Tokian tokiko ekonomiaren erradiografiak

0

Euskal Herriko eskualde eta herrietako ekonomiaren berri izateko “Ekonomia bertan” izeneko artikulu sorta argitaratuko du hilero ARGIAk. Nola eragin du ekonomia krisiak industria handiko udalerrietan?  Zein irtenbide sortu dira langabeziak gehien jo duen eskualdeetan? Zein bilakaera izan du turismoak hiriburuetan? […]

Irakurri

Prekarietatearen aurpegiak, sail berria Argian

0

“Prekarietatearen aurpegiak” izeneko atala abiatuko dugu 2014an. Prekarietate egoera bizi duten pertsonei ahotsa emango diegu tarte honetan eta besteak beste, etxetik kaleratuek, pentsiodunek edo hezkuntza eta osasungintzako murrizketak jasan dituztenenek euren esperientzia kontatuko digute.

Irakurri

ARGIA Euskararen Egunarekin bat

0

ARGIAko langileok gure balioekin bat egiten duen egutegia adostu genuen urte hasieran. Horrela, Espainiako jai egunetan lan egin dugu eta abenduaren 3a, Euskararen Eguna, jai ofizial bihurtu (gainerako jai egunak noiz egin langile bakoitzak aukeratzen du). Gaur zubi egin eta […]

Irakurri

Hizkuntza gutxituen komunitatetako ordezkarien bisita

0

Garabide elkartearekin bisitan etorri dira Argiara kultura ugaritako kideak, hala nola kitxuak, nasak, kaqchikelak, nahuatlak, maiak, mobidak, kurduak eta amazighak. Sarrera moduan Argiako esperientzia azaldu diete Pello Zubiriak, Lander Arbelaitzek eta Estitxu Eizagirrek. Mahai bueltan bukatu da bisitaldia, eta hizkuntza […]

Irakurri

Auzolan esperientziei buruzko atala abiatu dugu Argian

0

Auzolana ez da gauza berria Euskal Herrian, proiektu andanak egin du aurrera herritarron elkarlanari esker. Krisi garaian, indartzen ari den alternatiba interesgarria dela ikusita, sail berria abiatu dugu Argian: Auzolan esperientziak. Izenburu horren pean, eta datorren astetik aurrera, bi astean […]

Irakurri

Abian diren blog berriak

0

Oraingoz 18 dira ARGIAko komunitatean irekiko ditugun blog berriak. Ekain hasieran edonork bere bloga ARGIAn irekitzeko aukera zabaldu genuen eta poztu gara ikusita jende askok egin duela ekimenarekin bat. Batzuk orain hasi dira blogarekin; beste batzuek aurrez zeukatena gurera ekartzea […]

Irakurri

ARGIAko edukiek oso harrera ona dute Twitterren, ikerketa baten arabera

1

Euskaldunek Twitterren bidalitako mezuetan dauden informazio iturriak edo loturen jatorriak ikertu dituzten CodeSyntax-eko kideek. “Euskaraz txiokatzen dugunean, zein iturri informatibo ari gara erabiltzen eta partekatzen?” galderatik abiatuta, hainbat dira Umap.eu-tik atera dituzten datuak, baita ateratzen diren ondorioak ere. Batzuk nabarmenduko […]

Irakurri

Ireki nahi al duzu ARGIAn zure bloga?

2

Zer kontatua daukazu eta bloga irekiko zenuke? ARGIAn blog komunitatea zabaltzen jarraitu nahi dugu eta bertako kide izateko aukera eman nahi diogu edozein pertsona edo kolektibori. Eta zergatik ireki bloga ARGIAn? Gairen batean interes berezia duzulako, bidaia baten ingurukoak kontatu […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA