Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Hizkuntza plangintza zentralizatua

2019-09-18  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Hizkuntza plangintza zentralizatua

Bernard Spolsky soziolinguistikaren arloan gaur eta hemen dagoen aditu nagusienetako bat da. Ekarpen mamitsuak egin dizkie hizkuntza plangintzaren kontzeptuaren zoko-mokoei (eta, bide batez, Txepetxek ezarritako hiru ontzi ospetsuen ia ondorio berara heldu da). Baina, tira, gaur ez da hiru ontziei buruz berba egiteko une eta abagunea.

Orain dela gutxi, irakurri dut bere artikulu bat eta hori gura nuen zelanbait iruzkindu (edo hona ekarri). Artikuluan mundu mailako hainbat hizkuntza plangintzari egiten dio erreferentzia (hasi Zelanda Berrian eta amaitu Afrikako hainbat estatutan). Aipatzen dituenen artean, noski, bi klasiko: Irlanda eta Israel. Eta berak eredu biak kontrajartzen ditu (beste askok egin bezala, bide batez).

Spolsky-k dio Irlandako hizkuntzaren aldeko lana (plangintza) oso zentralizatua egon dela eta eman dituen emaitzak eman dituela. Zentralizatua, batez ere, administrazioko nazio mailako egituretan. Israelen, aitzitik, hizkuntzaren aldeko lana herri mugimendutik elikatu da, baina baita Estatutik ere. Izan ere, lan hori hainbat esparrutan eta hainbat mailatan gauzatu da. Eta, dena kontra izanda, emaitza ukigarriak eta zeharo esanguratsuak ekarri ditu. Hortaz, Spolsky-k dio hizkuntza kudeaketa zentralizatuak muga argiak dituela eta, beraz, hizkuntza kudeaketa hainbat mailatakoa izan behar dela arrakasta lortuko badu (norbanakotik Estatura, eta tartean erakundeak, enpresak, administrazio lokalak, herri mugimenduak, kirol eta kultur taldeak, eta abar).

Gureak, antza izatekotan, Israelekin izango luke (nahiz eta gorengo maila, Estatua, falta izan). Hala ere, seguru aski, maila horietan guztietan (norbanakoa, familia, erakundeak, enpresak, …) intentsitatea handitu beharko genuke, nola edo hala. Seguru aski, sakonago eta sendoago errotu beharko genituzke aldaketok; seguru aski, koherenteago jokatu beharko genuke denok, erreferentzia direnetatik hasita (baina norbanakoon erantzukizuna zuritu barik). Seguru aski, baina Israeletik urrun gaude oraindik (Irlandatik ere, bide batez).

Jendartea aldatu

2019-09-10  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Jendartea aldatu

Zelan gauzatzen da aldaketa soziala? Mila teoria daude han eta hemen. Hala ere, asko gustatu zait Jokin Azpiazuk esaten duen hau eta zer pentsatu latza ekarri dit:

Garrantzitsua da aldaketa sozialaren jatorria eta gakoari buruzko eztabaida dikotomikoa saihestea. Bi ideien artean dantzan ibili gara eta polarizatzeko joera izan dugu. Batetik, lelo liberala. Honen arabera, gizakiak bere borondatearen arabera edozein gauza aldatzeko gaitasuna du (zuk aldatu dezakezu nahi baduzu). Bestetik, dogma estrukturalista. Honen arabera, pertsonok jarduten dugu egitura egonkor batzuetan oinarrituta eta egitura horiek aldatuta bakarrik eragin ditzakegu aldaketak. Kasu honi dagokionez, aldaketa proposamen batzuk gure portaera pertsonaletan oinarritu dira, baina egiturak ukitu gabe. Beste batzuk, ordea, egitura aldaketak proposatu dituzte, baina inor ukitu gabe. Dimentsio berriak altxatu behar ditugu plano honetan eta aldaketa sozialari begirada poliedrikoagoak eskaini behar dizkiogu.

Jokin Azpiazuren beste hau ere azpimarratu dut:

Aldaketa soziala eragin gura duen ekimenek bilatzen dute programa edo proposamen politiko edo sozial batzuen aldeko identifikazioa edo babesa. Horretarako, igorri gura dugu ulertua izan daitekeen mezua, onargarria izan daitekeen mezua eta erakargarria izan daitekeen mezua. Izan ere, eragin gura dugu eta aldaketa gauzatu gura dugun pertsonekin lan egin.

Gazteak.Militantzia

2019-09-05  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Gazteak.Militantzia

Aurrekoan lagun batekin ari nintzen berbetan. Bere ustez, gero eta gazte gutxiago dira militantzia hizkuntzan dutenak (zehatzago esateko, euskaran). Bere ustez, gazteak ez dira emozionatzen euskararen aldeko mugimendu sozialekin. Zentralitatea beste kausa batzuetan bilatzen dute: feminismoan, okupazioan, sorkuntzan edo dena delakoetan.

Handik gutxira, Pedro Zuberogoitiarekin “liskartu” nintzen txioerrian. Bere ustez, “belaunaldi berrietan ez dago ia inor prest euskaraz bizitzeko une oro eta inguru guztietan”. Eta sare sozialek dakarten patxadaz, ganoraz eta abarrez blai, haginka egitera irten nintzen, betiko legez, larregi pentsatu barik. Ai ene!

Bi lagun horien baieztapenak berresteko edo ezesteko daturik ez dut, ez dakit errealitatea hala den. Baina iruditzen zait errealitatea horrela den edo ez eztabaidatu beharrean, konponbideak bilatzea dugula eginkizunik behinena. Niri bi aukera bururatzen zaizkit: batetik, gure mugimendu sozialak hezeagoak egitea, erakargarriagoak egitea, errebeldeagoak edo kitzikarriagoak egitea. Eta, horretarako, astindu beharko ditugu gainean daramatzagun inertzia askotxo. Eta, bestetik, gazteekin berba egin, gazteei entzun eta eurekin batera (edo) zelan edo halan euren parte hartzea lortu.

Ez diot ezer berririk, badakit. Baina begiratu behar dugu, ikusi, berba egin eta, batez ere, entzun: beste batzuek zer egiten duten, zer arlotan hobetu dezakegun, zer kezka/kexa duen jendeak, zer egiteari utzi beharko geniokeen, zelan egin hobeto komunikatzeko, zelan egin erakakargarriago, eta abar. Eta abar.

Kartografiak

2019-09-03  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Kartografiak

Boterea kartografiatu omen daiteke, edo, hobeto esanda, botere harremanak kartografiatu daitezke, antza. Horrek galdera sorta bat ekarri du neure burura:

Non kokatzen gara euskaldunok boterearen kartografian? Zer posiziotan? Eta euskaraz bizi gura dugunok? Zelan mugitu gure posizioak boterearen kartografian? Non sakatu? Non mugitu?

Zelan eraiki dugu euskaltasun hegemonikoa? Zelan sendotzen da hau gaur eta hemen? Zer leku utzi diegu euskaltasun alternatiboei? Zelan desmuntatu dezakegu hegemonia hori? Deseraiki behar dugu berreraikitzeko? Ala desagerrarazteko? Zelan sentipentsatu euskaraz?

Zelan joan periferiatik periferiara zentrotik pasatu barik? Zentrorik behar al dugu? Zentro bat? Ala ehunka? Erdigunea(k) apurtu behar d(it)ugu? Unibertsalak ala pluribertsalak izan behar al gara? Non daude euskaltasunaren gune neuralgikoak? Gure hizkuntzak benetan deszentratzen gaitu?

Euskaltasunak errebeldea behar du izan? Euskaltasun subertsiborik al dago? Euskaltasun disidenterik al dago? Kontra-espazioak behar ditugu? Arrakalatu behar ditugu espazio hegemonikoak? Norabide askatzaileekin bat etorri behar du euskaltasunak? Eraldaketa soziala egin daiteke hemen eta gaur euskara ez den hizkuntza batean?

Begirada garbitu behar al dugu? Deskolonizatu behar ditugu gure buruak? Zelan desahaldundu behar dugu? Zer deseraiki behar dugu? Zer desikasi? Zelan desasmatu gure buruak?

Boterea eskuratu behar dugu? Ala boterea barreiatu behar dugu?

 

100 urte

2019-08-06  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

100 urte

100 urte txikitik eragiten, erraz esaten da gero. 100 urte, eta bidean birritan Zeruko galdu du, eta bidean kooperatiba bihurtu, eta bidean 15 urtetan mutu, eta bidean iraun du, eta bidean internetera salto egiten aitzindari bihurtu, eta bidean asmatutako etorkizuna marrazten ari da, eta bidean euskarazko egunkaria sortzeko lanean aritu, eta bidean lizentzia libreekin argitaratu, eta … hori guztiori (eta beste mila gauza), euskaratik eta euskaraz.

Izan ere, pentsu ideologiko nagusiena jasotzen dut nik Argiatik. Ingelesez, espainolez edo galizieraz jakin arren, neure armarik ideologikoenak Argiak ematen dizkit. Edukietan, baina baita egiteko moduetan ere (horizontaltasuna, elkartasuna, kooperatibagintza eta abar). Gure inguruetan, behintzat, egiteko moduetan beste batzuk ez dira behar beste eredu, edo baldin badira, ez dute Argiak duen irismen eta koherentzia (eta sendotasuna).

Asmatu duzue bai, Argiak 100 urte egin ditu. Eta pozten naiz, eta ohore bat da nire blog hau argia-jendearen orrietan egotea. Zer dira ba 100 urte? Etorri behar dira gehiago, baina, jakina, loak hartu barik, eta beti aurrera urratsak egiten. Biba zuek!

Bihar irakatsi

2019-07-30  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Bihar irakatsi

Gaur ikasi, bihar irakatsi. Lelo hori zuen Kimuak erakundeak. Euskal kultura eta balio eraldatzaileak transmititzea zuen helburu. Ordutik, urak mugitu ditu errotak eta sasoiak aldatu egin dira. Baina bulkada berrien harira argitaratutako liburuak berriro ekarri du nire akordura erakunde hori.

Euskal kultura eta balio eraldatzaileak. Gaur eta hemen aisialdi elkarte eta mugimendu askok besarkatzen dituzte bi horiek. Urtxintxa, Txatxilipurdi, herri hezitzailearen inguruko eragileak, euskal udalekuak, … baita Euskarabentura ere. Kimuak bezala, Euskarabentura oso bibentziala da eta izan gura du. Aldaketak eragiteko bizipen positiboek duten indarraz jakitun dira antolatzaileak eta primeran egiten dute hori.

Kimuak-en ibilitako batzuk gertutik ezagutzen ditut eta haietako askorentzat erakunde horretan ume bezala aritzeak gerora begira garrantzi handia izan du. Klik batzuk egiteko balio izan zien. Ea Euskarabenturak ere etorkizunean humus hori uzten duen … Bitartean biba zuek kopon! Lan aparta egiten ari zarete-eta.

Hirigintzak

2019-07-16  //  Sailkatu gabea  //  4 iruzkin

Hirigintzak

Hirigintzak baldintzatzen ditu bertan bizi direnen hizkuntza-hautuak? Galdera horri erantzuna ematen saiatu da Galder Unzalu azken urteotan. Bere ustez, hirigintzak baldintzatzen ditu hautu horiek. Lurraldea eta Hizkuntza graduondokoaren bueltan dabiltzanek ere gauza bera esaten dute. Mikel Zalbidek ere, hein batean (eta ñabardura askorekin), horren alde egiten du azken Bat aldizkarian arnasguneen gainean egindako artikulu luze bezain mamitsuan (eta, zenbait arlotan, eztabaidagarrian).

Eta nik? Nik zer iritzi dut? Ba, ez dakit. Hirigintzak, jakina, zerikusia eta lotura du hizkuntzarekin eta haren erabilerarekin. Izan ere, hizkuntzaren erabilerarekin denak du zerikusia, bizitza osoak du zerikusia: hirigintzak, lanak, zuzenbideak, aisialdi ohiturak, sozializazioak, kulturak eta abar. Baina ez nuke esango hizkuntza-hautuetan horrenbesteko eraginik duen. Beste faktore batzuekin konbinatuta, bai badu. Baina, bere horretan, bere xumean, bere apalean, esango nuke ezetz. Baina, beti, esango nuke ezetz hipotesi moduan. Ez daukat daturik, ez ebidentziarik hautuetan eraginik ez duela esateko. Baina, era berean, ez daukat daturik, ez ebidentziarik hautuetan eraginik duela esateko. Jarraitu beharko da ikerketan, hortaz. Ea Galderrek hurrengoetan pista eta ebidentzia gehiago ematen dizkigun.

Zozoak beleari

2019-07-08  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Zozoak beleari

Doktore-tesiak poztasun batzuk eman dizkit dagoeneko. Baina, normalean, irakurri beharreko liburu eta artikulu gehienak ez ditut behar bezala gozatu (hau suabe esanda, kasu batzuetan zeharo gogorra izan da eta). Azken finean, sarritan gauza jakin baten bila zoaz eta besteari jaramon gutxi egiten diozu. Baina beti ez da horrela.

Ez dakit zergatik apuntatuta neukan “Zozoak beleari” liburua bibliografian, 1997an argitaratua. Jon Sarasuak eta Andoni Egañak gutunizketa egiten dute (posta elektronikoaren aurreko sasoiak!) eta mila gai aletzen dute: bertsolaritza (batik bat), baina baita herrigintza, internazionalismoa, kulturgintza, euskara, … ere.  Baina tesirako ez dauka ezer, zoritxarrez.

Liburu horretatik bi aipu ekarri nahiko nituzke. Lehenengoa artisautzarekin du zerikusia eta nire artikulu batekin oroitu naiz:

“Zeregin apala duk artisautzarena. Molde batera behartzen dik langaia. Zumitza edo buztina moldera behartuaren behartuz, denborarekin abilidadea pilatzen dik artisauak. Abilidadeak sormenari ere bidea irekitzen ziok. Sormena abilidadetik bideratzen duk, moldetik, serieko produktu arruntaren apaltasunetik”.

Bigarrena, aldiz, bizi-nahiarekin eta autokonfiantzarekin, eta transmisioarekin eta belaunaldi arteko harremanekin, eta sormenarekin eta beste hainbat gauzekin bere xumean:

“Garena izatez jarraituz aldatzea. Aldatzea baita garena izaten jarraitzeko modua”.

Sekulako gozatua izan dut liburuarekin. Badakizue, joan zuen liburutegietara (edo ez).

Ohiturei bueltaka

2019-07-03  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Ohiturei bueltaka

Hizkuntza ohiturak gora, hizkuntza ohiturak behera gabiltza. Gainera, bigarren Euskaraldia ere badator eta ahobizi eta belarriprestez gain, ariguneak izango ditugu bigarren honetan. Lautadan egingo dute simulakroa udazkenean eta hark zer ematen duen zain gaude askotxo.

Baina zer da, ba, ohiturak aldatzea? Azken finean, honek eskatzen du dislokazio linguistiko pertsonala, hau da, orain arte beste hizkuntza batean egiten zenuena euskaraz egiten hastea. Eta, horretarako, zure buruari aldatzeko baimena eman behar diozu, hori da lehendabiziko pausoa. Hau da, idatzitako gidoitik ihes egitea, hain zuzen ere.

Izan ere, zeure buruari hizkuntza plangintza egitea eskatzen du horrek. Eta zer da hizkuntza plangintza ba? Hizkuntza plangintzak hizkuntza errealitate bat aldatzea du helburu eta aldaketa hori metodo baten bidez, hau da, era sistematizatu eta iraunkor baten bidez egiten du. Hortaz, zeure buruari baimena emateaz gain, era sistematizatu eta iraunkor baten bidez egin behar diozu aurre parean datorkizun egoera berriari.

Baina, kontuz, hau ez da bakarrik “gudu-zelaia”, goza-zelaia ere izan behar du, arrakasta lortuko badugu. Hau da, bilatu behar ditugu aldaketa horietan gozatzeko moduko uneak eta guneak, pertsonak eta egoerak. Bestela, seguruenik, alferrikakoak izango dira ohitura aldaketa horiek.

(Goza-zelaia berba eta kontzeptua Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik liburuan aurkitu dut)

Kasualitatea ote?

2019-06-25  //  Sailkatu gabea  //  2 iruzkin

Kasualitatea ote?

Abdullah Öcalanek idatzitako Zibilizazio Demokratiko baten aldeko Manifestua irakurtzen ari naiz (momentuz lehen bi aleak irentsi ditut). Soziolinguistikarekin edo hizkuntza soziologiarekin momentuz zerikusi gutxi du orain arte irakurri dudanak, baina tira …

Bigarren ale honen hitzaurrea Raul Zibechik idatzi du. Eta honako hau dio: “Herri kurduaren erresistentziak, Txiapaseko zapatistekin batera, sasoi honetako jarduera askatzailearen eta pentsamendu kritikoaren onena gorpuzten du”.

Praktika askatzaileak egiten ari dira kurduak, praktika eraldatzaileak egiten ari dira zapatistak. Askatasuna, irudimena eta tradizioa elkar elikatzen duen hirukian garatzen ari dira praktika horiek. Eta, nire ustez, ez da inondik ere kasualitatea praktika horiek hizkuntza menostu eta gutxiagotu baten abaroan sortzea. Hala ere, nire ustez, mugimendu biek badute zer hobetua euren hizkuntza gutxiagotuen babes eta zabalkundean.

Baina, tira, Öcalanek esaten duen bezala, “ez dago erralitate aldaezinik, apurtu ezinik. Gainera, zapalketa eta esplotazioa dakarten erakundeak suntsitzea bizitza askerako bete beharreko betekizuna da”. Hortaz, hizkuntza askapen bideei ere ekin beharko diete noiz edo noiz, berandu baino lehen.

28 / 140«Aurrekoa102027282930405060Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA