Azaroa ARGIA izango da aurten Gasteizen
Trantsizioak erakusketa Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean egongo da ikusgai azaroan. Bere ibilbidetxoa egiten ari da; Gasteizera eraman aurretik Ondarroako Argia Egunean izan genuen eta Lasarten, Hernanin, OƱatin… ere egon da. Baina behin Gasteizera eramanda zergatik erakusketan bakarrik geratu? Gasteizko egoera soziolinguistikoa asko aldatu da azken urteetan, eta herri mugimendu aldetik ere oso hiri bizia izanik, erakusketan ikusarazi nahi denaren bidetik hainbat ekitaldi antolatu...
Read MoreUrriaren 12an, ARGIA lanean: #EzerEzOspatzeko
Urriaren 12a, Espainiako Egun Nazionala, lan eguna dugu ARGIAn. Ameriketako jatorrizko herrien genozidioaren hasiera izan zen egunak, “Arrazaren eguna” ere deitua urte askoan, ez du gure balioekin bat egiten. Lurraldetasun arrazoiengatik ere, lan egitea hobesten dugu. Gure webgunea normaltasunez elikatuko dugu. Uztailaren 14 (Frantziako Egun Nazionala) eta abenduaren 6a (Espainiako Konstituzioaren Eguna) ere lan eguna dira guretzat, eta abenduaren 3a (Euskararen Eguna) jai ofizial...
Read MoreArgia Eguna egin zenuten saregileei, mila esker!
Aurpegirik gabeko eskuak ageri ziren aurtengo Argia Egunaren kartelean, Puntadaz Puntada Txikitik Eragiten leloaren gainean; aurpegirik gabeko eskuak, orratzari eraginez sarea osatzen. Puntadaz puntada, txikitasunetik, apaltasunez, ateratzen dira aurrera mota horretako ekimenak, baita askoz proiektu handiagoak ere. Gorputzek bezala emozioek hartutako astinaldiaren ondoren, esku horien atzeko aurpegi ezkutuei izena ipini eta eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu, lerro hauen bitartez,...
Read More
Iruzkin berriak