Argia Egunean ordaindu zure garagardoa ‘txantxiekin’
Irailaren 20an Oñatin egingo dugun festan moneta soziala erabiltzeko aukera izango da.
Irailaren 20an Oñatin egingo dugun festan moneta soziala erabiltzeko aukera izango da.
Irailaren 12an Argia Egun Txikia ospatu genuen Arrasaten, bertako Euskal Herrian Euskaraz taldearen ekimenez. Goizean herriko euskara eragileekin topaketa egin genuen eta hemen dituzu atera ziren hainbat ideia. 20 bat lagun elkartu ginen Arrasateko Euskal Herrian Euskarazen Jai Zale tabernan. […]
Argia Eguneko egitaraurako bereziki prestaturiko bisita antolatu du Arrikrutzera Oinaztu aisialdi elkarteak irailaren 19an. Jolasen eta ibilaldi mitologiko baten bidez ezagutuko ahal izango dira kobak.
Bihar ARGIAren webgunean Diadaren zuzeneko jarraipena egingo dugu Bartzelonatik eta zuzenean eskainiko ditugu erraldoia espero den Via Lliure mobilizazioaren irudiak. Datorren aldizkarian, plebiszitu hauteskundeez erreportajea protagonista politikoen eta herritarren iritziak eta gako nagusiak bilduz.
Argia Egunean (Oñatin, irailaren 20an) Jakoba Errekondok baratzeari buruzko galderak erantzungo ditu, ohiko moduan. 16:00etan hasiko da, herri bazkariaren ostean. Bertan batuko garenon galderak lehengai ederra izango dira gure kulturaz gehiago ikasteko eta ideia trukerako. Axpik, Antton Olariagak eta Joseviskyk […]
Iaz berreskuratutako Argia Eguna Debagoienara joango da aurten. Irailaren 20an dugu hitzordu nagusia, Oñatin (egitarau osoa behean duzue atxikita). Gainera, irailaren 19an zenbait ekitaldi egingo dira atariko modura, Oñatin bertan. “Txikitik eragiten” leloa aukeratu dugu aurten. Krisi latza bizi dugu […]
Dena prest dago irailaren 20an ARGIA Eguna ospatzeko Oñatin, Txikitik eragiten lelopean. Berdintasunean, parte-hartzean eta inguruarekiko errespetuan oinarritutako egitaraua prestatu dugu, eta horren barruan azpimarratzekoa izango da bertako eta garaiko produktuekin egindako bazkaria. Lur Lan baserritar elkartea arduratuko da otordu […]
Irailaren 20an Oñatin egingo dugun ARGIA Egunak atariko polita edukiko du datorren zapatuan, hilak 12, Arrasateko ARGIA Egun Txikian. Hilabeteotan eskualdeko eragileekin izandako eman-hartuaren fruitu, egun osoko egitaraua prestatu dute Euskal Herrian Euskaraz taldeak kudeatutako Jai Zale tabernako lagunek! Goizeko […]
Argia Egunean (irailaren 20an), goizeko 10:00etan plazan. Horra Oñatiko alde zaharra eta bere historia ezagutu nahi dugunon hitzordua. Bertako historiagile Gerardo Elorzak gidatuko gaitu eta ezagutuko ditugun pasarte historiko nagusiak bertsotarako gai izango dira Oñatiko bertso eskolako kideentzat. Hona 10:00etatik […]
Euskaraz irakurri genuen lehenbizi Asisko Urmenetak, Marko Armspachek eta Jokin Larreak egindako Gartxot komikia. 2003. urtean publikatu zen ARGIAren eskutik eta geroztik ibilbide luze eta oparoa egin du.