Amazoniak ez diezazula atariko lizardia ezkutatu

0

Internetez eskatu duela astebete, eta gaur iritsi da liburua etxe ondoko posta-bulegora. Eta? Zer du berritik kontu honek blogera ekartzeko, sareko liburu saltzaileen gremioa dagoeneko prostitutena bezain zaharra bada? Ba, liburua ez datorrela ohiko supermerkatutik (deitu Amazon, Casa del Libro, […]

Irakurri

Atxagak dioenez

3

Atxagak dioenez Miranderen Haur besoetakoa obra “onartezina” da. Badakit, ez da kontu berria, baina ekainekoak irailean birziklatzeko beharra sentitu dut Ander Iturriotzek Oier Arantzabali Noticias de Gipuzkoa egunkarian esan dizkionak leituta. Hurbilago bainago Iturriotzen iritzitik, eta uste dut adibide batzuk […]

Irakurri

Amets hau ez da erabat sinesgarria

3

Hamarkada honetako Matrix: berba horiekin deskribatu dute, estreinatu eta berehala, Cristopher Nolanen Inception filma. Eta zenbait aspektuk zilegi egiten dute konparazioa, esaterako, Wachowski anaien mundu birtual informatikoak eta Nolanen pelikuletako ametsek, biek paratzen digute galdera bera sudur aurrean: benetakoa al […]

Irakurri

Life is Lif (edo Lif is life, nahi bezala)

0

Harritu antzean geratu ginen larunbatean, Irungo Moskuko jaietan Lif taldeak eskaini behar zuen kontzertuaren aurretik. Soinu teknikariak Opus-en Live is Life jarri zuen, patxanga-giroa, eta ondoko batek txistea, life is Lif. Tweet baterako ematen zuela esan nizun Manex, eta azkenean […]

Irakurri

Irakurle mantsoa izatearen abantailak

0

Blog hau irakurtzeko 0 eta 30 segundo arteko tartea hartzen duzun horietakoa bazara, hau interesatuko zaizu. Aurrena Slow Food-a izan zen; Slow Travel-arekin bidaia lasaien balioaz jabetu ginen. Eta aurreko batean Slow Reading filosofiaren berri izan nuen. Mantsoago leitzea, hobeto […]

Irakurri

Hau mundu simpsondar hau!

0

Batzuetan Springfielden bizi naizela iruditzen zait eta ez da (bakarrik) The Simpsons ikusten denbora gehiegi pasa dudalako. Bizpahiru kapitulu aukeratzea nahikoa da konturatzeko, hori koloreko pertsonaien munduan politika ez dela gurearen oso diferentea. Ez duzuela sinesten? Hona adibide pare bat.

Irakurri

Ihes eder baten ondotik, ihes berriak etorriko dira

2

Iñigo Astizek xehe-xehe azaldu zituen gurean Ihes ederra liburuaren bertuteak duela hilabete batzuk, eta beraz, ez da nire asmoa Etxartek eta Urrutiak egindako lanaren aupamen berririk egitea. Denbora darama dendetan, irakurleek eskutik eskura darabilte, eman du zeresana franko, baita emango […]

Irakurri

Espazio publikoa berreskuratu, kalea publizitatez garbituz

3

“Espazio publiko” entzun eta amildegi bat sortzen da esan beharko lukeenaren eta benetan esan nahi duenaren artean: kalea guztiona da teorian, baina praktikan enpresa pribatuek ingurunea itxuraldatzen digute, iragarkiz bete, setio egoera sortu. Hori aldatzeko dinamika interesgarriak izan litezke karrikak […]

Irakurri

Ikastoletatik nazionalismoa ezabatzeko plan sotil bat

1

Dotrina nazionalistaren kontrako gurutzada suharrean dabil Eusko Jaurlaritza fronte guztietan: turismoa bultzatzeko “I need Spain” anglo-mantxegoa proposatu dute gaur bertan; kirolean, Espainiako futbol selekzioak Araban, Gipuzkoan edo Bizkaian joka dezan ahaleginak egiten ari da Lopezen administrazioa; telebistaz ez dugu hitz […]

Irakurri

Gojirak EHZ Festibalean joko du eta…

0

… ni akordatu naiz Gorka Urbizuk gurean idatzi zuen artikulu hartaz. Ez naiz oso metal zalea, baina horrek ez du ezagutza falta justifikatzen. Horregatik, lotsa pixka batekin aitortuko dut, iritzi hari esker izan nuela aurrenekoz taldearen berri. Honela zioen Urbizuk:

Irakurri

Rubalcabaren ibilbide ideologikoa, umeentzat esplikatua

1

Joan den igandeko El País Semanalekoa da elkarrizketa: Juan José Millás jarri zuten PRISAkoek Alfredo Pérez Rubalcabaren gona-txakur, Espainiako Barne Ministroaren alde “intimoa” erakutsi guran. Rubalcabaren erantzunetako bat leituta atera zaizkit begiak errailetatik: PSOEra nola iritsi zen galdetzen diote; nolatan, […]

Irakurri

Maria Luisa Elio: nola bidaiatu Iruñetik Macondora

0

“Handik urte askora, fusilamendu pelotoiaren aurrean, Aureliano Buendia koronelak…” baina itxoin, itxoin, Gabriel García Márquezen Cien años de soledadeko aurreko orrian ere zerbait jartzen du-eta. “Para Jomi García Ascot y María Luisa Elío”. Gaur, hilda daude biak: García Ascot 1986an […]

Irakurri

Zikloak

0

Ziklo batzuk betetzea da kontua: Reyesek deitu zuenean banuen susmoa; hau zela kurtsoko azkena; eta hitzak, “azkena” horrek, izutu egin ninduen. Amesgaiztotan pasa nuen gau hura Leihotikan taldearekin: kaletik segika zetozkidan Bukatu da kantatzen, Frank Sinatraren koro eta guzti, punk […]

Irakurri

Zizek Iruñean izozki bat jaten

5

Slavoj Zizek elkarrizketatzekoak ginen gaur Iñigo Astiz eta biok Iruñeko Baluarten. Nik ARGIArako. Iñigok Berriarako. Nire hitzordua goizeko hamarretan; Iñigorena, arratsaldeko seietan. Baina Arquitectura mas por menos kongresuko antolakuntzak atzeratu egin dit elkarrizketa ordua, eta Iñigorekin bazkaltzen, zalantzan geunden filosofo […]

Irakurri

Zergatik eduki du Egiptok Rafah-ko pasabidea itxita?

2

Goizean leitu dut Jesus Torquemadak EiTB.com-en Gazako blokeoaz egin duen analisia. Ez nago oso ados analistaren esaldiren batekin [1], baina bete-betean jo duela iruditzen zait Rafah-ko pasabidea afera honetako puntu berotzat jotzean. Torquemadak dio, Israelek Gaza blokeatuta eduki arren, pasabide […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA