Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Hiztun oro normalizatzaile bihurtu

2012-09-14  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Argia aldizkarian idatzi dudan artikulua. Eskerrik asko Onintza!

Gurean ez da oso ohikoa esaldi berean hizkuntza normalizazioa eta
justizia soziala berbak aurkitzea. Gurean ez da oso ohikoa honen moduko
galderak egitea: izan al zaitezke feminista gaztelaniaz biziz? Hori dela
eta, Galizia aldera jotzea erabaki nuen uztailean,
hango udako ikastaro batera.

Hizkuntza teknikarien koordinadorak eta A Coruñako (Galizia) unibertsitateak antolatutako udako ikastaroetan uztailean.

Hizkuntza teknikarien koordinadorak eta A Coruñako (Galizia)
unibertsitateak antolatutako udako ikastaroetan uztailean.

Ikastaroa Carballo herrian izan zen, A Coruñan. CTNLk (Coordinadora de
Traballadores/as de Normalización da Lingua, hango hizkuntza teknikarien
elkarteak) eta A Coruñako unibertsitateak antolatu zuten, hiru
egunetan. Hizkuntza normalizazioa eta justizia soziala jarri nahi izan
zituzten harremanetan. Horretarako, ekologistak, etorkinak,
ekintzaileak, feministak, lesbianen eskubideen aldekoak, gazteak eta
abar gonbidatu zituzten jende aurrera.

Galizieraren alde egitea zuzena da, bidezkoa da. Eta zuzenak diren
beste aldarrikapenekin bat egin behar du galizierak. Horixe da
jardunaldietan antolatzaileek ateratako ondorio nagusia. Beste ondorio
batzuk atera ditut nik bederen. Agian, horiek gure hizkuntza egoerara
egokitzeko bide ez oso malkartsua izan dezakete.

Behin baino gehiagotan aipatu zuten autokonfiantza hitza hizlariek eta
jardunaldietako partehartzaileek, modu horretan zein bestelakoetan
(harrotasuna, boteretzea…). Galizieraren alde jardun dutenak orain arte
goi mailako funtzioei begira aritu dira: unibertsitatea, komunikabideak,
irakaskuntza, administrazioa, justizia… Goi mailako funtzioei begira
eta maiz administrazioari eskean.

Baina gauzak aldatzen ari dira, apurka bada ere. Hor daude azken urtean sortu diren partaidetza herritarreko komunikabideak (Sermos, Praza, Dioivo), partaidetza herritarreko eskolak (Semente, Galiza co galego ekimena), interbentzio eredu berriak (Burela eredua) eta abar.

Eta agian, ziaboga hartzeko unea heldu dela adierazi zuten
jardunaldian. Agian, estrategia aldatzeko unea heldu dela. Horrek ez du
esan nahi goi mailako funtzioen aldeko lana bertan behera utzi behar
denik, ez du esan nahi administrazioari eskatu behar ez zaionik. Inola
ere ez. Baina lan ildo berriak lantzeko momentua heldu da akaso.

Hiztuna mimatu

Orain arte, galizieraz egiten duenari ez zaio behar besteko jaramonik
egin. Ez dira hiztunen jarrerak sakon landu, ez da leialtasuna modu
zuzenean jorratu. Eta bada garaia galizieraz egiten dutenak zaintzeko,
bada garaia horiek babesteko, horiek baitira normalizazioaren benetako
protagonistak, benetako akuiluak.

Eguneroko praktika ohikoei garrantzia eman behar zaie, leialtasunaren
hauspoa puztu. Ezinbestekoa da konfiantzaz eta harrotasunez lepo dauden
hiztunak izatea. Komunitate bakoitzak bere burua jagon egin behar
duelako, bere burua gobernatu. Baina horretarako komunitatean sinisten
duten hiztunak behar-beharrezkoak dira.

Komenigarria da oso, beste mugimenduek –bidezkoak diren beste aldarriak
dituzten mugimenduek– erabili dituzten tresnak aztertu eta, ahal den
neurrian, hizkuntza normalizazioari egokitzea: adibidez, feministek
erabilitako boteretze-estrategiak, aurreiritziak zapuzteko teknikak,
administrazioarekin negoziatzeko eta borrokatzeko moldeak…

Helburua: eredu izango diren hiztunak sortzea eta babestea. Galizieraz
egiten duen oro, hein batean bada ere, normalizatzailea da, hizkuntza
aldaketaren (edo aldaketa ezaren) bultzatzailea. Galizieradunek
barneratu behar dute normalizatzaile direla eta euren hizkuntza jarrerak
aldatzeko bideak hartu. Horretarako, beharrezkoa da hiztun horiek
mimatzea.

Bestelakoez ere aritu ziren han: jasangarritasunari buruz, hizkuntza
transmisioaz, arnasguneei buruz, gertutasunari buruz, inperialismo
linguistikoaz, sare horizontalei buruz, Interneti buruz…

Aldeak alde, eta hizkuntzak hizkuntza, jardunaldietan bizitakoa ez da
gurean bizi dugunaren oso ezberdina. Kontu batzuetan, ia-ia Galizia
jartzen den lekuan Euskal Herria jarri eta emaitza berdintsua izan
daiteke. Hala ere, aberastu egiten da bat bestelako errealitateak eta
kezkak jasotakoan.

Un futuro para nuestro pasado liburuak 25 urte

2012-09-12  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Orain dela 25 urte eman zuen argitara Txepetxek “Un futuro para nuestro pasado” liburua, 25 urte dagoeneko. 25 urte.

Geroa bilatzen jarraitzen dugu 25 urte eta gero. Oinarriak ahaztu barik. Bizitza aldatu ei zion lagun handi bati, niri ere ez dakit aldatuko zidan, baina eragin nabarmena eduki bai.

Gaur egun, oso zaila da liburua erostea (Amazonen 93 euro balio du, CTNLko lagunek ale batzuk badituzte), baina interneten jarri da osorik. Kasu hauetan onena da ahalik eta arinen deskargatzea, badaezpada ere.

Gure iraganaren geroa gaur.

Erlazionatutako sarrerak:

– Txepetx: Euskara gero eta gehiago erabiltzen da, gero eta gutxiago esateko

– Txepetxekin berbetan (1)

– Txepetxekin berbetan (2)

Legeak

2012-09-10  //  Sailkatu gabea  //  2 iruzkin

“Legeak alferrik daude, haiek sustengatuko duten sustapen sozialik ez badago. Izan ere, sustapen hori gabe, ezin dituzte bete ezarritako helburuak. Era berean, legeen bidez lortu nahi diren helburuak lor daitezke, baldin eta horiek lortzeko indar sozialik nahikoa bada, lege esplizitorik behar gabe.”

Joshua Fishman.

Azatzak 45: Bilboko kafe antzokia

2012-09-07  //  Azatzak  //  Iruzkinik ez

Azatzetan orain arte gutxi hitz egin dut azpiegituren gainean, nahiago izan dut orain arte kultur ekimenen gainean jardun. Baina orain honetan salbuespena egingo dut, merezi duen salbuespena egin ere.

Kafe Antzokia Bilbon sortu zen, 1995ean. Azpiegitura honen arrakastari esker, kafe antzokien saretxoa hedatu da Euskal Herrian: Elgeta, Durango, Ondarroa, Donostia, Azpeitia, Bermeo, …

Baina zer da antzokia? Zertarako sortu zen? Euskara-irakasle batzuen ekimena izan zen, Bilbon euskaldunak sakabanatuta bizi zirelako. Asmoa zen Bilbo eta inguruko euskaldunei hizkuntza natural erabiltzeko topagunea eskaintzea. Izan ere, Bilboko hizkuntza komunitatea trinkotzeko bidean
erreferentzia bat eraiki nahi izan zuten. Eta lortu dute, ondo lortu ere.

Ekimen honen abaroan ere bestelako ekimenak sortu dira: Bilbo Hiria irratia, Kurkuluxetan antzerki eskola eta taldea, Ibaizabal telebista, …

Kafe antzokiaren ekarpenari buruz gehiago jakiteko, Jacqueline Urlak artikulu bikaina egin zuen bere garaian.

Dena transmititzen da

2012-09-03  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Transmisioa orokorrean balore positiboekin lotzen da gurean: afektibitatea, hizkuntza errepertorioa, mimoa, maitasuna, … Baina … transmititu dena transmititzen da, baita positiboa ez dena ere.

Izan ere, hizkuntzarekin batera askotan aurreiritziak ere transmititzen dira. Hizkuntzarekiko aurreiritziak, baita oharkabean transmititu ere.

Azken aldian, Paula Kasaresek transmisio kontzeptutik sozializazio kontzeptura pasatzea iradoki du. Aurreiritzien kontu honekin ere prozesu dinamikoa irudikatu genezake. Ezta?

Azatzak 44: literatur mikropilulen farmazia

2012-08-30  //  Azatzak  //  Iruzkinik ez

Udako oporren ostean, azatzak inoiz baino beharrezkoagoak ditugu gure soloa behar den moduan haz dadin. Eta, horregatik, gaurkoan 44. azatza.

Literatur mikropilulen farmazia dugu gaurkoan. Internet-en sortutako ekimen xume, baina polit horietako bat. Komunitatearen laguntza eskatzen dute eta pilulatxoak eman gura dizkigute, literatur pilulatxoak, gure gaixotasunak sendazeko (lanaren edo langabeziaren gaixotasuna, adibidez).

Eta zer dira mikropilulak ba? Euren berbetan, prosa, olerkia ala olerki proisaiko ala prosa lirikoa… Berdin da: garrantzitsuena, drogaren elementu aktiboa da, eta honek pazienteengan produzitzen duen estimulazioa, sorginkeria, adikzioa, afrodisiakoa, adorea, extasia… dira euskal farmazia honetan
bilatzen ditugun osagaiak.

Ekin! Zure 8 – 20 lerro arteko mikropilularen zain gaude, laborategi honetara ekarri eta ahal bezain lasterren plazaratuko dugu. (Dena ezin da publikatu noski, denen artean asteko psikoaktiboenak bilatuko ditugu).

Ez beldurrik izan literaturaren muga klasikoak hausteko! Irudi, abesti edo bideoekin aberastu zuen mikropilulak, zuen esku geratzen da…

Estounalavadorako elkarrizketa

2012-08-28  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Estounalavadora
blogeko Belen eta Noa elkarrizketatu ninduten, uztailean, Vila da
Cruces-en. Bideoa ez da oso ondo entzuten, baina elkarrizketaren
laburpena egin dute galizieraz. Mila esker neskak!

ENL: Cales foron as maiores dificultades que tiveches para traducir un libro dunha lingua a outra?
TR:
Tiven dúas dificultades grandes, a primeira foi que era a miña primeira
traducción literaria. E a segunda dificultade fundamental que tiven foi
ter que adaptalo un pouco a linguaxe coloquial. Xa que é moi diferente a
linguaxe coloquial galega e a euskera. O Galego é máis tirando ao
Castelán, e o Euskera é bastante máis diferenciado. Entón ahí había
dificultades para unir as dúas linguas.
ENL: Cales son os principais motivos de que unha lingua desaparezca?
TR:
O que di toda a literatura científica de todo o mundo sobre isto é que
unha lingua pérdese cando se perde a transmisión de pais a fillos. Se
unha lingua non se transmite está perdida. Todos os obxetivos das
normalizacións deberían ser facilitar e mellorar a transmisión
interxeracional.
ENL: Cres que o Euskera e o Galego teñen algo en común?
TR:
Teñen moitas cousas en común, máis cousas do que parece así a simple
vista. Eu persoalmente creo que temos moitas máis cousas en común con
vos que con Cataluña. Para o bo e para o malo.
ENL: Cales son os medios máis chamativos para a expansión dunha lingua?
TR:
Pregunta fácil, resposta difícil hahaha. Eu creo que unha comunidade
cunha lingua minorizada debe aprender a autoxestionarse, autoregularse,
autoformarse.. Quero decir, non hai que esperar nunca a nada dos demais;
ou o facemos nós ou non o vai facer ninguén. Entón ,os medios, todos.
Cales poden ser os mellores? Non sei… a creatividade, a improbisación,
facer cousas novas sempre con ese punto diferente.. Nós non creamos en
Castelán, nós creamos en Euskera, en Galego..Témoslle que por un plus
máis a todo o que facemos. Non vale repetir os esquemas, temos que ser
diferentes, buscar o punto ese que nos fai un pouco diferentes. Temos
que ser máis atractivos.

Soziolinguistika pedestrea

2012-07-26  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Soziolinguistikan batzuek heldu nahi dute gailurrera mendi magaletik pasatu barik. (Esaldia ez da nirea, Joshua Fishman handiarena baizik). Horietako gehienek fede itsua dute administrazioan, legeetan eta goi mailako funtzioetan. Ez naiz ni izango horiek guztiek duten garrantzia zalantzan jarriko duena, baina …

Hizkuntza gutxituen borrokan egunez egunekoak du ezinbesteko garrantzia. Galizian ezagutu dudan lagun batek (aupa Bernardo!) esaten du berak sociolingüística pedestrea egiten duela, goi mailako funtzioez arduratzen den soziolinguistikari kontrajarriz edo. Nik ere egin nahiko nuke soziolinguistika pedestrea! Aspaldi egindako soziolinguistika domestikoa ildo horretakoa da, ezta?

Azatzak 43: Algortako bertsolari eskola

2012-07-23  //  Azatzak  //  Iruzkinik ez

43. azatzak Algortan topatu du lur emankorra. Algortako bertsolari eskola 1980an sortu zen. Euskal Herriko lehenengoetarikoa, Xabier Amurizaren itzalpean sortua, Trino Azkoitiak eta Andoni Iriondok
gidatuta.

Historia oparoa du Algortako bertsolari eskolak, 32 urtetakoa dagoeneko. Historia horren zati bat ALBEkoek dute euren blogean. Baina … historiak historia, oraina eta etorkizuna ere badu Algortako bertso harrobiak.

Hiru jarduera nagusi egiten ditu ALBEk:

– Eskolak eman nagusi zein gaztetxoei.

– Eskolan aritzen diren bertsolariek plazarako saltoa eman dezaten lagundu.

– Ekitaldiak antolatu: adibidez, urteroko bertso saio mundiala,  ALBE gala, balkoitik balkoira, jaietako saioak, bihotz gazte saioak, … Den-denak mimo handiz prestatutakoak.

Bizitasuna bizi-bizi

2012-07-18  //  Sutondoko kontuak  //  Iruzkinik ez

Bizitasun etnolinguistikoa edo bizindarra? (Nork aditu du sekula bizindar hitza testuinguru honetatik aparte?)

Orain arte bagenekien ikerketa luze baten ondorioz, bizitasuna neurtu egiten zela: faktore demografikoak, estatusa, sustengu ekonomiko zein politikoa, bakoitzaren hautemateak eta usteak, …
Allartean blogari esker, jakin izan dut askoz sinpleago egin daitekeela:

Inkesta edo adierazle-bateria konplexu baten ordez, Boix-Fusterrek zenbait indiziori jarraitzea proposatzen digu:

a) denda edo jatetxeetan zein da hizkuntza publikoa? “nor da azkena?” ala “¿quíen es el último?”
b) zen da etorri berriek (alofonoek) lehen-lehenik adoptatzen duten hizkuntza?

c) kaleetako publizitate kartelak eta mezuak zein hizkuntzatan daude?

Haren ustez ez da askoz datu gehiagorik behar, lehen inpresio bat egiteko.

88 / 140«Aurrekoa10203087888990100110120Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA