The Pastels eta Giorgio Bassmattiren zoriona
The Pastels talde eskoziarrak Zarautzen jo zuen atzo eta beraien aurretik, Giorgio Bassmatti eta Yon Vidaur donostiarrek.
The Pastels talde eskoziarrak Zarautzen jo zuen atzo eta beraien aurretik, Giorgio Bassmatti eta Yon Vidaur donostiarrek.
2013ko Literatura Nobel Saria irabazi duen idazlearen liburu bakarra daukagu euskaraz, Meettok argitaletxeak publikatutako Zorion handiegia. Ipuin liburu hori argitaratu ondoren egin zioten, hain zuzen, goian ikus dezakezuen elkarrizketa.
Bigarren diskoak ez dira inoiz errazak izaten eta Napoka Iriak nota onez gainditu du azterketa argitaratu berri duten Arnasten ikasteko berrizekin. Ostiral honetan kanta berriak zuzenean joko dituzte Donostiako Lugaritz kultur etxean eta diskoa plazaratzearekin batera goian ikus dezakezuen […]
Musikari buruzko dokumentalak proiektatzen dira Donostiako Dock of The Bay jaialdian eta datorren urtekoa zortzigarren edizioa izango du. Inoiz ez du erraz eduki, bere burua finantzatzeko sos-emaile pribatuen laguntza izan duelako; orain kremailera jarri diote poltsikoari eta hurrengo edizioa […]
Dantza eta kalea uztartzen dituen Dantza Hirian ekimena atzo amaitu zen Oreretan. Irailaren 12tik 29ra bitartean Donostia, Baiona, Donibane Lohitzune, Pasaia, Irun, Hendaia eta Orereta bisitatu ditu, denetan ere abiapuntu berarekin: dantza ikuskizunak kale-kalean eskaintzea, plaza, zumardi, merkatu eta […]
Nahiko itxurosoa zirudien palmaresa bi sari handienekin hondatu dute. Zinemaldiaren aurreko edizio batzuetan ez bezala, bazirudien aurten kontsentsua izango zela nagusi, hasi Marian Alvarezek La heridarengatik jaso duen emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorretik, pasa Quai d’Orsayren gidoi onenarenetik eta Jim […]
Jean-Pierre Jeunetek Amelieren ildotik doan beste film bat egin du, pertsonaia miragarri eta sinesgaitz samarra protagonista duena.
Pertsonaia-ikerketa da Fernando Francoren La herida filma. Faktura aseptikodun lana, Marian Alvarezen interpretazio sendoan oinarritzen da.
Bosniako gerraren arrastoek turista australiar batengan duten eragina erakusten du Jasmina Zbanicen For those who can tell no tales filmak.
Ia genero bihurtzeraino hedatu den epaiketa-film (trial film edo courtroom drama ingelesez) horietako bat da Atom Egoyanek Sail Ofizialean aurkeztu duen Devil’s Knot. Hiru haur hilko dituzte Arkansaseko herri batean eta herriko hiru gazteri botako diete errua bidegabeki.
Elipsiaren erabileran oinarritzen da Fernando Eimbckeren Club Sándwich eta nerabezaroaz dihardu.
Pilotu automatikoarekin zuzendutako film horietako bat da The railway man, gerrak eta torturak eragindako traumak ardatz dituena, baita horiengatik mendekua hartzeko gogoa ere.
“Hizkuntzaz arduratuko zara” esaten diote Quai d’Orsayko protagonistetako bati filmaren hasieran, Frantziako Atzerri Ministerioan lanean hastean. Politikarien eta haien hizkera hutsalari buruzko komedia aurkeztu du Tavernierrek.
Road movie konbentzional baina eraginkorra da David Truebaren Vivir es fácil con los ojos cerrados. 1960ko hamarkadako Espainian girotua, ingeles irakasle bat du protagonista, pantailan agertu den lehen unetik publikoaren konplizitatea alde daukan Javier Cámarak antzeztua.
Aktore austriar ezagun bat eta mendialdeko ostatu baten kargu dagoen bere ahizpa dira Götz Spielmannen Oktober November filmeko protagonistak. Aitaren arazo kardiologikoengatik elkartuko dira, berez bizimodu aski diferentea duten bi emakumeak.
Batzuek Dukan dieta egiten dute eta besteek, Manuel Martin Cuencak Sail Ofizialean aurkeztu duen filmean bezala, pertsonak jaten dituzte. Gustu kontua.