izatea (atxikimendu efektibo mugatua).
Zer pentsatua eman didate … (etorriko dira berriak ere) ….
Dibulgazioa soziolinguistikan
2011-02-02 // Sailkatu gabea // 4 iruzkin
Otsailaren 18an antolatu du Soziolinguistika Klusterrak jardunaldia, Donostian. Eta arratsaldean mahai-ingurua dago eta bertan ni naiz hizlarietako bat.
Eta okurritu zait galdetzea. Hau da, blog honen irakurleei galdetzea ea zer uste duten eurek soziolinguistikaren dibulgazioari buruz.
– Dibulgazioa egiten al da?
– Nori zuzendua egin beharko litzateke? Nori zuzendua egiten da?
– Zer bide jorratu beharko ziren?
– Adibideren bat ….
Edo gura duzuena bota.
Azatzak 3: Korrika kulturala
2011-01-31 // Azatzak // Iruzkinik ez
Aurten Korrika urtea da. Eta horrekin batera Korrika kulturala dator. Eta zer da? Herriz herri antolatzen da Korrika kulturala, euskara eta euskal kultura bultzatze aldera. Denetarik batzen du kultur zirkuitu autoeratu honek: bertsolaritza, kontzertuak, aste eszenikoak, kanta afariak, desfileak, … Denetarik.
Korrika kulturala, gainera, deszentralizatua da. Herri bakoitzean era batera edo bestera antolatzen da, herri bakoitzaren aukeren, gustuen eta izaeraren arabera.
Gainera, nazio mailako ekitaldiak ere egoten dira. Aurtengoak asko eta gehienak arte eszenikoekin lotuta.
Galiziako soziolinguistika
2011-01-24 // Sailkatu gabea // Iruzkin bat
Euskal
Herrian behin baino gehiagotan begiratu izan dugu Katalunia aldera
eredu soziolinguistikoen eske. Beste batzuetan soa urrunago eraman eta
Quebec-i ere begiratu diogu. Galiziara, aldiz, oso gutxitan bideratu
dugu interesa. Eta badago zer ikasi eta zer ikusi han ere.
Blog honetan behin baino gehiagotan aipatu ditugu galiziarrak. Oraingo honetan ere hara egingo dugu txangoa.
Galiziako
kulturaren kontseiluaren webgunea da erakutsi gura dudan lehenengoa.
Bertan, galegoari buruzko galdetegia ekarri badakar, galegoaren
historiari buruzko datuak, galegoa gaur zer egoera duen jakiteko datuak
eta abar. Hango egoera soziolinguistikora hurreratzeko bide polita.
http://www.consellodacultura.org/arquivos/cdsg/
Horrez
gain, badago soziolinguistikari buruzko zentroa ere Galizian. Gure
Klusterraren antzekoa. Dokumentazio itzela dago han, Galiziako
soziolinguistikaren lagin ederra.
http://www.consellodacultura.org/arquivos/cdsg/loia/acerca.php?idioma=1
Bestelako ekimenak ere badaude Galizia aldean. Adibidez, laborategia. Eta Sechu Sende lagun frankotiratzailea.
Oinarrizko bibliografia soziolinguistikoa euskaraz
2011-01-18 // Sailkatu gabea // 6 iruzkin
Oinarrizko bibliografia soziolinguistikoa egin dudala esan dute hor nonbait.
Euskaraz gehituko nuke nik. Eta, hala da, bai, antza, baina nire
bibliografia izan da, nire-nirea. Jarraian dituzue denak zerrendan:
– 1-10 liburuak
–11-20 liburuak
– 21-30 liburuak
Hori
bai zerrenda horretan nire ustez bi liburu falta dira. Ez daude
zerrendan euskaraz ez daudelako. Baina, zalantza handirik gabe, bi
liburu horiek izan dira (eta dira) euskarazko soziolinguistikan eraginik
potoloena izan dutenak.
– Sanchez Carrion, J.M. Un futuro para nuestro pasado
– Fishman, J. Reversing Language Shift
Soziolinguistikari buruzko hitzapasa
2011-01-16 // Sailkatu gabea // 4 iruzkin
Maite Goñik hitzapasa tematikoak egiteko gonbitea bota zuen eta nik hartu, eta soziolinguistikari buruzkoa egin dut. Badakizue hasi jolasean.
HitzaPasa 1-1:
HitzaPasa soziolinguistika 3-1
HitzaPasa soziolinguistika 3-1:
Bi aukera dituzu jokoari hasiera emateko. Ezkerreko irudiaren gainean klik eginda (html), orri bat zabalduko zaizu; eskuinekoaren gainean klikatuz (swf), aldiz, orri nagusian leiho bat agertuko zaizu. Hautatu gustukoen duzuna eta ekin HITZAPASAri!
10 liburu + 10 liburu + 10 liburu
2011-01-13 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
30 liburu, oinarrizko bibliografia soziolinguistikoa euskaraz. Beti ere, nire begietatik, noski. Baten bat falta al dela uste duzue?
10 liburu
10 liburu + 10 liburu
21-
Zuberogoitia, A, Bidegorriak hizkuntzentzat: Aitor Zuberogoitiak
egindako doktore tesiaren laburpena da liburu hau. Berak komunikabideak
aztertu zituen eta ondorioztatu zuen hedabide elebidunek ez diotela
mesederik egiten euskarazko jardunari. Beraz, euskararentzat bidegorriak
proposatu zituen. Bide propio eta beregainak. Autozentratuak,
hegemonikoak alegia. Azken aldian, behin eta berriro entzun eta
aldarrikatzen diren kontzeptuak.
22-
Alvarez, J.L., Elebidun gizartearen azterketa matematikoa: euskarazko
soziolinguistikak mundu mailako soziolinguistikari egin dizkion
ekarpenik handiena dakar liburu honek eta hurrengoak. Gizarte elebidunak
matematikoki aztertu zituen Txillardegik eta leialtasuna eta bestelako
kontzeptuei esangura berria eman. Gainera, azterketa enpiriko honetatik
abiatuta, Kale Neurketak jarri ziren martxan, Euskal Herriak duen
neurketa modurik originalena.
23- Isasi, X., Txillardegi, Soziolinguistika matematikoa: aurreko liburuaren garapena dakar honako honek.
24- Esnaola, I., Gazte euskaldunen lagun arteko hizkera hemen eta orain:
soziolinguistika bariazionalari buruz egin den lanik apurrenetakoa
gurean. Codeswitchting izeneko fenomenoa aztertzen du batik bat Imanolek
lan honetan.
25- UEU, Hizkuntz normalkuntzarako ekinbideak udalerri mailan:
gomendio liburua da honako hau. Honezkero, zaharkitu samar badago ere,
liburu honek gomendioak eman gura dizkie herrietako euskara mugimenduei
euren jarduera sistematizatzeko eta etekin handiagoak lortzeko.
26-
Zuazo, K., Euskalkiak herriaren lekukoak: hurrengoa bezala, oraingoa
ere dibulgazio lana da eta soziolinguistikaren eremu zabal batean koka
daitekeena (hau da, ez da soziolinguistika lan purua). Euskalkien
gaineko azterketa berria egin zuen bere garaian Zuazok, eta oraindik ari
da horretan. Bonaparteren mapa zaharra berritu, egungo egoerara egokitu
eta egin zituen akatsak zuzendu egiten ditu.
27-
Zuazo, K, Euskara batua, ezina ekinez egina: euskara batuaren sortze
prozesua kontatzen du Koldo Zuazoren liburu honek. Mendeetako prozesua
kontatzeaz gain, oraingo arazoak eta etorkizuneko erronkak ere aletzen
ditu liburu irakurterraz honetan.
28- Izagirre, K. Autopsiarako frogak:
2010eko liburua, irakurri dudan azkena. Euskararen egoera gordin
azaltzen du Koldo Izagirrek, gordin eta gogor. Latza da liburua, baina
merezi du gure egoeraren berri ematen duelako. Gure kezken berri, gure
ahulezien berri.
29- Garabide, Euskararen berreskuratzea:
2010eko beste liburu bat zerrendan. Garabide elkarteak plazaratzen duen
lehena da. Dibulgatiboa da osoa, eta euskararen berreskuratzearen
esperientzia batzea izan du helburu, kanpoko herrietan eta gurean
dibulgatzeko asmoz. Liburua euskaraz gain, gaztelaniaz, ingelesez eta
frantsesez ere argitaratu da. Gainera, DVD batekin batera dator.
30- Odriozola, J.M, Gerraurreko gizarte-hizkuntzalaritza Euskal Herrian:
30 liburuen zerrenda amaituko dugu aurrehistoriara salto eginez.
Odriozolak soziolinguistikaren aurreko garaietara garamatza. Garai
hartakoen lanari gizarte-hizkuntzalaritza deritzo. Ezinbestekoa da gerra
aurretik gurean euskararen alde egin ziren ekimenak ezagutzeko.
Txerra Rodriguez
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
Kategoriak
Meta