Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Urdiñarbetik Deriora

2021-03-01  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Urdiñarbetik Deriora

Euskal Herri mailako loturak behar dira bai diskurtsoan, bai praktiketan. Iruñetik Garazira, Bidartetik Gasteizera, Urdiñarbetik Deriora eta Tafallatik Hernanira zentzua baitu euskarak. Esaldi hau dakar Eneko Gorrik Bat aldizkariaren 117. zenbakian.

Artikulu horretan proposamen bat egiten du Ongi Etorri izeneko ekosistema komunikatibo bat sortzeko eta Txillardegi sarietan lehena irabazi zuen. Oso artikulu mamitsua iruditu zait, zehatza eta iradokitzailea hein berean.

Gogora ekarri dit jakintza metatuak duen garrantzia. Ikuspuntu dinamikoa azkartzeko deia egiten du Enekok, euskalgintza artikulatu eta euskararen inguruko diskurtso bat molde polifonikoan hedatzeak duen munta. Eta herri mugimenduen arteko kooperazioa antolatu beharko litzatekeela. Elkarren arteko menpeko izanda, osagarri, konfiantzaz, adostasun eremu partekatuekin. Xilkogintzatik urrun (zilborgintzatik urrun, gurago bada).

Hau da, Garabidek egiten duen hori euskararen eta euskalgintzaren eremura ekartzea, nolabait esanda. Jakintza metatu hori zabaltzea herri mugimendutik herri mugimendura. Badugu lana!

PD: Hegoaldekeria apur bat sendatzeko balio izan dit. Horrela, ongi etorri berba han ere oso ezaguna dela jakin dut, edonork ulertzen duela eta edonork errex ahoskatzen duela!! Milesker, Eneko!

Hizkuntzaren bihotzean

2021-02-22  //  Poema soziolinguistikoak  //  Iruzkinik ez

Hizkuntzaren bihotzean

Abenduan Sechu Sende idazle galiziarrak bere FBko orrian No coraçom da língua izeneko poema argitaratu zuen. Eta, ohikoa den legez, nik hartu eta euskarara ekarri dut. Hizkuntzaren bihotzean!

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

non umeok beti egiten dugun berba galizieraz,

non gure hizkuntzan kantatzen ditugun amodio kantak

eta entzuten ditugun.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

non hizkuntzak gogor taupadaka egiten duen,

eta berba egiten diogun ezagutzen ez duenari

maitatzen duenari

edo mespretxatzen duenari.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

non munduko hizkuntza guztientzako 

eta gure ametsetako berba guztientzako lekurik den.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

non jendeak erosketa zerrenda idazten duen

eta maite zaitut, Alokagai edo

ez ahaztu zaborra ateratzen moduko gauzak.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

non egunkariak, haur-aldizkariak,

sare sozialak, musikak guk bezala egiten duen berba.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

non taupadaka dabilen gure hizkuntza

ospitaletan, tailerretan, eskoletan

lanbide guztietan.

Non berba bakoitza bizi den intentsitatez, indarrez

eta amorruz, beharrezkoa denean.

Non zentsura borrokatzen dugun, 

errepresioa, melankolia eta horrelako gauzak

sufritzen duten herrien ohorearekin

eta borrokatzen duen klasearen harrotasunarekin.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

eta idatzi 

sabeletako tximeletei buruzko gidaliburu bat,

bizitzaren berbategi teknikoa,

zalantza sentimentalen hiztegia.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

mugikorraren bidez, ordenagailuaren bidez

edo kutxazainaren bidez.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

oraindik existitzen ez diren bideetatik.

Bihotza mundu guztiari irekirik

lagunei eta ezezagunei

injustiziari begiak itxi barik

amets egin edo atseden hartzeko ez bada.

Hemengoa bazara edo etorri berria,

senti ezazu belearen musu laranjaren beroa udaberrian

hizkuntzaren bihotzean. 

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

kontserba-lata batean, zelai batean

lau markoren artean,

erresistentzia berban,

errepideetako kurbetan,

unibertsoari egindako begirada batean,

berben ahizpatasunean.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean,

hizkuntzaren begietan,

eskuetan, hizkuntzaren besoetan

gure hizkuntzaren biriketan,

eta bizitza honen parte izan

askoren artean eraikitzen duguna

mundua aldatu nahi dugulako

hizkuntzaren bihotzetik.

Salbatu edota erreskatatu

2021-02-15  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Salbatu edota erreskatatu

Lorena Cordovaren liburu apartarekin orain arte  beste bi post egin ditut (Irakurgaiak eta liburutik ikasten) eta, orain, hirugarrena dakart. Salbatu eta erreskatatu aditzen ingurukoa. 

Salbatu aditzak erreferentzia egiten dio guk deitzen diogun biziberritzeari. Zerikusia du berreskuratzearekin, hizkuntzari esparru berriak ematearekin, hiztun berriak sortzearekin eta abarrekin. Hau da, hizkuntzari bizitza berria ematea dakar salbatzeak.

Erreskatatu aditzak erreferentzia egiten dio beste kontzeptu bati. Hau da, adinekoen jakinduria batzearekin du zerikusia, batez ere herri indigenetan oso indartsu dena (nik Tosepanen behin baino gehiagotan ikusi/entzun dut). Gai batzuk aukeratzen dira (uztekin zerikusia dutenak, etxebizitzen eraikuntzekin, lurraldearekin, ohiturekin, …) eta zaharrenei elkarrizketak egiten zaizkie horiek jasotzeko. Benetakotasuna bilatzen du, dantza edo janari edo kanta tipikoak, esate baterako. Hortaz, erreskateak antzinako jakintzak berreskuratu nahi ditu eta gaur egunera ekarri.

Salbatu eta erreskatatu aditzak ezberdinak dira, hortaz. Erreskatatzeari bakarrik interesatzen zaio galdutakoa eta aurretik zetorren jakintza, horrek pertsona hobeak egiten zituelako. Salbatzeak, ostera, hizkuntza gordetzeko ekintzak egitea dakar, hiztun berriak eta esparru berriak irabazteko. Erreskatea, seguruenik, beharrezkoa da, baina ez da nahikoa. Izan ere, erreskatean hizkuntzak zer paper jokatzen du? Lehentasuna da ala lehentasun dira dantzak, gastronomia, jantziak eta abar? Horri autentikotasunaren diskurtsoa gehitu barik, ze hori beste upel bateko txakolina da.

Azturak

2021-02-08  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Azturak

Betidanik flipatu egin naute ohiturak aldatzeko kontuek. Betidanik. Eta uste dut blogeko irakurleek honezkero igarriko zutela. Orain dela gutxi, Juanjo Ruiz lankideak formazio saio laburra eman zuen Emunen, ohiturak aldatzearen inguruan. Eta zeharo interesgarria iruditu zait.

Berak BJ. Fogg-ek idatzi duen liburu bati buruzko formazio eman zuen: Tiny habits. Konponbide errazak ematen ditu antza liburu honek (gero praktikan probatu beharko da eltzea). Horretarako, hiru pauso txiki jartzen ditu mahai gainean: seinalea, mini ohitura eta saria. Eta beste hainbat kontu. Baina agian onena da zuek horretan gehiago sakontzea. 

Argi dago aztura guztiak trebatu beharreko gaitasunak direla. Ohikoenak direnek ere inoiz  berariazko trebakuntza behar izan dute. Horregatik, guk Kataluniatik inportatu genituen hizkuntza ohiturak aldatzeko trebakuntzak (baina Kanadan eta samien artean ere badira hizkuntza jokabideak aldatzeko terapiak ere). Eta, horrez gain, bakoitzak bere motxila linguistikoa dakar eta, beraz, bakoitzari egokitutako terapietan hasi beharko ginateke lanean. 

Baina oraindik falta zaigu, nire ustez, hizkuntza ohiturak aldatzeko bidean sakontzea. Izan ere, zelan askatzen dira korapilo linguistikoak? Bat aldatu, horretan trebatu eta, horrela, hurrengoa errazagoa izan. Edo Euskaraldiak, Aldahitzek proposatu bezala, egun batetik bestera erabateko aldaketa egiten. Karga linguistikoa zelan arintzen da ondoen? Ba, ez daukat erantzunik. 

Eta argi daukat ere, hizkuntzari aplikatuta, agentzia pertsonala garrantzitsua dela, baina ez dela nahikoa. Agentzia pertsonal hori txirikordatu behar da, ezinbestean, agentzia kolektiboarekin, askatze kolektiboarekin gurago baduzue. Hala ere, azturak aldatzeko bideek eta proposamenek zeharo liluratzen jarraitzen dute. Eta Andoni Olariagak esan zuen bezala, nik ere uste dut beharrezkoa dugula naturalizazio erradikala, hizkuntzari dagokionez. Zer egingo diogu bada! Soziolinguistika neoliberalean ere kokatuko nau baten batek!

PD: Euskaraldia neurtzeko datuak kuantitatiboa ala kualitatiboa behar luke? Ez al genuke neurtu behar pertsona bakoitzak sorrarazi duen “gatazka” kopurua?

Hizkuntza ekologiari buruzko liburutik ikasten

2021-02-01  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Hizkuntza ekologiari buruzko liburutik ikasten

Lorena Cordovaren liburuak, esan nuen bezala, apur bat aztoratu ninduen, apur bat ernegatu ere, baina tira. Eta liburu horrek buruan eragin didanaren lagin batzuk ekarri nahi ditut hona (oraindik beste artikulu bat idatziko dut honen inguruan).

Hasteko eta behin, berak aipatutako kontzeptu bi: garapen endogenoa eta mutualismoa. Uste dut biak ala biak aplikagarri eta bizigarri izan daitezke. Orain dela gutxi Berrian egin diote elkarrizketa bat Idiazabal gaztako lehendakariari eta hark esaten zuen sor-marka bat ezin dela deslokalizatu. Hizkuntza ere zaila da deslokalizatzen, ezta?

Horrez gain, Lorenak berak aipatutako kontu batzuk (neure esku eta begietatik pasatu ostean):

Etorkizuna begiratu iraganak utzi dizkigun gaur eguneko tresnekin.

Hizkuntza baten mantentzea, garatzea edota galtzea hiztunen hautuetan oinarritzen da. Ados, baina horrek ez du esan gura hautu horiek erabat libreak direnik.

Arrakasta duen metodologia biziberritzaileak ezagutzen ditugunean, hasten gara han eta hemen erreplikatzen, baina ondo eta sakon aztertu barik zeintzuk izan diren arrakasta horien atzeko faktoreak.

Baina Lorenak berak beste kontutxo batzuk ere aipatu ditu. Batetik, biziberritzaile adjektiboa barra-barra erabiltzen du eta gustatu zait (ahalmen biziberritzaileak, proiektu biziberritzaileak eta ekinbide biziberritzaileak, adibidez). Bestetik, salbatu eta erreskatatu aditzak ezberdintzen ditu (hurrengo post bat honi dedikatuko diot). Hirugarrenik, mikropolitika linguistikoen garrantzia azpimarratzen du (Euskaraldia, kasurako). Eta, amaitzeko, berak aipatzen duen biziberritzearen helburua: Hiztunen eta komunitateen identitate eta esperientziak dira biziberritzearen helburu.

Bi urtez irakasle

2021-01-25  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Bi urtez irakasle

Azkenengo bi ikasturteetan irakasle aritu naiz Hiznet gradu-ondokoan. Hizkuntza plangintza udalerri mailan izeneko ikasgaia eman dut (eta ikasturte honetan jarraituko dut ematen, hirugarrenez).

Esperientzia berria izan da niretzat. Orain arte, beste aldean egon naizelako, ikaslearen paperean. Apunteak egin, berritu, eguneratu eta abar egiteaz aparte, ikasgaia gainditzeko ikasleek egin behar dute ariketa bat, nik planteatutako galdera eta kezka batzuen inguruan. Eta ariketa horren aitzakian, udalerrietako hizkuntza plangintzaren gaineko gogoeta egitera bultzatzen ahalegindu naiz.

Ariketan denetarik egon da (eta logikoa da): balekoak izan diren ariketa batzuk eta, azken ikasturtean bereziki, balekotik oso gora dauden ariketak. Gogoeta oso mamitsuak, galdera zeharo iradokitzaileak, kezka partekatu zein parketatu bakoak, eta abar. Eta esan nezake, kasu honetan ere, ikasi dudala gehiago irakatsi baino (topikoa dirudi, baina ez da, benetan ari naiz). Ea aurtengoek iazko sorpresa itzelak ekartzen dizkidaten …

Aurten, gainera, lehendabiziko aldiz Sakontze Egitasmo baten tutore izango naiz. Ea horrek ere zer dakarren …

Behetik gora eta goitik behera

2021-01-18  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Behetik gora eta goitik behera

Ofizialtasunak eta horrelakoek eragina dute hizkuntzaren ospe sozialean, hizkuntzaren prestigioan eta hizkuntzaren errepresentazio sozialetan. Baina, orokorrean eta salbuespenak salbuespen, ez dute eragiten eguneroko hizkuntza praktiketan. Prestigio eta ospe horiek laguntzen dute, beharrezkoak dira, ezinbestekoak, bai, baina ez dituzte aldatzen eguneroko hizkuntza praktikak.

Giltzarrapoa irekitzeko beharrezkoa da ofizialtasuna, baina ez da nahikoa. Ofizialtasunak ez du gainditzen erabilera eza. Horretarako, bestelako esku-hartze eta politikak behar dira. Sustraiak landuko dituzten politika horizontalak, behetik gora lan egingo dutenak, komunitatea sortu, biziberritu eta landuko dutenak, eragileak eta pertsonak ahaldundu eta boteretuko dituztenak, … Goitik beherakoak garrantzia du, bai, baina ez da nahikoa beraz erabilerari lotutako praktikak eraldatzeko. Behetik gorakoak landu behar dira, derrigorrez, eta ezinbestez. Eta egoera pandemiko honetan horiek lehen baino kamutsago ditugulakoan nago. Eta kezka latza eragiten dit horrek.

Irakurgaiak: Metaforas ecológicas, ideologías y políticas lingüísticas en la revitalización de lenguas indígenas (Lorena Cordova)

2021-01-11  //  Irakurgaiak  //  Iruzkinik ez

Irakurgaiak: Metaforas ecológicas, ideologías y políticas lingüísticas en la revitalización de lenguas indígenas (Lorena Cordova)

Lorena Cordovak, mexikar soziolinguistikak, izenburu luzeko liburu hori idatzi zuen 2019an eta eskuragarri dago hemen.

Liburua zeharo inspiratzailea egin zait, buruko ganbarari mila eta bat buelta eman diot irakurtzen ari nintzen bitartean, bai gure egoerari erreparatuz, baita Tosepaneko lagunen egoerari erreparatuz ere.

Sarrera antologikoa iruditu zait, gogoa eman dit itzultzeko (13tik 19ra bitarteko orriak batez ere). Bere horretan utziko dut, irakurri (gogoa baduzue), ezin dut inondik ere hori hobetu eta hanka sartzeko, gurago bere horretan uztea.

Baditu liburu honek bertute batzuk: hizkuntzen biziberritzeari buruz idazten du lehen pertsonan, Hego Amerikako ikuspegitik eta, gainera, berak aipatzen ez badu ere, ikuspuntu dekolonial batetik. Europako biziberritze ahaleginetatik ikasi daiteke (aupa Garabide!), baina bertatik bertara ere ikertu behar da. Eta ez hori bakarrik, ikertu behar da, baina hanka bat akademian eta bestea(k) egunerokoan, komunitateetan, basatzan, alegia.

Ez hori bakarrik: hizkuntzen ekologiaren metaforak izan ditzakeen mugak ere berbagai ditu Lorena Cordovak eta niri, behinik behin, zer pentsatua eman dit. Hizkuntzen ekologia asko maite badut ere, uste dut oraindik “kimatu” behar dugula kontzeptu hori ideologikoki eta praktikan (ekologismoak berak ere uste dut “kimatze” hori behar duela, baina tira, ez da nire esparrua eta isilduko naiz).

Beraz, liburu zeharo iradokitzailea iruditu zait, ekarpen zeharo esanguratsuak egiten dituena. Beraz, probestu, profitatu edo aprobetxatu egileak berak interneten jarri duelako denontzat irakurgai.

Gazteak eszenatokian

2021-01-04  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Gazteak eszenatokian

Soziolinguistika Klusterrak egin du Gazteak euskararen eszenatokian izeneko txostena Jone Miren Hernandezen zuzendaritzapean. Txostena irakurri ostean, sei ohar eta kezka bat ekarri nahi ditut blogera.

Oharrak:

  1. Hizkuntza ideologiari dagokionez, gazteak hustuta ei daude eta euskalgintza urrun ikusten dute. Eta, hortaz, aurreiritziak dituzte helduleku hizkuntza egoerak kudeatzeko. Egoerak “irakurtzen” trebeak dira eta talkak edo gatazkak ekiditeko estrategiak aplikatzen dituzte. Beste era batera esanda, gatazka aurreikusten dutenean gaztelaniara jotzen dute.
  2. Ikertzaileek aipatzen dituzte behar direla babes guneak egon, hizkuntzaren inguruan, hizkuntzari buruz eta hizkuntzaren gainean aritzeko. Horretarako, Miren Guillóren aipu bat dakarte: “Feminismoan bereziki, espazio seguru izendatzeak talde horretan egoteko modua inplikatzen du: gainontzekoen iritziak ez epaitzea; errespetuz entzutea; elkar ahalduntzeko espazioak sortzea; funtsean, lasaitasunez, askatasunez eta arduraz jokatzea litzateke”.
  3. Hizkuntza arauak nahiko finkatuta dituzte gazteek eta, oro har, aldaketa gutxi gertatzen da. Familia eta eskolak zutabe dira, baina erabilera sostengatzeko ahalmen mugatua dute.
  4. Gazteek euskara erabil dezaten oinarrizko elementuak hauek dira: berezko esparru bat, gazteen arteko konfiantzazko harremanak, hizkuntza(k) kudeatzeko baliabideak eta gaitasuna.
  5. Gazteek aldez edo moldez aipatzen dute naturalizazioa. Eurentzako “naturala” da euskaraz aritzea, baldin eta familian euskara ikasi badute, baldin eta herri edo testuinguru oso euskaldunean bizi badira, baldin eta markarik ez badu hizkuntza horretan aritzea.
  6. Naturalizazioa, baina, ez da naturala, eraikia da, kulturala da. Hainbat testuingurutan euskara orban bat izan badaiteke ere, orban hori eraikia da eta, beraz, deseraiki daiteke.

Eta kezka bat:

Ikerketaren unibertsoa kontuan hartuta (lau herri, Zornotza, Gernika, Zumaia eta Pasai Donibane, eta guztira aztertutako 55 gazte), nire ustez, ondorio orokorrik ateratzeko behar besteko materialik ez dago. Baina hurbilpen modura balio du eta balio dezake beste ikerketa handiago batzuk egin ahal izateko.

2020: 10 artikulu hautatu

2020-12-29  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

2020: 10 artikulu hautatu

2020a amaitzen ari da. Urte arraro eta berezi honetan 60 artikulu eman dut argitara blogean. 10 artikulu hautatu ditut urteko errepasoa egiteko:

1

Ikerketa soziolinguistiko bat egiteko 10 baliabidehttps://t.co/KHJ6D9DM2x
[Haria]

— Txerra Rodriguez (@garaigoikoa) January 13, 2020

2

Zergatik kantatu euskaraz? @landermg-ren ikerketatik abiatuta, gogoeta bat https://t.co/Cbe8zae5uj

— Txerra Rodriguez (@garaigoikoa) January 20, 2020

3

?EUSKARA ITXIALDI GARAIAN?#Euskaraldia prestatzen joateko baliatu dezakegu itxialdia?! ?

Elkarrizketa osoa hemen: https://t.co/eInuI6Ib2p pic.twitter.com/zctCzR9vj7

— EUSKARALDIA (@euskaraldia) April 2, 2020

4

Esku-liburu bat gure hizkuntzaren etorkizuna planifikatzeko (edo)
Fazilitazioa, hizkuntza garapena eta abar. Interesgarria izan daiteke mikrokomunitateetan@emun_taldea @garabide https://t.co/CvfJzZdMWc

— Txerra Rodriguez (@garaigoikoa) April 16, 2020

5

Aberri eguna da gaur. Ez dut nik asko maite aberri kontzeptua, baina bai burujabetza kontzeptua. Hori dela eta, eta @bizimugi-n inspiratuta, tori 40 proposamen burujabetzak berreskuratzeko euskaratik eta euskaraz
[Haria]

— Txerra Rodriguez (@garaigoikoa) April 12, 2020

6

Hizkuntza ez da kultura: @yasnayae-ren testu baten itzulpen bariazioa (edo)https://t.co/hCAUdpthTN

— Txerra Rodriguez (@garaigoikoa) July 13, 2020

7

Mirandesa hizkuntzaren aldeko Alcides Meirinhos aktibistari elkarrizketa egin diot @argia aldizkarirako
“Ardura duten erakunde askok hizkuntza folkloretzat dute”https://t.co/7AMtjelNDL

— Txerra Rodriguez (@garaigoikoa) October 8, 2020

8

Abuztuan idatzi nuen @berria egunkarian Berben indarra izeneko zutabea. Gaur blogean artikulu horren bariazio idatzi dut.https://t.co/pPkR6IbCq6

— Txerra Rodriguez (@garaigoikoa) September 7, 2020

9

1⃣
Zer lortu dute euskara elkarteek urte hauetan? eta zehatzago zer lortu euskararen biziberritzeari dagokionez? Betaurreko aktibistak jantzita, tesi hau egin dut:
30 urte mihigintzan, euskara elkarteek euskararen biziberritzean izan duten eragina (1987-2017) #txiotesia5 pic.twitter.com/43TmvZzxOZ

— Txerra Rodriguez (@garaigoikoa) November 17, 2020

10

“Gizartean eragina izan dezaten, emakumeei zuzendutako ikastaro eta lantegiak”. Ea inork egiten duen gizartean eragina izan dezaten, euskaldunei zuzendutako ikastaro eta lantegirik.
Jabetze eskola bati begirahttps://t.co/3mnNlsOER7

— Txerra Rodriguez (@garaigoikoa) December 14, 2020

19 / 140«Aurrekoa1018192021304050Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA