Nola normalizatu ia zuloraino eraman zigutena
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Aretxabaletan izan da egun hauetan Pello Zubiria, ARGIAko ordezkari. Garabide elkarteak eskatuta, euskal kazetaritzaren historiako gakoez Hego Ameriketako hamar hizkuntza gutxituetako ordezkariei hitzaldia ematera gonbidatu dute, jardunaldi batzuen barruan. Kazetari zaharrari eman diote agindua gako horiez hitz egitera joateko, zaharrei tokatzen zaie historia kontatzea. Hitz egin du aymara, amazigha, guarania, kaqchikela, k’iche, nasa, maputxea, Yucatango maia,...
Read MoreWeb telebista saioak: umorearen proiektu serioa
[Miren Osa Galdona] Erronka handia izan dira ikus-entzunezkoak ARGIArentzat, baliabideetan inbertsioa eta lan egiteko moduan aldaketa eskatzen baitute. Hitzetik Hultzera izan zen ARGIAk egindako lehen web telebista saioa, 2009an. Bertsolari Txapelketa Nagusiari jarraipena egin zioten bost programa xumetan. Info7 irratiarekin elkarlanean egina, Agin Laburuk eta Estitxu Eizagirrek aurkezten zuten eta Axier Lopezek grabatu eta editatu. Ondoren etorri zen ARGIAren web telebista saio izarra izan...
Read MoreAstean asteko historia: 1984ko urtarrilaren 29a
[Koldo Izagirre] Ezin adierazgarriagoa da Antton Azkargortak eta Karmelo Landak Ondarroako portuan eginiko erreportaian ageri duten deskribapen hauxe: alturako ontziek ekarritako arraina salgai daukate lonjan, handizkako erosleak subastan ari dira eta kamioiak prest daude Madrilerantz eta Bartzelonarantz abiatzeko, baxurako armadoreen aurpegi kezkatuen aurrean. Arrantzaren artisauak bere kosta du lantegi. Arrantzaren harrapariak, mundu osoko urak dauzka bere. Aro modernoan Euskal Herriak...
Read MoreUrriaren 22an aurkeztuko dugu “Ez gara neutralak” liburua
ARGIAk 100 urte bete dituela baliatuz argitaratu dugu liburua, baina ez da hedabidearen historiari buruzko lan bat: azken hamarkadetan ARGIAn izandako bizipenak, ikuspegiak eta gauzak egiteko moduak esplikatzeko saiakera da, hedabide honen filosofia bereziari buruz lehen aldiz publikoki gogoeta egiteko ahalegina. Langileak dira ARGIAren jabeak eta %100 euskaraz argitaratzen diren hedabideen artean beteranoena da. Ezaugarri berezi horietatik abiatuta, Euskal Herriari eta munduari begiratzeko...
Read MoreInterneteko irratsaio laburrak: ARGIAren droga berria
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Podcastak egiten hasi da ARGIA, esan nahi baitu Internet bidez entzun daitezken irratsaio laburrak egiten hasi dela –ez dakit zergatik jarri den hain modan gauzei bere izenez ez deitzearen txatxukeria hau–. Eneritz Arzallus etxeko kazetariak eman dit artikulua osatzeko beharrezko informazioa, bera baita saioen gidaria. Astekariko Net Hurbil atala hartu dute aitzakia astero emankizun bat eskaintzeko. Arzallusek egindako galderetatik tiraka, Pello Zubiriak aste...
Read MoreNagore Irazustabarrena: Historia eta istorioak irakurleen esku jarriz
[Miren Osa Galdona] Denboraren Makina atala aldizkariko harribitxietako bat bilakatu da. Nagore Irazustabarrena da astez aste han-hemengo antzinako bitxikeriak idazteaz arduratzen dena. Askorentzat asteroko zita da, eta hala sortu da bere baitan zale koadrila majoa, Denboraren Makinaren “fanak” liratekeenak. Baina noiztik dihardu Irazustabarrenak gai bitxiok ontzen? 2006ko ekainaren 4an idatzi zuen lehen artikulua Denboraren Makina atalerako. Lehenago, ordea, ondo baino hobeto ezagutzen...
Read MoreAstean asteko historia: 1982ko maiatzaren 23a
[Koldo Izagirre] Artoak berde orrika jalgi plazara korrika zabal dezagun euskara gure mingainon tortika Indigena eta emakumezkoa. Eta Guatemalan. Gerra zibila noiztik? Zortzi urte nituela hasi nintzen lanean. Goseak hil zitzaizkigun bi anaia txipi. Amari ukatu egin zioten egun bat libre hartzea umetxo biak lurperatzeko. Hala ere hartu, eta lanetik bota zuen ugazabak. jalgi plazara korrika handika edo hortika zabal dezagun euskara aditzak bete hordika Aitak bazekien zer edo zer espainieraz,...
Read MoreBizkaiko zaharren egoitzetako grebaren liburua gaztelaniaz eta katalanez
“Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak” liburua otsailean aurkeztu genuen ARGIAk eta Manu Robles Arangiz Fundazioak elkarlanean. Onintza Irureta Azkune ARGIAko kazetariak Bizkaiko zaharren egoitzetako langileen 378 eguneko borroka sindikal eta feminista kontatu du. Datozen egunetan gaztelaniarako eta katalanerako itzulpenak aurkeztuko dira Bilbon eta Bartzelonan. Ondoren dituzue udazkeneko aurkezpenak: “No eran trabajadoras, solo mujeres”...
Read MoreDeskolonizatzeak badu bere grazia
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Festa baten berri izaten dugunean normalena da galdetzea “zein da egitaraua?”, “zer antolatu dute?”, zer egongo da?”. Kartelari erreparatzen diogu. Ikuskizunari. Ohitu gara kartel indartsuak ikusten, punta-puntako taldeen kontzertuetara joaten. Eta horrelakorik ezean, komentario aski entzuna: “Aurtengo kartela eskasa da”. Baina inor gutxi aditzen da festa ereduaz hizketan. Egitarau ahalik eta sendoena bai, baina antolatzeko moduari, ditugun baliabideei...
Read More1.000 bazkari: ARGIA goi-mailako sukaldeetan sartu zenekoa
[Miren Osa Galdona] Ezerk gutxik izango du herri honetan mahai batek duen ahalmenik jendea biltzeko, baina nekezagoa izango da 1.000 lagun goi-mailako bazkari baterako elkartzea. Horra Argiaren ideia zoro ederrenetarikoa: 1980ko irailaren 28an egin zen makro-bazkaria. Juan Mari Arzak, Karlos Argiñano edo Pedro Subijanak, besteak beste, prestatu zuten menua, euskal sukaldaritza berriaren lehen labealdiko protagonisten herri aurkezpena izan zen ekimenean. Bertan izan zen Elixabete Garmendia,...
Read More
Iruzkin berriak