Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Txikigintzaren ameslariei gorazarre

2019-12-16  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Txikigintzaren ameslariei gorazarre

Blog hau leial irakurtzen dutenek badakite doktore-tesia egiten ari naizela. Tesi hori egiten ari naiz euskara elkarteen gainean. Eta, horretarako, hainbat eta hainbat pertsonekin ibili naiz berbetan, han eta hemen, euskal herrietatik zehar. Tesiaren lehen zirriborroa amaitu dut eta prozesuaren amaierara hurbiltzen ari naiz, antza.

Eta gaur panegirikoa egin nahi dut. Elkarteen inguruan ibilitako guztiei ohore egin nahi diet. Euskararen komunitatearen eraikuntzan, igeltsero eta peoi ari diren guztiei, hain zuzen ere. Zain egoteko ez ginelako jaio, ohore! Modu autonomoan antolatzeko premia sentitu dugun guztioi, ohore! Eta pluralean idazten dut, gu-a beti delako labainkorra … eta denontzako edo askorentzako lekua eta espazioa dagoelako gu horren barruan.

Hanka sartzeak egin ditugu, askotan ez dugu asmatu, askotan herren ibili gara. Baina ahaleginak egin ditugu eta ilusioa, grina eta indarra jarri. Biziberritu beharko ditugu geure buruak, bai, jakina, baina orain arteko bidea esanguratsua izan da, oztopoak oztopo. Hala ere, ezagutu behar dugu nondik gatozen, gure genealogiak eta sustraiak ezagutu eta, ostean etorriko diren edo datozen belaunaldiek bere egin dezaten jakintza hori.

Zibak segi dezala biraka! Eta segi dezagun praktiketan erradikalago izaten eta berbetan pragmatikoago. Eta segi dezagun jostorratzarekin mihigintzaren ehunak josten eta txirikordatzen.

 

 

Afinitatea

2019-12-09  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Afinitatea

Nire ustez, azken urteotan herri mugimenduetan badabil eztabaida bat, gehienetan ostendua, baina eztabaida azken finean. Eta eztabaida horrek afinitatea eta aniztasuna parez pare jartzen ditu. Azken urteotan, asko (gor)aipatzen da aniztasuna, denok horretara jo behar dugula ematen du, baina, era berean, herri mugimendu gehienak afinitatearen inguruan eraiki ditugu (eta eraikitzen ditugu).

Eta horrek sortzen dit niri ezinegon puntu bat. Afinitatea beharrezko ikusten dudalako (eta ez nik bakarrik, ikusi bestela azken jardunaldi feministetan deskolonizazioaren inguruan gertatutako eztabaidak eta tirabirak) eta afinitatetik abiatuta ulertzen dudalako aniztasuna. Azken finean, euskara elkarteen diskurtsoa afinitatetik edaten zuen aniztasunaren bila (trinkotu eta zabaldu dinamikan, hain zuzen ere, beste kontu bat da ea lortu duten eta lortu badute, zer punturaino).

Baina, tira, ur handitan sartzen ari naizen sentsazioa dut eta ez dakit oso ondo nondik nora jo beharko genukeen gai honekin. Afinitatetik ala aniztasunetik?

Birsortzen

2019-12-02  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Birsortzen

Zergatik du bertsoak gure artean horrenbesteko arrakasta? Ba ez dakit, baina intuizio batzuk baditut. Jose Antonio Flores soziolinguista mexikarraren liburu batean honakoa irakurri dut: “identitate-jolasa praktikan” (bera ari da Mexikoko nawatek egiten duten igarkizunen jolas bati buruz). Eta iruditu zait hori dela bertsoa gutako askorentzat. Identitate-jolas praktiko eta atsegin bat. Alberto Irazuk “Rock puntua” liburu ezinbestekoan antzekoa dio: “Euskaraz mintzo direnen ariketa ludikoa da bertsoa”.

Identite-jolas hori da, Floresen berbekin jarraitzeko, “komunitatea komunitate izan dadin beharrezkoa duen kare-orea”. Musika ere bada kare-orea, musikak ere komunitateak ehuntzen baititu. (Zein ote da euskararen aldeko mugimendu sozialaren banda sonora? Horrelakorik al dago?).

Izan ere, bertsoak eta musikak bi aditz deklinatzen dituzte: birsortu eta asmatu. Eta bi berba horietan ere laburbiltzen da, antza, hizkuntza (hiztun komunitate) baten biziberritzea. Sormenaren lege nagusia, beraz: birsortu eta asmatu. Ahozkotasunaren eta idatziaren beste alor batzuetara ere zabaldu beharko liratekeen aditz biak, bide batez.

Aipagarriak

2019-11-25  //  Aipuak  //  Iruzkinik ez

Aipagarriak

“Berrikuntza sozialaren arlotik berrikuntza tradizionalaren arloak egindako akats berberak egiten ari gara. Izan ere, uste dugu badakigula zein den komunitate zehatz batek edo arazo zehatz batek behar duen konponbidea. Hau da, guk, berritzaile sozialok, txapela janzten dugu, arazoa ikusten dugu eta esaten dugu: arazoaren konponbidea hauxe da. Eta hortik abiatuta hasten gara jarduten. Izan ere, komunitateari entzutea gaur eta hemen oso pobrea da”.

Gorka Espiau

“Herri indigenak bizirik mantendu duenak zerikusia dauka euren autoregulazio gaitasunarekin. Ez dira Estatu kolonialen menpeko janaria ekoizteko, edo euren arropa egiteko edo euren gatazkak konpontzeko mekanismoak bilatzeko. Kasu askotan, autogobernurako mekanismoak eta autonomiarako formak dituzte. Estatu kolonialen menpeko ez izateak ahalbidetu die euren biziraupena”.

Aura Cumes

“Komunitatea, nazioa, sortzen du euskarak; eta ez halabeharrez, halanahiez baizik. Nahi dugulako elkartzen gara, nahi dugulako gara. Utzi albo batera euskara-ikasi-lana-errazagoa-da diskurtso txatxu hori. Eta elkartu gaitezen izan dugun lakoak”.

Xalba Ramirez

“Nork agindu du mundu kolorebakarra egunero irteten bada ostadarra?”

Pirritx, Porrotx eta Marimotots

“Benetan uste dugu euskararen indarra dagoela transmititu ditzakegun edukietan. Eduki hobeak lantzean eta aurretiaz ematean”

Toni Mollá

“Beraz, benetan egin nahi badidazu min, egin berba txarto nire hizkuntzaz. Identitate etnikoa da hizkuntza identitatearen bigarren larrua bezala (ni naiz nire hizkuntza). Nire hizkuntzaz harrotzen naizen arte, ezin naiz nire buruaz harrotu”

Gloria Anzaldua

Tosepan 2.10

2019-11-16  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Tosepan 2.10

Azken orduak dastatzen ari gara Cuetzalanen. Gutxi barru abiatuko gara Euskal Herri aldera eta aurretik bidaia luzea daukagu. Baina, tira, azken egunekoak ere aletu beharko ditut, txiri-txiri.

Atzo balantze eguna izan zen, bisitaren balantzea, egonaldiaren balantzea, planaren balantzea, eta, jakina, aurrera begira zelan sendotu, indartu, sustatu eta abar plana bera. Dena ideia eta amets baten bueltan. Ea.

Agurren eguna ere izan zen. Hemen egindako lagun, ezagun eta abarren agurra. Alde, Liz, Diana, Atsilin, Octavio eta abar. Eta, era berean, atzo Euskal Herritik heldu ziren irakasleei ere agurra. Ea eskolan lan ederra egiteko bultzada ematen duten.

Eta horri guztiari lotua, behin-behineko eta urgentziazko ondoriotxo batzuk:

  • Oraingo honetan hemengo batzarretan eta abarretan asko gehiago entzun dugu nawata (eta tutunaku apur bat ere entzun dugu). Horrek, nire ustez, asko adierazten du (ahalduntzea den heinean).
  • Jende gazteagorekin egon gara. Bekadun programa handi batean sartu da Tosepan eta, era berean, unibertsitateko ikasleekin egoteko aukera ere izan dugu.
  • Tutunakuak ere aurreko urtean baino presenteago egon dira eta, badirudi, gutxi barru haiek bultzatutako hizkuntza plana ere errealitate izan daitekeela. Bejondeiela!
  • Askoz zentratuago ibili gara. Hemengo dinamikak gero eta gehiago ezagutzen ditugu, aurreko urteko esperientzia ere badugu, jende gakoarekin lan egiteko aukera izan dugu, eta Tosepaneko historiari buruzko liburua irakurri izanak ere lagundu du zentratze horretan.
  • Eta, azkenik, askoz birra gutxiago edan dugu. Eta horrek adierazten du lan eta lan aritu garela, lotu barik, etorri ginenetik.

Azkenik, Iñaki Lazkanori atzo irakurritako esaldi batekin amaitu nahiko nuke ibilbide hau guztia: “Normalean, periferietan, bazterretan, sortutako astinduak zentroari ere eragiten dio”. Biba zuek, Tosepanekook!

Tosepan 2.9

2019-11-15  //  Tosepan  //  Iruzkinik ez

Tosepan 2.9

Azken-aurreko egunean eguzkiarekin egin zigun diosala Cuetzalanek eta behe-lainoarekin esan zigun gabon. Larregi ez ohitzeko eguzkiari, seguruenera.

Goizean gauzak prestatzen eta prestatzen aritu ostean, produktore organikoen kooperatiban tailerra eman behar zuen Lizbethek eta hara joan nintzen. Idazten eta irakurtzen trebatzeko ikastaro baten lehen oinarriak jartzeko saioa zen (alfabetatzearen inguruko metodologiarik ezagutzen du inork?). Ordubete eta laurden ibili ziren denak nawateraz berbetan eta ni, adi-adi, ezer ulertu ezinik. Glotodidaktika ikastaroan ere antzeko saioa izan nuen daniar batekin eta horrekin gogoratu naiz. Ulermena zer garrantzitsua den!

Horren ostean, Tosepaneko sustatzaileekin neukan tailerra, hizkuntza aktibismoaren inguruko bigarrena. Izan ere, honen helburua zen sustatzaileen egunerokoan (hauek komunitateetara joaten dira kooperatibako bazkideak laguntzen hainbat eta hainbat gaitan) hizkuntzaren sustapena txertatzeko bideak topatzea denon artean. Ideia mamitsuak atera ziren lan-taldeetan, aktan jaso ziren horiek guztiak eta hurrengo astean batzarrean hasiko dira horiek lantzen eta fintzen. Badirudi hazitxoa erein dugula.

Bazkalostean, osasun alorreko sei sustatzailerekin geneukan saioa, lan-batzarra. Lizek, gainera, Euskal Herriko ohitura batzuk kopiatu eta Tosepaneko kafetegian (Cuetzalan erdian) egin genuen (kafea, txokolatea eta gozoez inguraturik). Euren komunitateetan hizkuntzak zer egoera duen hasi ziren aipatzen sustatzaileak eta bakoitzaren eremura lerratu zen gero batzarra. Talde polita iruditu zitzaidan eta eragin biderkatzailea izan dezakeena ondo artikulatuz gero komunitateetara hizkuntzaren aldeko mezuak eta ekintzak eramateko.

Gero Ameliak afaltzera gonbidatu gintuen eta, berriro ere, oparo! Bi aste gehiago jarraituz gero hemen, gizenduko gara gero! Mila esker Amelia! (Irakurri, bide batez, Onintza Iruretak Ameliari eta Alvarori egin dien elkarrizketa). Bihar azken eguna.

Tosepan 2.8

2019-11-14  //  Tosepan  //  Iruzkinik ez

Tosepan 2.8

Atzo goizean berriro ere tailerrekin hasi nintzen. Horretarako, Tosepaneko irratira joan nintzen eta han beharrean dauden gazteekin hizkuntza aktibismoa eta hizkuntza ekologiaren hastapentxoak konpartitu genituen. Transmisioaren garrantziaz berba egin dute, nawat gaztea izateak dakarrenaz eta abarrez. Neuk transmititu gura izan nien ideia argi bat: gaur eta hemen, 2019an eta Cuetzalanen, originala, berritzailea eta aitzindaria izateko modu bakarra irratia nawateraz egitea da. Ze espainolez mila eta bat aukera daude, mila eta bat irratsaio, mila eta bat, eta nawata da munduan original izateko daukaten modua. Jende askok berba egiten duen hizkuntzan idaztea edo berba egitea ez da entzuna izateko ezelako berme, batzuetan alderantziz baizik. Mamitsu eta indartsu joan zen saioa.

Handik irten eta unibertsitatera bueltan. Oraingoan hango irakasleekin hizkuntza ekologiaren inguruko bigarren saioa egitera. Platano frijituak jaten eman genion hasiera saioari (hemen batzar, saio eta tailer guztietan beti dago kafea, beti dago jatekoa, gizenduta itzuliko ote naiz!). Hau ere sakon joan zen eta berbetan ari nintzela metafora mundiala, totala, bururatu zitzaidan: reforestación lingüística. Tumatxa!

Saioa asanblada batekin amaitu genuen eta bertan, unibertsitateko irakasleek erabaki zuten bertan hurrengo urteetarako hizkuntza plana martxan jartzea. Beste pausotxo bat aurrera, jakina.

Bazkari-batzarra izan genuen gero Cuetzalan erdigunean, Alderekin. Gatxi ibili zen gidari, gauza potoloei buruz berbetan, planaren koordinazioaz eta abarrez. Beste gauzetarako ere eman zuen bazkariak: Brasili eta Boliviari buruz berba egiteko, Euskal Herriko nekazaritza eta industriari buruz eta abar. Kafea hartu genuen gero Tosepaneko kafetegian eta, jarraian, hemengo aholkulari nagusiaren etxean afaldu genuen. Luuuuuze joan zen afalostea, honetaz eta hartaz berbetan, interesgarri, mamitsu, irribarretsu eta abar. Baina horiek guztiak beste leku batean kontatzekoak dira. Bihar gehiago.

Tosepan 2.7

2019-11-13  //  Tosepan  //  Iruzkinik ez

Tosepan 2.7

Goiza komunikazioarekin hasi dugu, hango eta hemengo irratiko kideentzako grabazioak egiten. Hurrengo egunetan entzungo gaituzue han eta hemen. Momentuz, irratiratu den lehena Radio Euskadin egindakoa izan da (biba zu Maialen!).

Horren ostean sartu gara Tosepan taldeko zuzendaritzan. Hizkuntza irizpideen inguruko dokumentua aurkeztu dugu, baina, jopuntan geneukan zerbait zabalagoa: erakundetzea. Eta hainbat aurrerapauso egin ditugula iruditzen zait (zaigu). Metodologia eta pedagogia erabiltzen ditugu askotan geure lanetan, baina oraingo honetan beste zerbait gertatu delakoan gaude. Ereindakoa fruituak ematen hasi dela esango nuke, eta igarri da. Hizkuntza sustatzaileak, hizkuntzaren zaintzaileak, bizi-proiektuak, sentipentsatu, ekintzarako formazioa, bistaratzea, gatazkak irabazteko dira, talentua (hemen ere!), ekonomia sozial solidarioa eta eraldatzailea, … Horiek guztiak harilkatu dira zuzendariekin izandako eztabaida-solasaldietan. Tumatxa!

Arratsaldean ere bilera luuuuuuzea izan dugu. Hurrengo urteetako planaren nondik norakoak izan ditugu hizpide. Adituan ibilitako guztiek aurkeztu dituzte euren proiektuak eta loratze linguistikoaren adarrak harilkatu ditugu. 2006tik dabiltza modu batera edo bestera Tosepanekoak hizkuntza biziberritzean. Eta orain mugarri sendoa jartzeko aukera dagoela ematen du. Ea hala den, gu bultzatzen saiatuko gara, aholkuak ematen eta inplikatzen.

Amaitzeko, arratsaldeko ideia batzuk (apunteetatik tiraka): komunitatea da ezagutzaren iturri, router librea, planaz jabetu, lurraldearen defentsatik zer dugu ikasteko?, plangintzagileak gara gu, internet komunitarioa, ahozko tradizioa, berrabiarazi eta abar. Bihar gehiago.

Tosepan 2.6

2019-11-12  //  Tosepan  //  Iruzkinik ez

Tosepan 2.6

Beste egun luze bat bizi izan dugu gaurkoan ere Cuetzalanen. Hasteko eta behin, aldaketa. Unibertsitateko irakasleekin nuen saioa bertan behera geratu da eta, horren ordez, Lizekin izan dut koordinazio batzarra. Eta, bitartean, Euskal Herriko komunikabideen hainbat eskaerei erantzuteko bideak aurkitu.

Unibertsitateko irakasleekin barik, hango ikasleen aurrean saio gogoangarria izan dut. 140 ikasle izan dira, dena beteta, eta interbentzio zeharo esanguratsuekin (nire interbentzioak baino esanguratsuagoak batez ere). Txalo zaparrada pare bat jaso dut (biba zuek, dedio!) eta, bereziki, hunkitu nau amaieran lau ikaslek beste guztien izenean eskerrak emateko egin duten erronda. Amaieran, gainera, beste lau ikaslek bideo elkarrizketa egin didate euskaraz eta gaztelaniaz, eta euren asanbleetan xuxurlarien teknika erabiltzeko aholkatu diet (a zer indarra ematen didate beti gazteek!).

Arratsaldean, berriz, Tosepaneko eskolako irakasleekin hausnarketa saioa egin dut. Hizkuntza aktibismoa, hizkuntza ekologia eta bakoitzaren erantzukizunaz berba egin dugu luze eta zabal. Baina ez hori bakarrik. Hurrengo egunetan berben lapurra jokoa egiteko proposatu eta onartu egin dute. Bihar hasiko dira jokoarekin eta, amaieran, irabazleak Euskal Herritik ekarritako oparitxoa jasoko du.

Koordinatzeko beharra ez da amaitu, ostera. Izan ere, ostegunean Eskoriatzako eskolako irakasle batzuk datoz eta hori koordinatzen ibili gara Gatxi, Liz, Leo eta laurok. Koordinatu, dinamizatu, formatu, xaxatu eta abar. Horixe da gure lana hemen, horiexek dira gure hemengo erronkak eta gure hemengo eginbeharrak. Eta fin ari gara horiek betetzen, txiri-txiri eta animoz beterik, nekatuta egon arren batzuetan. Aurten, gainera, iaz baino garestiagoak daude birrak, Gatxik bere kronikan oso ondo azaldu duen bezala.

Tosepan 2.5

2019-11-11  //  Tosepan  //  Iruzkinik ez

Tosepan 2.5

Zapatuan egun librea eduki genuen, baina, hala ere, goizean goiz Tosepanek kudeatzen duen irratian elkarrizketa egin ziguten Gatxiri eta bioi. Eguna nawat eta tutunakuen kulturan murgiltzen eman genuen, euren lorratz arkeologikoak ikusten, euren lore eta landare eta arbolak ezagutzen lorategi botanikoan, eta Cuetzalango marabilla naturalak gozatzen (ur-jauziak eta abar).

Domeka, berriz, Tosepaneko aholkulari nagusiarekin hasi genuen, batzarrean. Harekin planaren nondik norakoak, Euskal Herrian egindako egonaldiak eta bestelakoak landu genituen Gatxik eta biok. Mamitsu eta indartsu joan da batzarra eta, gure ustez, egonaldi honen bilakaeran mugarria jarri du batzarrak (nahiz eta ikusi beharko).

Plan hauen ibilbidea marrazten jarraitu dugu horren ostean, Tosepantahtol-eko lagunekin (planaren inguruan eratu den talde motorrarekin, alegia). Erakundetzea landu dugu eta planaren ikuspegiaren nondiko norako batzuk marraztu. Era berean, hurrengo aste potoloaren hitzorduak eta zitak errepasatu ditugu.

Arratsaldean urrunetik jarraitu dugu apur bat hauteskundeen berri, gure herrietako datuak eta bestelakoak komentatu, hurrengo asteko lanak prestatzearekin bat. Gure egonaldiaren erdia pasatu da dagoeneko, eta galtzak bete lan dugu oraindik gure begi aurrean. Jarraitu beharko dugu kontzientziak lehertzen (“detonar conciencias” esan du hemengo batek) hurrengo astean ere.

Gaurko esaldia (Alvarok esana): “mundua amildu arren, ezin dugu esan ezinezkoa dela. Jarraitu behar dugu”.

26 / 140«Aurrekoa102025262728405060Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA