Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Soziolinguistika meets Butler

2017-01-30  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Soziolinguistika meets Butler

Sekulako aldizkari puskak dira Bat aldizkariaren 99 eta 100. aleak. Etorriko da horiek behar bezala lantzeko sasoia, blogean edo Jakin aldizkarian. Baina, tira, hori baino lehen, Jone Miren Hernandezen aipu batzuei tiraka egin gura diet orain eta hemen. Aipu horiek aldez edo moldez erreferentzia egiten diote Judith Butler-ek feminismoan irekitako bideari (nire lagun batek identitatearen brikolajea deitzen dio). Eta Jone Mirenek berak aitortzen du harrituta dagoela euskal soziolinguistikak zer kasu gutxi egin dion Butlerri. Hemen aipu batzuk bide horri txiri-txiri ekiteko:

Identitateak bere kutsu esentzialista galtzen du eta norbanakoak bere identitatea eraikitzerakoan duen partaidetza azpimarratzen da, hiztunak eginkizun honetan azaltzen duen grina eta inplikazioa nabarmenduz.

 

Euskaraz egiteak laguntzen du giro nahiz testuinguru euskaldun bat sortzen eta lortzen, baina, gainera, aritze horrek badu ondorio bat nire/gure burua euskaldun bezala irudikatzeko garaian.

 

Identitatearen oinarrian ekintza eta errepikapena egongo litzateke; egin eta ekite horiek identitaterako sustraiak izango lirateke eta.  

Aipatzen hasiak

2017-01-26  //  Aipuak  //  Iruzkinik ez

Aipatzen hasiak

 

 

 

 

“Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu batzuetan. Baina bizitzaren erreferendum txikietan galduta ibiltzen gara, geure buruarekin ditugun herri-galdeketetan deslai. Askotan nahiago izango genuke barne diktadura batean bizi, edo sasi demokrazia estalian. Besteek gugatik erabaki dezatela, bizitzaren egoerak erabaki dezala, korronteak eraman gaitzala nora goazen konturatzeke”.

Oihana Bartra

“Guk geuk, euskaldunok elikatzen ditugu gure hizkuntzari buruzko mito asko. Gurtzeak ez dakarkio onik hizkuntzari”.

Beatriz Fernandez

“Guztiz konbentziturik nago, aurrerantzean ere, hizkuntzaren estatusa edozein delarik eta legeak aldeko izanik ere, hizkuntza komunitateak eutsi beharko diola hizkuntza gutxituaren normalizazio soziolinguistikoari”.

Joan Mari Torrealdai

“Guk oso argi daukagu euskararen mundura ekarri nahi dugun jendea mundu anormal batera ekarri nahi dugula”.

Eduardo Apodaka

“Mingaina da gure hankarte libre bakarra”

Oier Guillan

 

Hizkuntza-politikak

2017-01-23  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Hizkuntza-politikak

Hizkuntza politikaren kontzeptua era batera ulertua izan da orain arte. Hala ere, batez ere Bernard Spolsky-k kontzeptua zabaldu egin du. Eta nazioarteko literaturan zabalkunde nahikoa izan du (ikusi adibidez “The Cambridge handbook of language policy” liburukotea). Pasa den astean gurean egon den Julia Sallabank soziolinguistika honela ekarri egin zuen kontzeptua (elkarrizketa itzela egin diote Berrian bide batez):

Hizkuntza-politikak hiru atalez osatzen dira: hizkuntzaren praktikak (language practices), hizkuntza-sinesmenak (language beliefs) eta hizkuntza-kudeaketa (language management). Praktikak jendeak publikoan (edo pribatuan) hizkuntzarekin egiten duena da. Eta, horrez gain, hizkuntza horretan hitz egitea baimenduta ala debekatuta dagoen, edo zein diren erabiltzen diren hizkuntzak ere hizkuntza praktikak dira. Sinesmenak, aldiz, hizkuntzarekiko edo bere aldaerekiko jarrerak dira, hots, zein hizkuntza, nola eta zein egoeratan erabili beharko liratekeenaren inguruko iritziak; horri elebitasun eta eleaniztasunari buruzko sinesmenak eta hizkuntzen eta dialektoen arteko bereizketak lotzen zaizkio, izan ere, hizkuntza politiken zati oso garrantzitsu dira. Azkenik, hizkuntza-kudeaketa, hizkuntza baten arazoa identifikatzea eta horri aurre egiteko neurriak hartzea da.

Estandar batua

2017-01-16  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Estandar batua

Hurrengo urtean 50 urte beteko ditu orain arte euskara batua deitua izan denak (orain badirudi, Ibon Sarasolari kasu eginez gero behinik behin, estandarra deitu behar zaiola). Oso gaztea da estandarra, eta oraindik egunez egun eraikitzen ari gara (beste edozein estandarra egunero eraikitzen den bezala, bide batez esana).

Horregatik, asmatutako gure hizkuntza batuari gehiago ikusten zaizkio josturak, gehiago ikusten zaizkio tolesdurak. Ez dago guztiz naturalizatuta (beste estandar batzuekin alderatuta; izan ere, gero eta naturalizatuta baitago) eta hobeto igartzen da eraikia dela (beste edozein hizkuntza bezala, bide batez esana).

Hortaz, batua eta euskalkien enegarren eztabaidari heldu aurretik, zientifikoki nork esan dezake estandarra artifiziala, arrotza, estralurtarra, kartoizkoa, zabarrra, mengela eta abar denik? Eta, gainera, kontuan hartu behar dugu gurean euskalkizurtzak daudela (hau da, euskalki bakoak).

Hortik aurrera, nire uste makalean, euskalkien doinua eta soinua eta berbakera erantsi behar zaio estandarrari, orain arte baino gehiago. Eta aurrera jarraitu behar dugu, gurea corpusari dagokiona baino, estatusari dagokion afera delako.

Aititearen intsumisioak

2017-01-11  //  Sutondoko kontuak  //  Iruzkinik ez

Sutondoko kontuak liburuan argitaratu zen lehendabizi. Hortik ekarri dut kopiatuta:

Aititearek ogia garraiatzen lan egiten zuen, kamioiarekin gora eta behera Bilboko kaleetan barrena. 1976an greba gogorra piztu zen Bilbon. Ogia banatzen zutenek astegun bateko atsedena aldarrikatzen zuten: hau da, igandeetan ogirik ez banatzea. Greba gogorra izan zen, baina langileek irabazi zuten eta, ordutik, aititeak igandeetan familiarekin egoteko aukera irabazi zuen.

Urte batzuk geroago, ordea, okindegiak igandeetan irekitzen hasi ziren berriro. Eta ogia banatzen zitzaien. Gainera, igandeetan ogi kontsumoa beste egunetan baino handiagoa da. Baina ez aititeari esker. Bizirik egon zen bitartean, ez zuen inoiz domeka batean ogirik erosi. Zapatuetan gehiago erosi eta domekan aurreko eguneko ogia jan.

Aititearen intsumisioa ekintza xumea zen, garai bateko elkartasun eta greben omenez. Euskaraz aritu gura dugunok ere intsumisio ekintza txikiak egin behar ditugu egunero-egunero. Okindegian, arrandegian, administrazioan, botikan, … TELP ikastaroen funtsa horixe baita, eguneroko intsumisioan aritzeko trebatzea, eguneroko desobedientzia-eskolak dira haiek.

Motibazioak

2017-01-09  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Motibazioak

Txepetxek bere hiru ontzien teoria famatuan motibazioa, ezagutza eta erabilera aipatzen zituen. Jone Miren Hernandezek proposatu zuen hiru horiek zelanbait modulatzea eta emozioak, gaitasunak eta praktikak berbak erabiltzea.

Proposamenak proposamen, ezagutza (gaitasunak) eta erabilera (praktikak) nire ustez nahiko ondo ulertzen dira. Motibazioa (emozioak), ostera, ez dut uste horren ondo ulertzen denik. Eta, gauzak horrela, “Euskal musika kosmikoak” liburu erabat gomendagarria irakurtzen, Victor Toledoren aipu hau aurkitu nuen (itzulpena neurea da):

“Kontzientziatzea, batez ere, bere portaerak alda ditzan norbanakoa eragitea da. Horrek esperientzia ikaragarria dakar eta esperientzia hori intelektuala bezain pasionala izan behar da, somatikoa bezain espirituala. Hortaz, kontzientziazioan batu behar dira zientifikoak eta artistak, terapeutak eta filosofoak. Eta, gainera, informazioa batu behar da sentsazioarekin, estasiarekin, hausnarketarekin, meditazioarekin eta bizipenekin”

Aldatu kontzientziazioa eta jarri motibazioa (edo emozioak). Eta bat natorrela esan dezaket aspaldiko partez.

Erreferendum txikiak

2017-01-03  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Erreferendum txikiak

Alemaniako mugimendu alternatiboak 70. hamarkadan esaldi bat jarri zuen modan: Politika lehen pertsonan! Gurean ere gero eta gehiago dira lelo hori aldez edo moldez hartzen dutenak. Adibidez, Oihana Bartrak bizitzaren erreferendum txikiak deitzen dizkie horiei. Eta gustatu zait esamoldea (ebaki eta itsatsiren kulturako sasoietan gustatzea eta “lapurtzea” sinonimo dira).

Eta horretan ari nintzela, Jakin aldizkariaren 215-216 zenbaki berezian, Gaizka Amondarainek idatzitako artikuluaren hasierarekin gogoratu egin nintzen:

Kulturak autodeterminatzen gaitu, dudarik ez horretan. Jaten duguna bezainbeste garelako entzun, ikusi, irakurri eta erreproduzitzen duguna ere. Kultura autodeterminatzeko, hortaz, kultura hori osatzen duten norbanakoak dira, aldez aurretik, eta komunitate baten baitan, autodeterminatzeko hautua egin behar dutenak. Kultura horrek osatzen duen komunitateak, gero, baliabide eta tresna propioak beharko ditu autoeraketa horretan sakontzeko. Bestela, erreserba batean irautera kondenatuko du bere burua eta desegin egingo da denborarekin, historiak berak sarritan erakutsi digun moduan.
Dena lotuta dago, ezta?

Erdalgintzaren erreprodukzioa

2016-12-26  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Erdalgintzaren erreprodukzioa

Lorea Agirreri aditu nion behin, euskalgintza bada euskaraz egiten den guztia, erdalgintza dela kontrakoa, gaztelaniaz edo frantsesez gurean egiten den guztia. Berak udaletako aurrekontuak horren arabera neurtu nahi zituen: zenbat euskalgintzara eta zenbat erdalgintzara. Sustatuk orain gutxi plazaratutako hauxe adibidez: Eusko Jaurlaritzaren publizitate gastuari buruzkoa.

Ordutik, ez dut terminoa berriro entzun (google-k 160 emaitza ematen dizkio berbari). Baina baliagarria zaigula iruditzen zait (gauza batzuetarako). Adibidez, gauza batzuk esplikatzeko.

Tori bat, kasurako: arau sozialak aldatzeko lanik egiten ez badugu, inertziak eramaten gaitu erdalgintzaren erreprodukziora. Neurri zuzentzailerik aplikatu ezean, inertziak badakigu nora eramango gaituen. Inertziari egurra eman ezean, erdalgintza ugaltzen arituko gara, erdalgintza indartzen.

 

Matusalen, Pupu eta Lore

2016-12-22  //  Info 7  //  Iruzkinik ez

Originala, Info7 irratian:

https://blogak.argia.eus/txerra-rodriguez/wp-content/uploads/sites/38/2016/12/EGIN-KONTU-TXERRA-RODRIGUEZ-161222.mp3

Sechu Sende lagun galiziarrak kontatu zidan Matusalen sindromea oso hedatuta dagoela Galizia aldean. Sindrome horren arabera, 120. urtea betetzetik zenbat eta hurbilago, orduan eta aukera gehiago duzu jendeak zuri galizieraz zuzentzeko. 120 urte izatetik zenbat eta urrunago egon, orduan eta aukera gehiago duzu gaztelania galiziar doinu nabarmenarekin entzuteko.

Sindromearen sintomak bertatik bertara ikusteko aukera izan nituen behin. Compostelako jatetxe batean ari ginen, olagarroak jan eta jan. Sechuk tabernariari hasiera-hasieratik galizieraz egin zion berba eta tabernariak hasieratik gaztelaniaz erantzun. Beti. Hala ere, komunikatzen ziren arazo barik eta nik uste nuen tabernariak ez zekiela galizieraz. Edo ez zegoela eroso galizieraz egiten.

Baina, kia, ondoko mahaian gu baino dezente zaharragoak ziren batzuk ari ziren olagarroetan. Jan eta edan. Eta hara non, tabernaria haiekin zer eta galizieraz egiten hasi! Sechuri egin ez eta haiei bai, jo eta ke galizieraz. Baina, noski, haiek gu baino dezente zaharragoak ziren, Matusalen izatetik gertuago zeuden gu baino.

Jaime Altuna lagun euskaldunak, berriz, gurean dagoen sindromea Matusalen ez, Pupu eta Loreren sindromea dela esaten du. Hau da, jaio zaren unetik zenbat eta gertuago egon, orduan eta aukera gehiago duzu jendeak zuri euskaraz egiteko. Edo, alderantziz jarrita, jaio zaren unetik zenbat eta urrunago egon, orduan eta aukera gutxiago duzu euskaraz entzuteko.

Beraz, han eta hemen gazteak eta helduak gara kaltetuak, han eta hemen gazte eta helduok aukera gutxi dugu jendeak gugana euskaraz zuzentzeko. Baina bi sektore horiek dira benetan jendartean eragina dutenak. Helduok gu garelako jendartearen mainstream-a eta gazteak, eurak direlako jendartean berrikuntzak proposatzen dituztenak.

Sindromeak sindrome (edo aurreiritziak aurreiritzi, sindrome horiek aurreiritzi batzuen gorpuztea baino ez direlako), han eta hemen helduok eta gazteok esfortzu estra egin behar dugu, egunero-egunero eta hainbat arlotan. Egunero egin behar ditugu bizitzako erreferendum txikiak, egunero geure buruarekin herri-galdeketak egin behar ditugu (orain dela gutxi Oihana Bartra bertsolariari irakurri diodan bezala).

Eta hala da. Eta horretan gabiltza azken aldion euskalgintzan (edo Alemaniako autonomo zaharrek esaten zuten modura, politika lehen pertsonan egiten hasi gara). Hala ere, mikroerreferendum horiek norbanakoek irabazi edo galdu egin behar badituzte ere, talde mailan ere jokatzen da. Ezer gutxirako balio duelako batek irabaztea, beste guztiek galtzen badute.

Izan ere, portaera aldaketa hauetan nire ustez gehiegi ari da ardazten diskurtsoa norbanakoaren epizentroan. Eta ezer laguntzekotan, taldetasunak lagunduko digu, taldetasunak emango digu ohitura hauek aldatzeko oinarria. Izan ere, portaera zaharrak aldatu eta desikasteko lekua behar dugu, ohitura berriak gatzatuko diren lekua behar dugu. Eta leku hori komunitatea baino ez da, komunitatea.

 

Erakundetzea

2016-12-19  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Erakundetzea

Aurreko batean galdera batek egin zuen salto nire subkontzientetik ahora: akatsa al da mugimendu sozialek beti eskatu duten erakundetzea? Feminismoak eskatu du, ekologismoak ere bai, euskalgintzak ere … baina hausnartu al dugu horren inguruan?

Izan ere, sarritan erakundetzean galdu egiten dira komunitatearen logikak (ez beti, baina tira), eta administrazioaren (eta burokraziaren) logikaren pean geratzen da erakundetzea. Orduan, akaso, erakundetzea ulertzeko eta praktikatzeko moduak izan daitezke aldatu beharrekoak? Zalantzak eta zalantzak.

Eta Medeak taldeko testu honekin gogoratu naiz idazten ari naizen bitartean:

(…) Mugimendu Feminista, 80.  hamarkadan sortutako talde eta eragileen baturatzat hartzen da. Oro har, talde horiek asanblada-egitura batekin funtzionatzen dute. Uste da, edo pentsatzen da, mugimendu hori instituzioetako feminismotik at dagoela, eta izaera ematen dien lan ildo batzuk dituela; hala nola, abortua, indarkeria sexista, parte-hartze politikoa, … Baina, ordea, bada instituzioetako feminismoaren eta Mugimendu Feministaren arteko harremana. Kasu batzuetan, gainera, urteekin ahuldutako mugimendu feministak instituzioetako feminismoari utzi dio mugimenduaren ardura.

Eduki eta gai batzuek instituzioetan haien lekua izan dezaten lortu du Mugimendu Feminista Klasikoak (oro har, legeen bidez). Ez dugu ukatzen lan egiteko esparru bat izan daitekeenik, baina argi dago ia ezinezkoa dela ahalegin horiek mugimenduan eraginik izatea, edo mugimendua aberastea. Era berean, ia ezinezkoa da instituzioetan aritzeak mugimenduan eztabaida eta eduki berriak sorraraztea, kontrara, gure ustez; ikusezintasuna dakar, eta taldeak erretzea eta nekatzea, edukiak agortzeaz eta indargabetzeaz gain.

Badakigu instituzioetako feminismotik ezer gutxi espero dezakegula, nahiz ez dugun bere funtzioa ukatzen eta estrategikoa izan ez daitekeenik uste. (…)

Uste dugu “instituzioak bai ala ez” afera oso konplexua dela. Gauza interesgarriak egin daitezke instituzioekin. Gainera, justizia eta etika feministari dagokion zerbait da errekurtso publikoak banatzea. Ez dugu arazorik halakoetan parte hartzeko. Baina hori ezin liteke izan dena, ezin liteke izan azken helburua. Gure instituzioekiko parte-hartzea puntuala da, eta betiere gure taldeko interesak kontuan hartuz eta aliantza feministetatik lan eginez. Arriskutsua iruditzen zaigu talde feminista baten praktika politikoak instituzioetan sistematizatzea.

44 / 140«Aurrekoa10203043444546506070Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA