Aldizkari honetara igorritako ohar baten bidez, Euskal Herriko indie, hipster eta pastabetaurrekodunak biltzen dituen Eusnob Biltzarrak kondenatu egin ditu Parisen azaroaren 13an izandako gertakariak: “Kontzertu mainstreamak antolatzeak arriskuak ditu. Ertz festibalera joaten diren 10...
Lasarteko PSEk errausketari bai, baina Sirian edo
Joan den asteartean Lasarte-Oriako PSEko zenbait zinegotzi ospitaleratu zituzten koherentzia gaindosi baten erruz. Udalbatzan hondakinei buruz hitz egin ondoren gertatu zen: sozialistek zaborren errausketa babestu zuten EAJ eta PPrekin batera. Minutu batzuk geroago, beste...
Bye bye ebola!
Sierra Leonan grabatu duten bideo polita Ebola gaitza gainditu dutela ospatzeko! Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko!
Eh Bilduk lege bat proposatZZZzzzZZZzzz
EH Bildu koalizioak Herritarrak Ahalduntzeko Legea aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Lege horren bidez, koalizio subiranistak ahalduntzearen terrenoan daukan esperientzia zabala helarazi nahi die Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrei. Gipuzkoan azken lau urteetan egindako esperientzia...
Xabi Payak dio ez duela Kortxoenea eraitsi
“Donostia 2016ko kultur zuzendari gisa ez dut zerikusirik Kortxoenearen eraisketarekin” adierazi du Xabi Payak. Esaldi horrekin, gezurtatu egin du gaztetxea botatzen hasi zirenean zabaldutako zurrumurrua: hondeamakinarekin lanean ari zen pertsona “ari naizela, ari naizela”...
Odol berria Urdaibaiko trainerurako
Urdaibai Arraun Elkartearen aurkako epaiketa amaitu da –Kontxako badia hiru bider betetzeko adina substantzia txukngo aurkitu zizkieten armairuetan–, eta epaia ezagutzea besterik ez da falta. “Ze ostia, ez gara egongo juezaren zain, ez eta...
Nazio Florala
Ezetz ba, Iñigo Urkulluk ez duela alde bakarreko prozesuetan sinisten. Hori katalanentzat. Lehendakariak bi aldetako prozesuak defendatzen ditu, Moncloarekin elkarrizketa eta otordua bukatzean papurrak txukun-txukun tuperrean bilduta txintxo demonio buelta Sabin Etxera. Astelehenean Euskadi...
Gasteizen ikusia
Errefusatuek Euskadin bizi behar dute
Mundu osoa kezkatu duen errefusatu krisi globalaren aurrean Eusko Jaurlaritzak eman duen erantzunak polemika eragin du. Hasiera batean 1.000 errefusatu onartuko zituela argitaratu zen arren, azkenean 5-10 lagun bakarrik hartuko ditu Araba, Bizkaia eta...
Oñatin dira gure fans
Ongi etorri Beranduegira. Zer? Bai, pixka bat arraroa hau paperean irakurtzea, ezta? Jo, izan ere, hainbeste murriztu zaigu aurrekontua, Beranduegiko ekipoaren traje, gorbata eta otorduak –batez ere otorduak– kentzea beste erremediorik ez zaigula geratu....