Zer topatuko duzu Durangoko Azokan ARGIAren gunean?
Durangoko Azokan izango gara ARGIAko kideok. Pasa bixitan eta animatu proiektua laguntzera. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta indar handiagoz ariko gara lanean.
Durangoko Azokan izango gara ARGIAko kideok. Pasa bixitan eta animatu proiektua laguntzera. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta indar handiagoz ariko gara lanean.
Euskaraz irakurri genuen lehenbizi Asisko Urmenetak, Marko Armspachek eta Jokin Larreak egindako Gartxot komikia. 2003. urtean publikatu zen ARGIAren eskutik eta geroztik ibilbide luze eta oparoa egin du.
Gernikako asteleheneko azokan aurkeztu genuen Bizi Baratzea liburua. 11:00etan hasi zen barazki postuen artean festa, Trazola sagardoa, Eguzki Borda gazta eta trikitia lagun. Jende pila inguratu zen liburua eskuratu eta Jakoba Errekondo ezagutzera, hitzaldia hasi aurretik ere. Argiako kide Iraitz […]
Eskarmentu luzea du Jakoba Errekondo paisajistak landareen munduaren berri ematen Euskal Herriko hainbat hedabidetan. Argiako orrialdeetan astero-astero dibulgazio lana egiten hogei urte daramatzan honetan, usurbildarrak baratzezaintzari buruzko jakintza bildu du Bizi Baratzea. Garaian Garaikoa Garaiz liburuan. Nahitaezkoa zen obra hau, […]