Kategoria: Gizartea

Etxekoak kanporatzen

4

Gure artean daude. Geroz eta gehiago dira. Kezkatzen hasia naiz ez ote gaituzten jango. Azkenaldian nonahi, kalean, tabernan, erosketak egiten aurkitzen ditut eta, zer nahi duzue esatea, ez naiz ohitzen, deseroso sentitzen naiz inguruan ditudanean, mehatxua dira gure gizartearentzat. Berdin […]

Irakurri

#15M Euskal Herrian: artikulazioa, ez identifikazioa

2

Eszeptizismoa sanoa da, ezaren gudaz ezetza bakarrik sortzea ordea, gaixotasuna. Atzo gauean Donostiako akanpadan izan nintzen eta han hitz egin ziren gai guztien artetik autokritika batzordean sortutako eztabaida batek deitu zidan arreta. Kexu zen nire alboko gaztea, Donostian Madrilgo agenda […]

Irakurri

Liverpoolen ere, hondakinak atez ate

0

Herri txikietarako baietz, baina bizilagun kopuru jakin batetik gora ezinezkoa zela, ez zuela funtzionatuko, atez ateko hondakin bilketa herri handietara eta hirietara eramatea ezinezkoa zela; horrelakoak entzun behar izan ditugu azken urteotan, bilketa eredu eraginkorrena Usurbilen, Hernanin eta Oiartzunen martxan […]

Irakurri

XXI. mendeko euskaldunaren bila

0

Nahi dutena esango dute kaskezurra Sabino Aranaren Albiako lorategietako estatua bezain harrizkoa dutenek: zerbait mugitzen ari da eta esparru guztietan hasi da nabaritzen, baita pentsamenduaren alorrean ere. Herenegun EHUn euskal nazionalismoari buruzko masterra, atzo Lapiko Kritikoko eztabaidak eta konturatzerako, bihar […]

Irakurri

Twitter: denbora galtzea, arrakastaren giltza

0

Nicholas Negroponte Internet munduko guruak El País egunkari espainiarrari: “Ez dut uste Twitterrek asko iraungo duenik”. Zeresana eman dute hitz horiek, iragarle fina dela erakutsi baitzuen Negropontek  1995ean argitaratutako Being digital liburuan —besteak beste, pantaila ukigarriak eta tinta elektronikoa aurreikusi […]

Irakurri

Haitiko katastrofearen “irudirik onenak”

1

Halaxe irakurtzen zen atzo El País-en edizio digitalean: “Las mejores imágenes de la catástrofe”. 24 ordu beranduago kendu dute,  baina Floren Aoizek harrapatu eta blogean jarri du. Gaur El País pornografia emozional bete-betean ari da, nazioarteko komunitatearen lana goratuz, gorpuei […]

Irakurri

Munilla, Internetek egingo zaitu progre

2

Eta moderno: hedabide handietan homologagarri. Barack Obamak erabili zuen aurrena 2.0 etiketa marketin politikorako; etorri ziren atzetik imitatzaile probintzianoagoak, Patxi Lopez kasu, Twitterren jarraitzaile faltsu eta guzti; baina, hala ere, hedabide handiek ontzat eman zuten. Eta “aldaketa” giroan gaudenez, eta […]

Irakurri

Zer da gehiago, zazpi ala hiru?

13

Kazetariren bat ezagutzen duenak badaki gremiokooi zenbaki kontuak ez zaizkigula oso ondo ematen. Hala ere, titularreko galdera erantzuteko gai gara, hamar kazetaritik bederatzi (datu ez-ofiziala da). Beti dago ordea estatistika pikutaratzen duen baten bat: albiste bi atzo, Gipuzkoako bi egunkaritan, […]

Irakurri

Kokaina dakar txorrotako urak

0

Goizean titular batekin egin dut topo Gipuzkoako buletin ez-ofizialean: “Cocaína hasta en el agua del grifo”. Atzo Donostian izandako jardunaldi batzuek eman dute goiburua. Bartzelonako Unibertsitateko María Teresa Galcerán irakasle katedradunak dio estoldetako urak, ibaietakoak eta txorrotakoak kokaina partikulak dituztela. […]

Irakurri

Frantzian deskarga ez da errenta; jokoa aldiz, bai

0

Esango didazue orain ere ari naizela idia oiloarekin gurutzatzen, barka beraz: 2010ean Frantziako Gobernuak Internet bidezko jokoa legeztatuko du, eta bitxia egin zait. Bitxia, Hadopi legearekin musika deskargak gillotinatuko dituztela ikusten ari garen sasoi honetan. Eremu basa izan da Internet […]

Irakurri

Ermitau modernoek japonieraz hitz egiten dute

0

Ia 800 urte pasa direnean Chomeiren bakardadearen antzeko zerbaiten bila, Japoniako gazte asko beren etxeko gelan bakartuta eta inorekin harremanik izan gabe bizitzen hasi dira. Hikikomori izena hartu dute eta herrialdeko gazteen %10a dira, 1.000.000 lagun gutxi gora behera. Gauak […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA