Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Desempowerment

2014-07-07  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Esan nuen ba aurrekoan: empowerment murtxikatu barik eta zer eta desempowerment sortu! Eta, jakina, digeritzeko zailtasunak izan ditut. Kontzeptua ez nuen behar bezala azaldu. Ea ba oraingoan.

 

Botere-gabetze moduan ekarri nuen euskarara eta terminoa okerra da. Ez da gabetzea, uztea baizik. Botere-uztea izango litzateke itzulpen egokiagoa. Botere-uztea erabiliko dut ba! Termino okerra erabiltzeaz gain, kontzeptua bera ez nuen ondo azaldu (edo ez nuen behar bezala ulertu).

 

Desempowerment hauxe da: pertsona edo pertsona talde batek bere boterea bazterrean uzten du erabili ordez, eta ez du inork hartzen, partaidetza horizontala bilatzen baita. Boterea (edo boteretxoak) bazter batean uzten da eraikuntza kolektibo bati lekua egiteko. Hau da, boteredunek boterea guztien esku uztearen prozesuari deitzen zaio desempowerment. Eta kontua ez da boterea hartzea, boteretzea edo kontraboterea eraikitzea. Kontua da egunerokoa autogestionatzea.

 

Argi gera bedi! Eta bi mila esker Ainhoa Ezeizari bere ohar eta iruzkinengatik. Bera barik, oraindik ulermen lausoa edukiko nuke kontzeptu honen gainean. Uztailaren 16an gaian sakontzeko aukera egongo da, gainera, Donostian.

Azatzak 91: Kaierak

2014-07-02  //  Azatzak  //  Iruzkinik ez

Azatzik azatz, 90.aren muga ere gainditu egin dut. 10 azatz baino ez dira falta lau urteko bilketa lan honi amaiera emateko. Azken 10 azatzak berezitxoak izatea nahiko nuke. Proiektu berri zein zaharrak batu nahi ditut, etorkizun handikoak izan daitezkeenak batzuk, garrantzi berezia izan dezaketenak bestetzuak. Ea ba!

 

91. azatzak literatur kaiera batzuk non kokatu gogorarazten digu. Poesia liburu laburrak dira (poesiak mundua aldatuko ez duen esperantza gordetzen dut), nazioarteko egile ezagunenak eta harpidetza bidez argitara emandakoak (hori ere crowfounding da, ezta?). Momentuz, lehen hiru aleak kalean daude (hurrengo hirurak uda ostean izango dira liburu-denda zein harpidedunon etxeetan).

Parodia

2014-06-30  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Jacqueline Urlak bere “Reclaiming basque” liburuan honakoa esaten du: Language revival is a battle against prejudice (hizkuntza biziberritzea aurreiritzien kontrako borroka da). Esaldi borobila da eta, zentzu batean, berarekin bat egiten dut.

Diskurtsoa, framing eta horrelakoez asko hitz egin eta egiten da gurean (Galizia aldean ere imaxinario social erabiltzen dute antzeko gauzei erreferentzia egiteko). Eta komunikazio alorreko estrategiak jarri dira martxan euskalgintzan (ez naiz sartuko haien arrakasta neurtzen). Izan ere, horien guztien azken helburua aurreiritzien kontra borroka egitea baita.

Baina oso gutxi landu ditu euskalgintzak komunikazioaren gerrillako irakaspenak (bereziki markatu ninduen Manual de guerrilla de la comunicación liburuak bere garaian, dokumentala ere badago). Galizia aldean gehiago landu dute ridiculismoa edo retranca. Eta komunikazio ofizialari kontrajarri diote umoretsuago den beste bat: adibidez, toallaren egunean.

 

Hemen horrelako gutxi egon da. Euskararen aldeko jaietan ere (Korrika, Ibilaldia eta enparauetan) irribarrea ahoan izan arren, gure praktika oso transzendentala da. Geure buruaz barre egiteko bideak behar ditugu praktika sozialetan ere (ez ditut ahaztu nahi han-hemengo ahalegin batzuk: adibidez, Bikoteatroaren antzezlanak edo Izparringia komunikabidea).

 

Nor dago prest parodiarako?

Zer landu daiteke etxean?

2014-06-26  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Iñaki Eizmendiren hitzaldi batean izan nintzen Urretxindorra ikastolan. Hitzaldi horretan hartu nituen apunteak ordenatu eta soziolinguistika domestikoaren beste aletxo bat jarri. Eskerrik asko Iñaki!

 

Gurasoek argi izan behar dute zer nahi duten: umeek euskara ondo jakitea? ala umeek euskara asko, askorekin eta leku askotan erabiltzea? Oso ezberdina baita bata zein bestea, kontrakoa iruditu arren.

 

Umeak euskara ondo ikas dezan eskola nahiko izan daiteke (edo ez!). Baina umeak euskara erabiltzeko, beharrezkoa da eskolaz kanpoko lana. Izan ere, ume batek esna orduen %15 inguru pasatzen baitu gelan. %15 baino ez.

 

Lehenik eta behin, kontuan hartu umeen hizkuntza ohiturak ezin dituzuela erabaki. Eragin bai, erabaki ez. Bigarrenik, argi eta garbi izan: noizbait ume horrek euskararen aldeko hautua egin beharko du (eta horretan lagundu beharko ditugu). Beraz, ez utzi ardura beraiengan. Eta landu daitekeena landu eta bestea ahaztu.

 

Beraz, zer landu daiteke etxean?

 

1. Aberastasuna. Ahal duzuen eredurik onena eman umeei eta ez kezkatu gehiegi euren berbakera ez bada lar ona. Hobetuko da, ikusiko duzue. Eta hizkuntzarekin jolasean aritu.

 

2. Hizkuntza ohiturak eta jokabideak imitazioz ikasten dira. Garrantzitsuena ez da nondik abiatzen garen, baizik eta euskaldun kontzienteago izateko pausoak ematea, bakoitza abiatzen den lekutik abiatzen dela.

 

3. Euskarekin duten harremana zaindu. Garrantzi berezia dute eskolaz kanpoko jarduerek, baita etxeko kultur kontsumoak ere. Euskarekin bizipen onak izan behar dituzte (edo probokatu behar ditugu).

 

Etxetik kanpora ere gauzak landu daitezke. Aurrekoan aipatzen genituen jolas taldeak adibidez. Edo umeari arnasguneak eskaintzea: euskara hutsezko une eta guneak, alegia.

#KZJaia2

2014-06-24  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Apirilaren amaieran hasi eta ekaina amaieran amaitu. Bi hilabete hauetan, aurrekoan bezala, KZjaian ere hartu dut parte. Oraingo honetan lau artikulu idatzi ditut, ohi baino luzeagoak eta ohi baino sakonagoak (edo behintzat horixe izan da asmoa). Laburpena egiteko ordua heldu da (zientzia.net-ekoek egindakoak kopiatu ditut, oso egokiak iruditzen zaizkidalako):

 

– “Auto-gorrotoa”. Txerra Rodriguez euskara teknikariak auto-gorroto kontzeptuaren atzean zer dagoen azaldu zigun Garaigoikoa blogean. Auto-gorrotoa deitzen zaio talde menderatzailearekin identifikatzeari, eta, ondorioz, mendekoen artean norbanako batzuek talde hegemonikoen irizpideak, lehentasunak eta abar bere egin eta haien interesen edo haien taldeko interesen kontra egiteari.

 

– “Estetika”. Lorea Agirreren, Fermin Etxegoienen, Kuraia taldearen, David Anauten eta Jon Benitoren hitzak josiz, euskararen normalizazioa eta estetika ekarri zizkigun Txerra Rodriguezek  Garaigoikoa blogean.

 

 

– “Botere gabetzea”. Boteredunek boterea besteen esku uztearenkontzeptuarekin etorri zitzaigun Txerra Rodriguez, Garaigoikoa blogean, Espainiako erregeak abdikatu zuen egun berean.

 

– “Bi hizkuntzekin hazi” Bi hizkuntzekin haziko diren ume eta haien gurasoentzako aholku batzuk ekarri zizkigun Txerra RodriguezekGaraigoikoa blogean. Izan ere, “bi hizkuntzekin haziko den umeak guraso aktibo eta kontzienteak behar ditu”.

 

Eskerrak eman nahi dizkiet antolatzaileei. Honen moduko erronkak onak dira komunitatea egiteko eta, era berean, norberaren nagiak astintzeko. #KZJaia3-n ere hartuko al dut parte?

Azatzak 90: Zinema euskaraz

2014-06-20  //  Azatzak  //  Iruzkinik ez

Azpitituluak ala bikoizketa? Eztabaida latza dago haren inguruan. Edo ez. Baina horren gainean egiten da berba behinik behin, sutsu. Baina gaurkoan ez dut muturra horretan sartu nahi.

EiTBk ematen duen zerbitzu bat aipatu nahiko nuke: zinema euskaraz izenekoa. Bikoiztutako eta euskaraz filmatutako hainbat film daude webgune horretan. Ezin dira deskargatu, baina on line ikusteko aukera izan bada.

Zinema euskaraz ikusteko aukera aparta. Hala ere, EiTBk katalogoan euskarazko film gehiago izan behar ditu, ezta? Egindako ikusgai jartzearen aldekoa naiz ni.

Filmak euskaraz

Bi hizkuntzekin hazi

2014-06-16  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Soziolinguistika domestikoaren bidean, bi hizkuntzekin haziko diren ume eta haien gurasoentzako aholku batzuk, hartutako prezioan.

 

Bikoteak erabaki behar du lehen umea jaio aurretik txikiaren garapen linguistikoa nolakoa izango den. Noiz, non, nork, norekin zer hizkuntza erabiliko den. Erabaki hori hartzeko, oso baliotsua izan ohi da egoera berdinean dauden familiekin batu eta eurek ondo edo txarto egindakoetatik ikasi. Era berean, hartutako erabakia aitite eta amamari ere jakinarazi behar zaie. Nahiz eta eurak ados egon ez, erabakia gurasoena dela argi eduki.

 

Bi hizkuntzekin haziko den umeak guraso aktibo eta kontzienteak behar ditu. Gurasoak berbalapikoak izan behar dira, batez ere umeak bi urte egin arte. Umeei entzun behar zaie, galdetu eta zuzendu, baina beti zeharka.

 

Guraso horiek ere zaindu behar dute euren hizkuntza gaitasuna: irratia entzun, telebista ikusi, euskaraz berba egiten duen jendearekin batu (berbalaguna oso interesgarria da), hiztegia aberasteko bide ona da hitz gurutzatuak egitea (Luma aldizkari zoragarria dugu euskaraz), … Ariketa ona da umeei ozen irakurtzea. Zuk ikasten duzu eta haiek ere asko ikasiko dute, hiztegia aberasteko ezinbesteko laguntza baita.

 

Era berean, jarraipena egin behar zaio umearen garapenari. Ideia ona izan daiteke umearen gaitasunaren egunerokoa eramatea. Etorkizunean dibertsio iturri aparta izan daiteke. Eta bidean sor daitezkeen balizko arazoak ebazteko balio dezake.

Guraso bihurtu gara, eta orain zer?

Bi hizkuntzekin hazteko bi metodo nagusi daude: “pertsona bat, hizkuntza bat” eta “leku bat, hizkuntza bat”. Lehen metodoa erraza da: gurasoetako bakoitzak hizkuntza batean egingo dio berba umeari egoera guztietan. Metodo honekin, hala ere, kontuz: gurasoetako batek umearekin egoteko denbora gutxi badu, errefortzuak sartu beharko dira, batez ere guraso hori euskaraz ari bada umearekin. Bigarren metodoaren arabera, ordea, etxean euskara egingo da. Kasu honetan beharrezkoa da komunitatearen laguntza bilatzea.

 

Metodoak metodo, umearen garapen linguistikoan parte hartzen duten elementuak aintzat hartu: umezaina badago zer hizkuntza erabiltzen du umearekin?, aitite eta amamek?, eskolan? Dena aztertu eta behar diren errefortzuak jarri edo asmatu.

 

Umeen sozializaziorako ere etxetik kanpo egiten denak garrantzia du. Guraso aktibo bezala, euskarazko jolas taldeetan hartu dezakegu parte (edo sortu dezakegu bat). Etxetik kanpoko eta etxeko kontsumoak ere garrantzia dauka eta hartu behar da kontuan.

 

Aurrekoa kontuan hartuz, gurasoentzako aholku batzuk:

 

– Koherentea izan: zure seme-alabekin hizkuntza aldatzen baduzu, beti sistema bera erabili, beti koherentziaz erabili.

 

– Hizkuntza erabiltzen duten beste seme-alaba eta helduak ezagutzen saiatu.

 

– Saiatu ahalik eta material gehien lortzen: liburuak, lan-fitxak, bideoak, ordenagailuko jolasak, …

 

– Inmersio txikiak egin: adibidez udan, edo asteburu batzuetan. Arnasguneak eskaini.

 

#KulturaZientifikoaren 2. Jaialdia, Zientzia.net-en

Zer egin umeak erdaraz erantzuten badu?

2014-06-12  //  Sailkatu gabea  //  2 iruzkin

Soziolinguistika domestikoaren esparrura lerratu nintzenetik, behin baino gehiagotan galdetu didate hauxe: zer egiten dut nire alabak (edo semeak) erdaraz erantzuten badit? Erantzun magikoa nahi dute guztiek (Unbeko ama birjina bezala, ez da esistitzen). Hala ere, honen moduko erantzun batzuk praktikatu daitezke (umearen adinak eragina izan dezake batean zein bestean):

 

1. Gogorarazi euskaraz egiteko.

 

2. Umeak esaten duena errepikatu, baina kasu honetan erdaraz barik, euskaraz.

 

3. Umearen erantzuna baztertu euskaraz egin arte. Baina, kontuz, sekula ez inposizio modura, jolas modura baizik.

 

4. “Zer esan duzu?” moduko esaldiak erabili. Hau tentuz erabili behar da. Delikatua izan daiteke eta umea frustratu. Berak badaki guk ere erdaraz dakigula. Koherenteak izan behar dugu: guk egiten ez duguna ezin diegu eurei eskatu.

Azatzak 89: ahotsak ikasgelan

2014-06-09  //  Azatzak  //  Iruzkin bat

Aspaldiko azatz batean ekarri nuen hona Ahotsak egitasmoa. Ordutik hona egitasmoa hazi baino ez da egin. Garai hartan 9.000 bideo pasatxo zeuden eta gaur 20.000 bideotik gora daude.

 

Baina gatozen geurera. Ahotsak proiektuaren adarra da Ahotsak ikasgelan. Izan ere, gordailua baino askoz gehiago da Ahotsak. Gure historia hurbilaren edozein ikerketak aintzat hartu beharko luke hau. Eta, jakina, ondare horren transmisioa. Eta ikasgelan izeneko adar honek horretan eragin gura du bereziki.

Ondare eta hizkeren transmisiorako proiektu ederra. Bizkai aldean ere horrelako batzuk egiten ari dira. Pena da dena batera egin ez izana (ez gaude indarrak bikoizteko!)

Testa: hizkuntza eta zu

2014-06-05  //  Sutondoko kontuak  //  Iruzkinik ez

1.    Lehen aldia zelakoa izan zen?

 

a.    Ez naiz gogoratzen.

b.    Arraro samar sentitu nintzen.

c.    Oraindik ez naiz ausartu.

 

2.    Euskara animalia izango balitz…

 

a.    Betizua.

b.    Boa.

c.    Ornitorrinkoa.

 

3.    Zuretzat diglosia da …

 

a.    Buru gaixotasun bat.

b.    Heste meharrean dagoen zerbait.

c.    Ez dakit zer ote den.

 

4.    Larrutan ari zara Torontotik heldu berri den zure bikotekidearekin. Hasperenka ari dela, esaten dizu euskaraz zerbait lizuna esan diezaiozun …

 

a.    Jakina, naturaltasun osoz.

b.    Eskatzen didan moduaren arabera.

c.    Ez zait ateratzen.

 

5.    Ba al dakizu zein den Itxaro Borda?

 

a.    Idazlea.

b.    Aktorea.

c.    Ez dakit.

 

6.    Bete ezazu: maita nazazu gutxiago…

 

a.    Eta goza nazazu gehiago.

b.    Eta goazen ohera oraintxe bertan.

c.    Eta gorrota nazazu gehiago.

 

7.    Bete ezazu: gau eta egun…

 

a.    Euskaraz bizi nahi dut.

b.    Gaupasan lagun.

c.    Paso del euskera.

 

8.    Euskaraz hitz egiteak duen onena da…

 

a.    Nahi beste ligatzen duzula.

b.    Eusko Jaurlaritzan lan egin ahal izatea.

c.    Ba al du ezer onik?

 

EMAITZAK:

 

Gehienak c badira: txarto konpontzen zarete zu eta euskara. Euskara zuretzat astuna da edo, besterik gabe, euskaraz paso egiten duzu.

Gehienak b badira: euskararekin harreman ona duzu. Baina ez zaude guztiz ase. Oraindik ez zara ausartu pausoa ematera. Fidatu zaitez apur bat gehiago euskararekin: lasai, ikusiko duzunez ez zaitu abandonatu behar.

Gehienak a badira: loteria egokitu zaizu. Euskaraz natural-natural bizi zaren horietakoa zara. Baina ez ahaztu, errebeldia apur bat ondo dator beti.

67 / 140«Aurrekoa102030666768698090100Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA