Euskarari irekitako 84 leiho gehiago
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Ikusi al zenuen, irakurle, Korrika Euskal Herrian barrena zebilen bitartean ARGIAk egin zuen kanpaina? Korrikak iraun bitartean euskaraz ikasten ari direnek ARGIAko urtebeteko harpidetza doan edo kitorik eskuratzeko aukera izan dute. Zoro zoragarri horiek… pentsatu nuen. Baina […]
Ondorengoek gozatuz irakur eta idatz dezaten
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Seme-alabek Gabonetan oporrak dituztela, zuk lana, eta irakasle hippie batzuk dituztenez egun horietarako etxeko lanik edukiko ez dutelako haserre zaude? Aiton-amonek bilobei bazkaria ematea beste lanik ez dutela eta haurrak mahaian eserarazi eta ordubete lanean jartzeko tarterik […]
Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak ARGIAko kideentzat
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren laguntzailea da ARGIA. Elkarlan horri esker, Iruñean abenduaren 2an jokatuko den finalerako bi sarrera bikoitz helarazi dizkigu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, harpidedunen artean zozketatzeko.
Jendearengana gerturatu egin behar da
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Momentu batean mugikorretan modan egon ziren arropa, ibilgailu, elikagai eta beste hainbat produktu ezagunen markak asmatzeko jokoak. Zer pentsatua ematen du ikusteak zein irudi dauzkagun barruraino sartuta, zein logo diren “denok” ezagutzen ditugunak eta horrek zer botere […]
Gasa ikusezina da, gasbidea ez
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Pertsona bat sartu da lurrazpian, inposatutako makroproiektu baten aurrean planto, lekutik pasarazi nahi duten gasbidearen eraikuntza gelditzeko asmotan. Eta gelditu du. Ordurako ondare arkeologikoa ukitua badu ere, gehiago ez suntsitzea lortu du. Izan zitekeen Lezetxiki, izan zitekeen […]
Istorioak, historia eta histeriak
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Hau Oroimen Histerikoa da, historia diren istorioek txoratzen gaituztenon podkasta”. Horrela ematen dio sarrera Nagore Irazustabarrena Urangak, plazaratu berri duten saioari. Axier Lopez binakakoa osatzeko elkarrizketan jokoa emanez eta Eneritz Arzallus Alustiza makinetan. Tontotik gutxi duzu, irakurle, […]
Erleekin dantzan
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Izen hori jarri dio Bidasoan sortutako Erleak Salbatzeko Sareak Argia.eus webgunean ireki berri duen blogari. Bailarako erlezainak barroak eta liztor asiarrak azken aldian euren erlauntzetan egindako txikizioarekin kezkatuta, bizi dutenaren berri eman eta ahal dela egoerari buelta […]
Espetxeak eta zigorrak ere badute bere musika
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Zer eta zertarako da espetxea? Zer zigor kodea? Zeri esaten diogu birgizarteratze? Kartzelak present dituen herri honetan, nago gutxi hitz egiten dela beronen eraginaz eta zigorraren kulturaz. Milaka herritarren errealitatea dena, hormez kanpoko errealitatetik hain urrun. […]
Familia handituz
[Itsaso Zubiria Etxeberria] 85 gehiago gara. 85 izen-abizen. 85 etxe. 85 dira hemendik aurrera euskara ofiziala ez den eremuetan euskara ikasten ari diren lagunengana doan bidaliko ditugun aldizkariak. Ipar Euskal Herriko, Nafarroa erdiko eta Trebiñuko 85 pertsonak baliatu dute aukera […]