‘Trantsizioak’ argazki erakusketa zabalduko dugu larunbatean Oñatiko Gaztelekuan
ARGIAko argazki artxibo historikoan gordetzen diren milaka argazkien aukeraketa egin dugu, azken 40 urtetan izandako eraldaketa sozial eta politikoak islatu asmoz.
ARGIAko argazki artxibo historikoan gordetzen diren milaka argazkien aukeraketa egin dugu, azken 40 urtetan izandako eraldaketa sozial eta politikoak islatu asmoz.
Zenbat aldiz gertatu ote zaigu elkarrizketa bat euskaraz hasi eta gaztelaniaz hitz eginez amaitzea, mintzakideak horretara eraman gaituelako edo besterik gabe, pisuzko arrazoirik gabe, erdarara pasatu garelako? Nori ez zaio gertatu norbaitekin erdaraz hasi eta mintzakidea euskaraz badakiela ondoren konturatzea, […]
Argia Egunera deia egiteko aitzakiaz, gure irakurleei, gertuko sentitzen ditugunei, herri eragileei… galdetu diegu: zer iritzi duzu Argiaz? Batzuek bideoz erantzun digute, beste batzuek idatziz. Hona hemen horietako batzuk, eta doala gure esker ona, jasotako hitz ederrengatik.
Egutegiak ere Argia Eguna ospatu nahi du Oñatin eta inoiz baino lehenago inprentako buelta egin eta erosi nahi duenarentzat han izango da.
Irailaren 20an Oñatin egingo dugun festan moneta soziala erabiltzeko aukera izango da.
Irailaren 12an Argia Egun Txikia ospatu genuen Arrasaten, bertako Euskal Herrian Euskaraz taldearen ekimenez. Goizean herriko euskara eragileekin topaketa egin genuen eta hemen dituzu atera ziren hainbat ideia. 20 bat lagun elkartu ginen Arrasateko Euskal Herrian Euskarazen Jai Zale tabernan. […]
Argia Eguneko egitaraurako bereziki prestaturiko bisita antolatu du Arrikrutzera Oinaztu aisialdi elkarteak irailaren 19an. Jolasen eta ibilaldi mitologiko baten bidez ezagutuko ahal izango dira kobak.
Bihar ARGIAren webgunean Diadaren zuzeneko jarraipena egingo dugu Bartzelonatik eta zuzenean eskainiko ditugu erraldoia espero den Via Lliure mobilizazioaren irudiak. Datorren aldizkarian, plebiszitu hauteskundeez erreportajea protagonista politikoen eta herritarren iritziak eta gako nagusiak bilduz.
Argia Egunean (Oñatin, irailaren 20an) Jakoba Errekondok baratzeari buruzko galderak erantzungo ditu, ohiko moduan. 16:00etan hasiko da, herri bazkariaren ostean. Bertan batuko garenon galderak lehengai ederra izango dira gure kulturaz gehiago ikasteko eta ideia trukerako. Axpik, Antton Olariagak eta Joseviskyk […]
Iaz berreskuratutako Argia Eguna Debagoienara joango da aurten. Irailaren 20an dugu hitzordu nagusia, Oñatin (egitarau osoa behean duzue atxikita). Gainera, irailaren 19an zenbait ekitaldi egingo dira atariko modura, Oñatin bertan. “Txikitik eragiten” leloa aukeratu dugu aurten. Krisi latza bizi dugu […]