Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Azatzak 53: Euskararen ginkana

2012-12-19  //  Azatzak  //  Iruzkinik ez

Euskararen ginkana bigarren urtez antolatu du Ekoguneak. Lehiaketa bizia da, euskaratik eta euskaraz. Hizkuntza-ekologia bultzatu, sozializatu eta dibulgatu nahi du Ginkana honek.

Sarien artean bada bereziki deigarria egin zaidan bat: 3.000 euroko saria irabazlearen eskualdeko euskalgintzako proiektu bat sustatzeko. Eta sari hori Topagunearekin adostuko da. Saria berritzailea da gero! Beraz, badakizue hartu parte Ginkanan.

Badubada: aipu batzuk

2012-12-17  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Badubada
erakusketan izan ginen ia orain dela hilabete. Baina oraindik buruan
dirau han ikusitakoak. Eta hango aipu batzuk ekarri ditut gaur hona:

“Euskararen benetako misterioa iraupena da, ez jatorria”, Koldo Mitxelena

“Hiztun
guztiek, hitza baliatzerakoan, erantzukizun jakin batzuk ere hartzen
ditugu gizarte-eraikitzaile gisa. Hiztun guztiok gara, hizkuntza baten
edo gehiagoren jabe garelako, gizarte-eraikitzaileak. Gure hitzekin,
gure isiluneekin, elkarbizitzari eusten diogu edo hankazgoratzen dugu,
azaltzen dugu edo ukatzen dugu, komunikazioa eta komunikazio hori
gauzatzeko beharrezkoak diren bideak sortzen ditugu, edo bide horiek
itxi eta itsutu egiten ditugu.” Anjel Lertxundi

“Hitzak
ez du antzik jaboiarekin. Zenbat eta gehiago erabili jaboia, orduan eta
urrituago eta gastatuago; hitzak, ordea, alderantziz, zenbat eta
erabiliago orduan eta aberatsago”. Bernardo Atxaga.

“Gure
memoria horizontala zabaldu eta garatu behar dugu. Geure identitatea,
euskaldunon egungo izatea, harremanetan sortua da, hizkuntzak berak
frogatzen du: hitzen ia %70a maileguak ditugu. Euskara ez ote da
borroka, istripu, galera eta mailegu askoren emaitza? Hogeian
oinarritutako zenbaketa sistema daukagu, zelta omen da. Euskara ez da
sustrai bakarrekoa. Alferrikakoa da linguisten ahalegina, ez dute
euskararen enborra inoiz aurkituko. Gure kultura konposatutakoa da,
pentsua bezala. Eta nire ustez, horrela jarraitu behar du izaten,
horrela izanen gara euskaldunago”. Koldo Izagirre.

Gure arteko azkena

2012-12-14  //  Sutondoko kontuak  //  Iruzkinik ez

Soro-soro webgunetik hartuta eta itzulita.

Gure arteko azkena naiz, dagoeneko ez daukat norekin berba egin. Atzo bertan, andrea nuen ondoan. Elkarrekin gure txikitako urteak gogoratu genituen.

Nire andre maiteak utzi egin nau. Ez dugu seme-alabarik izan, ez gara ausartu. Mundua -gure mundua- gehiegi aldatu baita.

Gogoratzen dut aita etxera itzultzen, aztoratuta: Zuri bat ikusi zuen. Orain dela mila ilargi izan zen. Ordutik, gure buru gaineko zerua ez da lehengo bera.

Bizi izan gara, gure arbasoek bizi zuten bezala, Lurreko maizterrak bezala. Baina beste batzuk heldu eta esan zuten: “hau guztia, hemendik aurrera, gurea da”. Zer erantzun eman ahal izan genuen? Milioika berba geneuzkan milioika landare, txori, arrain, animaliei deitzeko, baina ez geneukan bat bera ere ez “jabetza, jabego” izendatzeko.

Gure arteko azkena naiz. Nirekin batera desagertu da gure aitak erakutsitakoa, bere aitaitarengandik ikasi zuen guztia.

Ez dakit idazten. Nire hizkuntza ederra eta zaila da, baina haizean kantatu egiten da, harean marraztu egiten da.

Eta bihar, ni ere desagertzen naizenean, zuek guztiak zerbait galduko duzue.

Erdalgintzara bideratutako diruak

2012-12-12  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

2012a
amaitzear da eta 2013an euskalgintzara bideratutako diruak gutxituko
dituzte administrazioek oro har, salbuespenak salbuespen. Eta
erdalgintzara bideratutako diruak? Horiek ere jaitsiko dituzte? Desoreka
orekatzeko
biak ala biak berdin jaitsiko beharko lirateke?

Baina
… ba al dakigu erdalgintzara zenbat diru bideratzen den ala?
Euskalgintzara edo euskara sustatzera edo euskara sustatzeko egiturak
mantentzera zenbat bideratzen den gutxi asko dakigu: euskara aurrekontuen txostena (auzolanaren bidez lortzen dena hor agertu beharko luke?)

Euskararen suspertzea hezkuntzan

2012-12-10  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Ez
da oso ohikoa gurean normalizazioari buruz doktore-tesiak egitea.
Jasone Aldekoak, ordea, bere tesia ondu du normalizazio gai baten
bueltan, hezkuntzari buruz hain zuzen ere.

Bere tesiaren izenburua honako hau da: Euskararen normalizazioa hezkuntzan (2000-2010): Ulibarri programa. Euskarri teorikoa, metodologia eta faktore azalgarriak. Patxadaz irakurri beharko da.

Tesia dela eta, egin zioten elkarrizketa: Euskararen suspertzea hezkuntzan, bertatik bertara.    

Azatzak 52: Xabiroi

2012-12-05  //  Azatzak  //  Iruzkinik ez

Komikigintzan batzuk Napartheid aldizkariarekin etorri ginen euskararen ingurura. Gaur egun Napartheid ez dago, Zapla izeneko fanxin bat dago Eibar aldean eta Zuberoan Astapito izeneko beste bat.

Baina euskaraz komikigintzan azken urteotan ekimen interesgarririk izan bada, Xabiroi da hori. Aldizkari txukuna, idazleak eta komikigileak harremanetan, urtero album zoragarriak (iazko Euskadi sarien irabazle Azken garaipena lekuko) eta abar. Aurten ere albuma argitaratu dute: Annubis 3.0. Blog txukuna egin dute komikiarekin ere.

ANUBIS 3.0 TrailerHD from Dani Fano on Vimeo.

Badu eta bada

2012-12-03  //  Sailkatu gabea  //  2 iruzkin

Euskara eta museo berbek esaldi berean entzuteak belarrietan kirrinka egin dit betidanik. Baina badubadak aurreiritzi hori guztiz birrindu dit, goitik behera birrindu ere.

Erakusketa itzela da, itzel polita. Aspalditxo dauzkat buruan soziolinguistikaren dibulgazio bideak. Eta, horretarako, tresna ikaragarria iruditu zait badubada: freskoa, berria, ezberdina, xamurra, … Gainera, interneten ere egin dezakezue bisita (San Telmoko hiru euroak aurreztu nahi izanez gero).

Badubadaren izpiritua ondo laburtzen duen bideotxoa (erakusketarako eginda) uzten dizuet amaiera gisa:

Mihia da erabilerarekin zorrozten den arma bakarra

2012-11-29  //  Sailkatu gabea  //  2 iruzkin

Inuiten esaera zaharra. Udan Groenlandian izan ginen Francesc Bailón-ekin eta elkarrizketa bat grabatu genion bideoz. Argiakoei eman eta bideo txukun hau egin dute:

Eskerrik asko Eider!

Azatzak 51: Izarren distira

2012-11-28  //  Azatzak  //  Iruzkinik ez

Izarrak zure zain daude, hala esan didate zeruko maindire beltza han hemenka zulatzen (Berri Txarrak)

Izarrak zure zain daude bai, distira egiteko zain daude. Talentu berriak euskaraz, talentu berri gazteak. Bizkaiko hiru eskualdetan garatzen ari dira programa, Durangaldean, Txorierrin eta Getxon: Izarren distira.

Tailerrak egiten dituzte (kazetaritza adibidez), sormen topaketak, kastinak, entseguak, galak eta abar. Teknologia berrietan ere aritzen dira (tuentin eta youtuben). Izarren distiraren atzean dauden ideiak eta motibazioak ezin baino hobeto azaldu zituen Aritza Escandonek udaltop jardunaldietan 2010ean.

Ika-mizka

2012-11-27  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Sei
esparrutako hainbat ezagun mahai baten bueltan jarri eta eurekin bideo
laburrak grabatu, euren bizipen, euren iritzi, euren uste, amorru,
poztasun eta abarren gainean. Euskarari buruz jakina. Gaztezulokoen ekimen oso interesgarria. Lagin modura hona hemen musikarien bideoa:

85 / 140«Aurrekoa1020308485868790100110Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Galderak eta galderak
  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA