“Txikitik eragiten”, badugu leloa Argia Egunerako
Oñatiko irailaren 20ko zita ari da pixkanaka gerturatzen eta ARGIAk egitaraua osatzen dihardu komunitate eta eragileekin elkarlanean. Leloa ere badugu jadanik: Argia Eguna 2015. Txikitik eragiten.
Oñatiko irailaren 20ko zita ari da pixkanaka gerturatzen eta ARGIAk egitaraua osatzen dihardu komunitate eta eragileekin elkarlanean. Leloa ere badugu jadanik: Argia Eguna 2015. Txikitik eragiten.
Aste honetako ARGIAren azalaren aurrerapena jarraian. Euskal Preso Politikoen Kolektiboarekin elkarrizketa. Asteartean elkarrizketaren aurrerapena irakurgai izango da webgunean, eta asteazkenetik aurrera elkarrizketa osoa. Kazetaritza independentea babesteko, egin harpidetza.
Gernikako asteleheneko azokan aurkeztu genuen Bizi Baratzea liburua. 11:00etan hasi zen barazki postuen artean festa, Trazola sagardoa, Eguzki Borda gazta eta trikitia lagun. Jende pila inguratu zen liburua eskuratu eta Jakoba Errekondo ezagutzera, hitzaldia hasi aurretik ere. Argiako kide Iraitz […]
Badugu 2015eko ARGIA Egunerako data eta tokia: Oñatin irailaren 20an, igandea! Helburuak: ARGIAren proiektua kalera ateratzea, elkarrekin egun eder bat pasatzea, harpidedunei babesa eskertzea, harpidetzak sustatzea, ARGIAtik bultzatzen ditugun baloreak praktikan jartzea eta autofinantzaketan pauso bat ematea. Zergatik Debagoienan? Donostialdearen […]
Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko EAJ eta EH Bilduren hautagai Markel Olano eta Xabier Olanoren arteko lehen aurrez aurrekoa egingo du ARGIAk. Ordubeteko ikusentzunezkoa izango da eta Xabier Letonak gidatuko du. Maiatzaren 11n izango da ikusgai, 21:00etatik aurrera, www.argia.eus-en. Galderaren bat […]
Komunitatearen babesa da gure independentziaren giltza. Harpidedunak, publizitatea jartzen duten komertzioak, laguntzak ematen dituzten erakundeak, ARGIAn idazten duzuen kolaboratzaile eta blogari sarea, informazioa helarazten diguzuen herri mugimendu eta eragileak… Bilera dinamika abiatuko dugu komunitatearekin. Helburua: ARGIAn zertan ari garen […]
Eskarmentu luzea du Jakoba Errekondo paisajistak landareen munduaren berri ematen Euskal Herriko hainbat hedabidetan. Argiako orrialdeetan astero-astero dibulgazio lana egiten hogei urte daramatzan honetan, usurbildarrak baratzezaintzari buruzko jakintza bildu du Bizi Baratzea. Garaian Garaikoa Garaiz liburuan. Nahitaezkoa zen obra hau, […]
Hitzarmena sinatu dugu Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta ARGIAk. Helburua herritarren artean euskarazko hedabideen irakurzaletasuna indartzea eta ARGIA herritarren artean ezagutaraztea da. Horretarako, UEMAn dauden udalerrietan euskarazko prentsaren presentzia sustatzeko elkarlana abiatuko dugu. Horretarako, batetik, udalerri hauetan udalak kudeatzen […]
Ikasi ofizioa. Ikasi lantaldean aritzen. ARGIAn praktikak egin nahi badituzu, azterketara aurkeztea besterik ez duzu. Maiatzaren 6an (asteazkena) egingo dugu azterketa, bi lekutan: ARGIAren egoitzan, Lasarte-Orian, Zirkuitu Ibilbidea, industrialdeko 15. pabilioian. Goizeko 10:30ean. EHUko Leioako campusean (Gizarte eta Komunikazio Zientzien […]
Lurraldetasuna eta berdintasuna oinarri garrantzitsuak dira ARGIArentzat. Oinarri, balio eta ipar, gure neurriaren eta aukeren arabera horiek praktikara eramaten saiatzen gara egunero. Eta horren erakusgarri da harpidetzei dagokionean azken hilabeteotan egin dugun apustua. Izan ere, mugak sortzen dituen gastuak bere […]