Espainiaren erreskatea edo hildako katuarena

0

Halako batean iragarriko duten Espainiaren erreskatea zera da, lagunari katua utzi zion horren istorioaren oso antzekoa. Badakizue nola den: Mikel oporretara doa eta katua kolega bati uzten dio zaindu dezan. Josuk, hori baita kolegaren izena, hurrengo egunean bertan etxeko hautsak […]

Irakurri

Les neiges du Kilimandjaro: hurbilekoa, xaloegia agian

1

Burgestu ez, baina ikusten da Les neiges du Kilimandjaro filmeko protagonistek iraganean sakela hotzago eduki dutela orain baino. Sindikalista erretiratu, langabetu eta lapurren istorioa da Robert Guédigian zuzendariaren azken pelikula. Lan- eta bizi-baldintza hobeak lortzeko urtetan borrokatu duen pertsonaia da […]

Irakurri

Ukabila altxa beharko dugu

1

Seguru ezagutzen duzuela Rosa Parksen historia. 1955eko abenduaren 1ean, lege arrazista desobedituz, uko egin zion autobuseko bere lekua gizon zuri bati lagatzeari eta atzeko eserlekura joateari; preso eraman zuten eta Eskubide Zibilen Aldeko Mugimendua piztu zuen ekintza xume horrek. Seguru […]

Irakurri

Etorkizun Literarioa Ziurtatzeko Arauak

9

Liburuak, institutuko jende guaya bezala, ezkutatu egiten dira urteekin norbere biografiako traste zaharretan; eta inor ez da akordatzen, ez du akordatu nahi, are, lotsa ematen dio akordatzea nola ibili zen txoratu beharrean gaur ikusiz gero aurpegia itzuliko liokeen horren atzetik. […]

Irakurri

Lanik ez gazteentzat (ez hemen, ez inon)

0

Anton Chigurh hiltzaile beldurgarria da Coen Anaien No country for old men filmean, irizpide handirik kontuan hartu gabe garbitzen dituelako parean tokatzen zaizkion pertsonak, orain hemen, orain han, orain zu, orain ni. Antzekoa da Langabezia izeneko pertsonaia: bere zortea berdin […]

Irakurri

Igandean idatzia, astelehenean irakurtzeko

0

Igandeak aharrausi egiteko sortu zituen jainkoak. Gauzak oso gaizki joan arren, igandeak sortu ziren, baita ere, pijamaren azpitik bizkarrean hazka egiteko. Jainkoak mundu bat sortu zuen ustelkeriaz betea, eta zazpigarren egunean deskantsatu egin zuen, hau da, irratia itzali zuen, periodikoak […]

Irakurri

Lanpostu bat

1

Pentsatu honetan: lanpostu bat ematen dizutenean, infernu txiki gogaikarri bat ematen dizute, produkzio kateko begi izateko aukera; ziega bat, ateak irekita. Ez dizute lanpostua bakarrik ematen, ongi etorri Jauregi & Jauregira, kafe asko eta soldata gutxi, hitz egingo dugu oporrez; […]

Irakurri

Lehoi Erregea, diktaduraren apologia

8

Indarrez ezarritako ordenak betiko berdin jarraitzea, klase zapalduak are gehiago zapaltzea, emakumeen azpiratzea… Ez neukan buruan horrelako konturik hamar urterekin The Lion King animaziozko filma ikusi nuenean eta horregatik, inori kalterik egiten ez dion fikziotzat neukan. Aurrekoan Disneyren klasikoa telebistan […]

Irakurri

Edozein igandetan bezala

1

Etxeko taldearentzat hil ala bizikoa da irabaztea eta kontrarioak ez dira egunpasa etorri Espainiaren bihotzetik. Tentsioa egongo da, zaletuak odola irakiten norgehiagokaren aurretik, bitartean, ondoren. Bi taldeen jarraitzaileak harmaila berean eserita eta, horrelakoetan ohikoa denaren kontra, zelaia ez dago poliziaz […]

Irakurri

Ergelak elefante ehizan

0

Myanmar: odol gaiztoko elefante bat herritarren kontra oldartu da eta poliziari –polizia ingelesa, hots, kolonoa– deitu diote riflea hartu eta tira eta tunba, animalia garbitu dezan. Iritsi da lekura pony baten gainean, Winchester bat eskuetan, baina kontatzen dizkioten gauzak nahasiak […]

Irakurri

Charlie Kaufmanek nobela bat idatziko du

3

“Charlie Kaufman gidoilariak lehen liburua idazteko lanean jarri du bere buru kosmikoa” irakurri dut martxoaren amaieran Deadline.com atarian eta aurreneko momentuan pentsatu, “ados, baina gidoilari ona izateak ez du ezer ziurtatzen”; eta gero “seguru urre prezioan salduko digutela pirita”. Azkenik: […]

Irakurri

Hau ez da Jon Mirande

4

Eta nik baietz uste nuen, bazela. Nire burua zuritzeko ez du balio, baina behintzat kontsolatzen nau jakiteak ez naizela hori uste duen bakarra. Afera hasieratik kontatu beharko dut, gauzak uler daitezen. Miel A. Elustondorekin hitz egin nuen, ona izango zela […]

Irakurri

Galdera batzuk Okzitaniako Tolosako gertakariez

0

Mohamed Merah-ren jazarpenaren, setioaren eta hilketaren ondotik etorri den harrabots mediatikoan, badira egin gabe gelditu diren galderak. Kazetaritza profesionalean sinesten dut, baina bakoitzari berea, prentsa profesionalaren orrialdeetan inon ez ditut aurkitu Raskolnikov-en blogekoak bezalako itaun zorrotzak.

Irakurri

Bonba semiotikoa

0

Dokumentala ez den dokumentala, ikusle arruntok ohituta gauden ikus-entzunezko konbentzioak hankaz gora jartzen dituen obra da María Ruidoren Electroclass. Zazpi minutuko zazpi piezaz osatua, ETB3n ikusi ahal izan nuen atzo –lehenago Zinebitik ere pasa zen–. Eskertzekoa iruditzen zait telebista publikoak […]

Irakurri

Diskurtsoan galdu da Jose K. torturatuaren giza-dimentsioa

1

Kristalezko kutxa batean, eskuak lotuta eta biluzik dago Jose K. ekintzailea –uler bedi “ekintzaile” Elhuyar hiztegiak ematen duen frantsesezko itzulpenean, militantea edo aktibista, alegia; inola ere ez espainolezkoan, “emprendedor” gorrotagarri hori–. Presidenteak hitz egin behar duen plazan bonba jarri du, […]

Irakurri

Xorak asmatu du Jinkoak sortzen… eta desegiten

3

Pelikula zubereraz grabatu dute eta berezitasun hori azpimarratu dugu kazetariok estreinatu aurretik Xorari buruz hitz egitean, horrelakorik egiten den lehenbiziko aldia delako, baina behin filma bukatu eta ikusgai egongo den honetan, ez dut uste bidezkoa denik ezaugarri horrekin tematzea, Peio […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA