Kategoria: Sailkatugabeak

Egin zure #ArgiaSarienPorra

0

Top secret. Hainbat astez adituen iritziak eta ARGIA osatzen dugun komunitateko kideen ekarpenak bildu ondoren, gure lantaldeak erabaki du zeinek jasoko duen ostiralean, hilak 29, komunikazioaren esparruan egindako lanagatik merezitako errekonozimendua. Baina top secret da.

Irakurri

2015ari begira: gertutik jarraitu ditugun gaiak, egunero U3ra arte

0

Abenduaren 25ean hasi eta urtarrilaren 3ra bitartean, 2015ean ARGIAk gertutik jarraitu dituen gaien inguruko informazioarekin hornituko ditugu webgunea eta Facebook eta Twitter kanalak. Egunean gai banari buruzko albiste, elkarrizketa, erreportaje eta bideo hautatuak sareratuko ditugu. Sare sozialetan zabaltzeko #2015ariBegira traola […]

Irakurri

Urriaren 12an, ARGIA lanean

0

Astelehena, urriak 12, Espainiako Egun Nazionala, lan eguna dugu ARGIAn. 2013an adostu genuen ARGIAko langileok gure balioekin bat egiten duen egutegia. Abenduaren 6a (Espainiako Konstituzioaren Eguna) ere lan eguna da guretzat, eta abenduaren 3a (Euskararen Eguna) jai ofizial bihurtu dugu.

Irakurri

Argia Sariak banatuko ditugu ostiralean

1

Datorren urtarrilaren 30ean, ostirala, urtero bezala, ARGIA SARIAK banatzeko ekitaldia egingo dugu. 26. edizioa izango duen ekitaldiak, euskarazko komunikazioan nabarmendu diren proiektuak sarituko ditu. Hauek dira saritzen ditugun esparruak: prentsa idatzia, irratia, ikus-entzunezkoak, internet, sustapen kanpaina onena eta merezimenduzko saria […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA