ARGIAren barrenak
Hasiera » Argiaren bloga - ARGIAren barrenak

ARGIArik freskoenak Ipar Euskal Herriko harpidedunentzat

2022-06-22  //  Aldizkaria, Komunitatea  //  Iruzkinik ez

Hainbat aldizkari Mugerreko La Posteren egoitzara eramateko prest (argazkia: Dani Blanco)

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Bazen garaia. Eta nahi baino beranduago heldu bada ere, heldu da Ipar Euskal Herriko ARGIAren banaketa hobetu nahi duen sistema bat –aurretik ere egin izan dira saiakerak–. Gure herria zatitzen duen muga administratiboak zailtasun batzuk dakartza ditu aldizkariaren banaketa kudeatzerako garaian, hasteko, banaketa enpresa desberdinekin egin behar baita tratua. Eta interesak, lan egiteko moduak eta tratuak ez dira berdinak, noski.

(gehiago…)

‘Francis’ hil eta berrogeita hiru urtera

2022-06-16  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Francis-en hilketa salatzeko manifestazioa Donostian, 1979ko ekainean. (Argazkia: Txema ormazabal / ARGIA artxiboa)

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Zuk beranduxeago irakurriko baduzu ere, irakurle, ekainaren 10 batean idazten ari naiz lerrook. Francis trabesti homosexuala Antonio Caba poliziak tiroz hil eta berrogeita hiru urtera, justuki. LGTBIfobiaren Kontrako Eguna den maiatzaren 17a, Francisen oroimena, eta sexu askapena aldarrikatu nahi duen ekainaren 28a batzeko lehen Francisaldia zikloa bere ekuatorera iritsi denean. (gehiago…)

Bidean da San Antonio

2022-06-09  //  Liburuak  //  Iruzkinik ez

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Udazkena izango zen. Edo uda, akaso. Ez dut ondo gogoan, hilabete batzuk pasa baitira dagoeneko; baina ARGIAk zenbait ikastetxetara Koldo Rabadanen Bidean liburua bidalia zuen eta hemen emailez jasotako erantzun bat: “Zuekin harremanetan jartzen naiz, Bidean liburua dela-eta luzatutako proposamena eskertu eta ikastetxea eraldatzeko prozesu bati hasiera emateko asmoa dugula jakinarazteko. Liburua bidelagun eta euskarri izatea dugu helburu. Hilean behin, dekalogoko atal bat irakurri eta landuko genuke, horretarako hausnarketarako eta eztabaidarako denbora eskainiz”. Oier Urigoitia Ertzilurrutiren hitzak dira. Durangoko San Antonio ikastetxeko zuzendari pedagogikoa bera. Prozesua zertan den galdetu diogu. (gehiago…)

ARGIA uhin bidez ere hedatzen da

2022-05-31  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Tokatuko zitzaizun akaso, irakurle, ARGIAko kazetari edo kolaboratzaileren bat irratian entzutea. Ez da kontu berria. Saio bat baino gehiagotan hartzen dute parte etxe honetako lagunek; txandaka eta modu konpartituan. Lehen batzuk, orain besteek. Aldatzen joaten dira hizlariak, saioak, egun eta orduak, emisoreak. Non aditu ahal izango dituzun aurten? Beheraxeago azalduko dizut.

ARGIAk publikatzen dituen erreportajeak, artikuluak eta elkarrizketak komentatzen dituzte saio hauetan. Interesatzen zaio ARGIAri eduki horiek tokiko irratietan zabaltzea, egiten duen lana ahalik eta jende gehienarengana iristea baitute helburu. Lizentzia librearen eta partekatzearen kulturarekin erdiz erdi jotzen du, gainera. Elkarlanak irratiei ere egiten die mesede, noski, euren programazioak gai interesgarriz osatzeko beste aletxo bat baita. (gehiago…)

Vienatik bueltan ezin kabituta

2022-05-31  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Argia-ko kideak, hedabide independenteen topaketako hainbat partaide eta antolatzailerekin, Vienako ekonomia eta enpresaritza unibertsitate kanpoaldean. (Argazkia: Peru Iparragirre)

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Komunikazio Zientzia Kritikoen Sarea. Krikowi.net. Nazioarteko talde honek antolatutako Jabetza, hedabideak, publikoa jardunaldietan parte hartzeko gonbitea jaso du ARGIAk. Vienan izan dira Lander Arbelaitz Mitxelena, Gorka Bereziartua Mitxelena eta Peru Iparragirre Albisu ARGIAko ordezkari moduan, lehen aldiz Europa mailako konferentzia batzuetan ARGIA zer den eta nola antolatu eta egituratzen den azaltzeko.

(gehiago…)

ARGIAren deia kide eta irakurleei ‘Euskara Aurrera’ manifestaziora joateko

2022-05-20  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Gazte Euskaltzaleen Sareak biharko Donostian deitu duen mobilizazio nazionalarekin bat egin du ARGIAko lantaldeak. Manifestazioaz informatuko dugu, baina hortik harago, gure komunitateko kide eta irakurle guztiei deia luzatu nahi diegu, ahal duten neurrian, 17:30ean Antiguako tuneletik hasiko den manifestaziora joateko.

Gazte belaunaldi batek arnas freskoa ekarri nahi du horren behar nabarmenean zen euskararen aldeko mugimendura. “Euskararen egoerak kezkaturik, urrats bat aurrera emateko momentua dela sinisten dugu. Aurrera urratsa euskararen eta euskaldunon aurkako erabaki juridiko eta politikoei aurre egiteko. Aurrera urratsa globalizazio ozeano zabalean euskarak bere lekua izan dezan. Herri bultzada berri bat behar du euskarak. Aurrera egin behar dugu”, adierazi zuten deialdia egitean. (gehiago…)

Amuak, sareak

2022-05-19  //  Internet, Sare sozialak  //  Iruzkinik ez

Asier Kortabarria Hiru Damatxoko kidea argia-n izan zen sare sozialez hitz egiten. (Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Edo sare sozialetan bazaude, edo ez zara inor. Ikusezina zara. Hori da gaur egungo joera, askoren pentsaera eta askorentzat errealitatea. Baina sare sozialetan egoteak zer esan nahi du? Edozein modutara egoteak balio du? Zer komunikazio estrategia erabili behar ditu hedabide batek sare sozialetan funtzionatzeko? ARGIAk formazio saio bat egin berri du Hiru Damatxorekin eta hasteko, egin dute balorazio bat eta jaso dituzte iritziak eta aholkuak. Hemendik aurrera, egiteko aukera zabala dago, sare sozial bakoitzak irekitzen dituen ateak adina. (gehiago…)

Euskararen errepublika, egun batez bada ere

2022-05-09  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Ziburun 33 argitaletxe izango dira aurten, eta bi karpa, bata azokarentzat eta bestea ekitaldientzat (argazkia: Dani Blanco / ARGIA)

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Gainean dugu Ziburuko 3. Euskal Liburu eta Disko Azoka. Aurtengoa ekainaren 4an ospatuko da eta maiatzaren 10ean prentsaurrekoa eskaini dute antolatzaile diren Baltsan Elkarte ziburutarrak eta ARGIAk. “Euskarak batzen du mugek bereizten dutena”, azpimarratu dute euskara hutsezkoa eta Euskal Herri osokoa –bai antolatzaileen eta bai bisitari, artista eta argitaletxeen aldetik– den Azokaren aurkezpenean. (gehiago…)

Poesiaren erritmora dantzan

2022-05-03  //  Erredakzioa  //  Iruzkinik ez

Igor Estakonak hainbat urteren ostean poesia kritikak egiteari utzi dio “denboraldi baterako”.
Irudian, hastapeneko eta azkenetako artikulu bana, eta 2009an egindako elkarrizketa batean.

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Poesiaren erritmoa segitzea kostatzen zait. Jazz-arena bezala. Ez naiz sekula abila izan poesia irakurtzen, ez naiz eroso sentitzen. Askotan ez bada ere, saiatu izan naiz inoiz testuan sartzen; baina huts egiten dut beti. Nobela-zalea naiz ni. Poperoagoa, ziurrenik, poesia zaleentzat. Nobela aski rockero eta heavy-ak ere badaudela erantzungo nieke nik. Baina neurri batean miresten ditut niri hain zail egiten zaidan zerbait horren eroso irensten dutenak. Igor Estankona ARGIAko kolaboratzailea kasu. Irakurri bakarrik ez, poesia kritikak egiten aritu baita azken hamar urte hauetan astekarian. (gehiago…)

Gaia edozein dela ere, solas egin dezagun

2022-04-29  //  Komunitatea, Liburuak, Webgunea  //  Iruzkinik ez

Koldo Rabadanen hitzaldia, hezkuntzaz, Larraulen. (Argazkia: Estitxu Eizagirre / ARGIA)

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Badira urte batzuk ARGIAko kazetariak ikerketa eta lan sakonagoak egin eta horiekin liburuak argitaratzen hasi ziren. Zuloan izan zen lehenengoa, eta gero etorri dira Berdea da more berria, Pape Niang. Hasiera berri bat eta Ez gara neutralak lanak. Argitaratzen azkenak izan dira Bidean, Txori Urdinak eta Sendabelarrek dakitena. Baina ba al zenekien, irakurle, liburuok saltzeaz aparte, egileak herriz herri solasaldiak egiten ari direla. (gehiago…)

1 - 491234102030Hurrengoa»

ARGIAren barrenak

Etxe barruan egositakoak plazaratzeko gunea da hau. Irakurlearekin harreman zuzena izateko beste molde bat. Gurea adierazteko, zurea jasotzeko txokoa.

Azken bidalketak

  • ARGIArik freskoenak Ipar Euskal Herriko harpidedunentzat
  • ‘Francis’ hil eta berrogeita hiru urtera
  • Bidean da San Antonio
  • ARGIA uhin bidez ere hedatzen da
  • Vienatik bueltan ezin kabituta

Iruzkin berriak

  • Matomo: aztertu zure webguneko trafikoa pribatutasuna errespetatuz - Iametza Interaktiboa(e)k Agur Google, kaixo Matomo: zure pribatutasuna babesteko neurri berriak ARGIAn bidalketan
  • Antton(e)k Euskarak baditu milaka aurpegi bidalketan
  • ana(e)k ARGIAk elkartasuna adierazi nahi die zibererasoen biktima izan diren hedabide independenteei bidalketan
  • Ainhoa Ezeiza(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan
  • Lizentzia libreak(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua

Kategoriak

  • 1919-2019 mendeurrena
  • Aktualitatearen Gakoak
  • Aldizkaria
  • Aplikazioak
  • ARGIA Eguna
  • Argia Jendea mintzo
  • Argia Sariak
  • Durangoko Azoka
  • Egin ARGIAkoa 2019
  • Ekonomia sozial eraldatzailea
  • Elikadura burujabetza
  • Elkarlanak
  • Erredakzioa
  • Ingurumena
  • Internet
  • Kazetaritza ez da delitua
  • Komunitatea
  • Lan eskaintzak
  • Liburuak
  • OlatuKoop
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Sare sozialak
  • Webgunea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA