‘Gartxot’ komikia bretoieraz argitaratzen hasi da ‘Ya!’ astekaria
Euskaraz irakurri genuen lehenbizi Asisko Urmenetak, Marko Armspachek eta Jokin Larreak egindako Gartxot komikia. 2003. urtean publikatu zen ARGIAren eskutik eta geroztik ibilbide luze eta oparoa egin du.