Ekonomia sozialeko ekimenak “Txanponaren beste aldeak” sail berrian
Ikuspegi sozialarekin jarduten diren enpresen eta ekimenen esperientzia konkretuak ekarriko ditu ARGIAk datorren zenbakitik aurrera “Txanponaren beste aldeak” sail berrian.
Ikuspegi sozialarekin jarduten diren enpresen eta ekimenen esperientzia konkretuak ekarriko ditu ARGIAk datorren zenbakitik aurrera “Txanponaren beste aldeak” sail berrian.
Gure proiektu komunikatiboaren oinarri nagusia zarete ARGIAren harpidedunak. Gure sarea osatzen duzuen norbanako eta eragileek bermatzen duzue proiektuaren independentzia. Bai izaeraz, bai balioei dagokionean, eta nola ez, baita maila ekonomikoan ere. Zuen babesak egiten du posible egunero ARGIA. Horrexegatik eskerrak […]
Datorren urtarrilaren 30ean, ostirala, urtero bezala, ARGIA SARIAK banatzeko ekitaldia egingo dugu. 26. edizioa izango duen ekitaldiak, euskarazko komunikazioan nabarmendu diren proiektuak sarituko ditu. Hauek dira saritzen ditugun esparruak: prentsa idatzia, irratia, ikus-entzunezkoak, internet, sustapen kanpaina onena eta merezimenduzko saria […]
2013ko irailean abiatu genuen Auzolan esperientziak saila Argian. Euskal Herrian arlo sozial, kultural, ekonomiko eta abarri lotuta martxan dauden auzolan proiektuak ekarri ditugu ordutik, herritarron arteko elkarlanari esker aurrera ateratako proiektuak beti izan direla baina krisi garaian alternatiba interesgarria direla […]
Abenduaren 25ean hasi eta urtarrilaren 6ra bitartean, 2014an ARGIAk gertutik jarraitu dituen gaien inguruko informazioarekin hornituko ditugu webgunea eta Facebook eta Twitter kanalak. Egunean gai banari buruzko albiste, elkarrizketa, erreportaje eta bideo hautatuak sareratuko ditugu. Urtarrilaren 7an helduko diogu ohiko […]
Larunbatean ARGIAren alde, Usurbilen Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia izango da Usurbilgo Oiardo Kiroldegian. Beren lan berria aurkeztuko dute eta bi saio izango dira: 16:00etan eta 18:30ean. Aurretik 7 euro balio du sarrerak, eta egun berean 8. Sarrerak ARGIAra deituta […]
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, ARGIAko kideok jai egingo dugu. Langile batzordeak hala erabakita, Espainiako egutegi ofizialak jai-egun moduan markatutako festa batzuk ez ditugu ospatzen. Bai, ordea, gure proiektuak bereak dituenak, abenduaren 3a kasu.
Yallah-EH ekimena aurkeztu dute joan den larunbatean Gernikako Astran. Mundu mailako BDZ mugimenduarekin bat egiten duten Euskal Herriko eragileak mapa batean bistaratzea da asmoa. Baina zer da BDZ, BDS ingelesez? Ekonomia eta politikan Israeli presioa egiteko mundu mailako kanpaina da. […]
Bilboko Arriaga antzokian eskaintza berezia izango dute ARGIAko irakurleek ondorengo bi kontzertuetan: Sortuko Dira Besteak eta Imanol Gogoan 10 urte. %20ko beherapena izango dute lehiatilan erakutsiz gero kontzertuaren iragarkia daraman ARGIAko alea. Sortuko Dira Besteak kontzertuan ondorengo musikariek hartuko dute […]
Azaroaren 9ko kontsulta ikusmiran lehenik, Kataluniako egoera politikoari gertuko jarraipena egitea erabaki dugu. Horregatik, batean eta bestean topatzen ditugun gakoak ematen joango gara irakurleari informazio laburren bitartez. Guztiak argia.eus/katalunia-independentziarantz kanalean biltzen joango gara. Horretarako, Katalunia Independentziarantza kanala prestatu dugu. Twitterren […]