Kategoria: 1919-2019 mendeurrena

2006, lehen bideoa: Evo Morales, xuabe hasteko

1

[Miren Osa Galdona] Ikus-entzunezkoen kultura gizartearen erraietaraino sartua dagoen garaiotan, poltsikoan eskua sartu eta edozer grabatzeko gai garen honetan, zaila da halako erraztasunik gabeko garaia oroitzea. Bada, duela hamahiru urte baino ez da atzera egin behar ARGIAk sareratutako lehen bideoaren […]

Irakurri

Astean asteko portada: 1979ko urtarrilaren 28a

0

[Koldo Izagirre] Bortizkeria eta iskanbila lekua baitzen Hego Euskal Herria 1979 hartan, 11.000 polizia geneuzkan, polizia bat 250 biztanleko. Aski interesgarria izan zen boterearentzat istiluak hain erraz sortzen genituen eta zizkiguten garai hura, laborategiko akuriak bezala erabili gintuzten indar zanpatzaileen […]

Irakurri

Aldizkariari ahotsa jarri diote

0

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Ziburuko I. euskal liburu eta disko azokan izan diren lagunei deitu diet asteburuko plana zer moduz atera den galdetzeko. Eguraldi paregabea suertatu zitzaien kostaldean ibiltzeko eta egun polita pasako zutela imajinatu dut. Hendaian harrapatu ditut, irakurraldira joan […]

Irakurri

1968ko abenduaren 29a

0

[Koldo Izagirre] Hamabi soken oholtzara ausartu zenez geroztik, hogeita zortzi borroka irabazi zituen bata bestearen ondotik, aurkariak K.O. etzanarazita. Basarrik esplikatu zuen bezala, lehia garbian irabaziko lukeenak galdutakoan gertatzen da tongoa, gure mutilak ez zeukan inolako errurik aurrean jartzen zizkiotenek […]

Irakurri

Bixente Ameztoy Olasagasti: Azalak oihal modura

0

[Miren Osa Galdona] Badira 18 urte Bixente Ameztoy Olasagasti (Donostia 1946- Villabona-Amasa 2001) margolaria zendu zela. Artearen peskizan egindako ibilbide oparoagatik oroitua, belaunaldi eta gizarte eredu oso baten iruditegia islatu zuen bere artelanetan. Surrealismoa oinarrian hartuta, maiz jarri zituen kultura […]

Irakurri

1981eko martxoaren 8a

0

[Koldo Izagirre] Theresa bere hartan zegoen, “Ez nauk joanen, ez itzak utz eraman nazaten!” berriro eta berriro esanaz. Gizonak so egiten zion erantzun gabe, ezpainak isilik higituz, Theresaren bihotzaren elkarrizketari arimarekin jarraikitzen zitzaiolarik. Bet-betan haurrak oihu zuen: “Ez nauk joango! […]

Irakurri

Historikoek kontatu dute historia

0

[Itsaso Zubiria Etxeberria] San Telmo Museo atarian jarri eta Zerukotik lurrekora zikloko emanaldi bakoitzaren ondorengo erreakzioak biltzen saiatu naiz tarte txiki honetan. Koldo Izagirrek egin zion sarrera zikloari, eta denak emozionatuta atera ziren, idazleak esandakoak errepikatu eta errepikatu. 1958-1968 bitarteko […]

Irakurri

Ramon Saizarbitoria eta Gazte Naiz saila

0

[Miren Osa Galdona] Elixabete Garmendiari orri honetan egin nion elkarrizketan aipatu zuen euskal prentsak ez duela gainditu Ramon Saizarbitoriak eta Koldo Izagirrek kazetaritza eta literatura batzeko izan zuten maisutasuna 70eko hamarkada bukaeran, Baietz astea gaizki bukatu sailean. Inork gainditu duen […]

Irakurri

Astean asteko historia: 1957ko urriaren 10a

0

[Koldo Izagirre] Hegalik gabeko aingerua hegan, Kristo gurutziltzatua, dantzari bat… Ez diogu lehen ikusian antzik emanen proposatzen zaigunari. Arte moderno hark hastio zituen errealitatearen kopia zehatzak. Esadazu, hegalak behar lituzke aingeruak hegan egiteko? Ez deritzazu interpretazio lurkoi samarra zeruko biztanle […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA