Zizurkilgo publizitate masterra
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Komunikazio eta publizitate kanpaina arrakastatsuak antolatzeko geroz eta jende gehiago dago. Oso jende prestatua, karrera bat (gutxienez), master bat (gutxienez hau ere) eta ikastaroz betetako curriculumarekin. Bueltan-bueltan denok sartzen gara marketinaren jokoan eta egiten dugu kanpaina bat, gure izena eta marka azpimarratuko duen lanen bat, festaren bat… Baina begira zein den benetako publizitatea, publizitate ona eta publizitate sinesgarria. Irakurri...
Read More“Ilegala banaiz, alda zuen legea”
Horrela dio Willis Drummond talde lapurtarraren letrak, eta aste honetako artikulurako ezin egokiago datozkit hitzok. Inor ez da ilegala leloa hartuta dago jada errefuxiatuen eta etorkinen aldeko aldarrirako bandera moduan. Askori egiten zaigu ezagun. Aldarrikapen horrekin bat egiten du ARGIAk ere, eta kamisetak jarri berri dira salgai lema horretxekin. Ez da, ordea, hor bukatzen. Gogoratzen orain hilabete pasatxo Bilboko kale-saltzaileen inguruko erreportaje hura? Astekariko azal latza zuen;...
Read MoreGerezien denboran udaberri kooperatiboa
Olatukoopek Saretze Eguna antolatuta berrogeita hamarren bat pertsona elkartu dira Azpeitian, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen bueltan dabiltzan hogeita hamar elkartetako kideak –batzuk barruan daude, beste batzuk gonbidatu egin dituzte, eta baten bat Olatukoop zer den ezagutzera gerturatu da–. Gereziak jaten ari naizela idazten dizuet oraingoan artikulua. Informazioa jaso bezain pronto hasi naiz ordenagailuko teklak astintzen, baina gerezi-denboran ezin fruta hain goxo eta polit hori...
Read MoreHormigoizko zuloan ernetako loreak
[Itsaso Zubiria] Zuloan liburuaren azken aurkezpena egin du Urko Apaolaza egile eta ARGIAko kideak Ingurumenaren Nazioarteko Egunean, ekainaren 5ean. Bideo honetan dago osorik ikusgai: Bospasei hitzaldi eman ditu guztira, Euskal Herriko lurralde ezberdinetan, hainbat talderekin elkarlanean: Manu Robles Arangiz Fundazioa, ustelkeriaren kontrako Adi! elkartea, gaztetxeetako jendea… Gaurkoan kazetaria bera da elkarrizketatua. Zer moduzko harrera izan dute liburuak berak eta...
Read MoreAgur eta ohore Miren Osa eta Maddi Txintxurreta
Zer moduzko esperientzia izan da ARGIAn praktikak egitea? Oso ona. Asko ikasi dugu kazetaritza munduaz, batez ere modu independente bateko eredutik. Nahiz eta goizean goiz Lasartera joan egunero, ez da inondik inora rutina bilakatu. Egunero-egunero hainbat gauza egin ditugulako, izan albisteak, elkarrizketak edo erreportajeak. Gaiak ere oso anitzak izan dira eta horrek gure zaletasunen berri izateko balio digu. Gainera, unibertsitateko lagunak izanda, esperientzia hobea izan da. Zergatik...
Read More
Iruzkin berriak