Kurt Cobain bizirik dago

0

Eta berriz jotzen ikusiko dugu, Fender Stratocaster urdin argi batekin, 15 urte beranduago. Ez, noski, agertoki normal batean, pantaila batean baizik. Guitar Hero bideojokoaren 5. edizioak egin du mirakulua: Nirvanaren abeslaria hobitik atera, MTVrentzako Unplugged in New York diskoa grabatu […]

Irakurri

Stayman gehiegi (Super Heroiak informatiboan)

0

ETBko albistegien azken aldiko esperimentua ote den, ala ni berandu jabetu naizen, ez dakit. Baina, ez al zaizkizue arraroak egiten Gaur Egunen eta Teleberrian, gaueko edizioan egiten dituzten zuzeneko konexioak? Normalean Xabier Madariaga izaten da staymana, eta eguneko gaiari buruz […]

Irakurri

Orain argi dago: literatura gaizki irakasten da

2

Espero dut Idurre Alonsoren doktore tesiak zeresana emango duela bulego batzuetan. Zehazki, kultur eta irakaskuntza alorretako politikak diseinatzen dituztenetan. Literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko Batxilergoan lanak askoren susmoa berretsiko baitu: gaur egungo euskal literaturaren irakaskuntzak ez duela curriculum-legearen helburu bat […]

Irakurri

Gazako abenduaz zalantzarik geratzen bazen…

0

Kontu jakina zen joan den urteko abenduan Israelgo armadak Gazan egin zuen sarraskian zibil asko hil zirela. Baina Shovrim Shtika GKE israeldarrak argitara eman berri dituen testigantzei esker, gaia berriro ere nazioarteko albisteen agendan sartu da. Eta argi geratu da, […]

Irakurri

Le Clézio, ganba gutxirekin

1

Gaitza egiten da azken Nobel sariari buruz honela hitz egitea, batez ere batek ez duenean bere burua nik-zer-dakit-zer-tzat, baina egiari zor, J.M.G. Le Clézioren azken nobela (Ritournelle de la faim, Gallimard; gaztelaniaz La música del hambre, Tusquets) bukatu, eta ez […]

Irakurri

Macaco edo altermundialismoaren zorigaitzak

3

1999ko Seattleko istiluekin, begietako makarrak kendu genituen askok. Bestelako mundua posiblea zela, eta hori aldarrikatzen zuten musikariak ere entzuten hasi ginen. Rage Against The Machine, Asian Dub Foundation edo, etxekoen artean, Fermin Muguruza: musikaz harago zegoen (dago!) haien mezua. Baina […]

Irakurri

Bat gutiago

1

Ia Jean Hiriart-Urruti bezain zital jarri naiz, Robert MacNamara hil dela jakitean. Baina hemen kulturaz hitz egin behar dugu, ezta? “Kultura bai, politika ez” esango luke eslogan zuzenzaleak. Ez desbideratu, kulturaz, kulturaz. Horregatik, eta dagoeneko mundu guztiak azpimarratu duenez MacNamara […]

Irakurri

Ekonomiak nobela bat ezinezko egiten duenean

0

Gauzak doazen moduan berandu baino lehen norbaitek, Theodor Adorno imitatu nahian-edo, esango du du: “Nobela gehiagorik ez subprime hipoteken ondoren!”. Izan ere, aditu gehienek baieztatzen dute –Wikipediak ere bai– nobelaren hazkundea burgesiaren zabalkundearekin bateratsu gertatu zela. Beraz orain, kapitalismoa behingoz […]

Irakurri

No, you can't: Obamak ez du CIA aldatuko

0

Leon Panetta aukeratu zuen Barack Obamak urtarrilean, CIA zuzentzeko. Haren profilak bat egiten du, itxuraz behintzat, AEBetako presidente berriaren aldaketa mezuarekin: lehenago inteligentzian aritu gabea, gogor salatuak zituen Washington Monthlyko artikulu batean Bushek katamalorik gabe bultzatu dituen tortura programak. Baina […]

Irakurri

Michael Jackson? Bertsioak hobe

3

Ez gustatzen bereziki haren musika, baina planeta honetan bizi den ia mundu guztiak bezala, noizbait dantzatu dut Michael Jacksonen doinuren bat. Hori bai, beste taldeek egin dizkioten bertsioak nahiago, jatorrizko kantak baino. Jacksonek Hilotzenean ostatu hartu baino lehen ere buruan […]

Irakurri

Hezur hezearena, eta beste istripu poetiko batzuk

1

— Aizak, San Joan Batailatzailearen kontu hori aspaldi asmatua zegok! —esan dit lagun batek telefonoz, joan den astean hemen zintzilikatu nuen ohar batez hizketan. Eta egia da: Google-en bilaketa eginda mordoxka dira hiztripu horren adibideak. Arrazoia, ziurrenik, “LL” soinua ahoskatzeko […]

Irakurri

San Joan bataioa

2

Gaur, San Joan eguna: blog honen egilea bere burua bataiatzen ibiliko da Hernaniko kaleetan eta ez du denborarik izango hemen idazteko. Zeremoniak bere denbora eskatzen duenez, pentsatzekoa da asteari geratzen zaizkion egunetan ere ez dela inguruotatik promenatuko.

Irakurri

Ostiralean, txiste artistiko bat

0

Ireki da gortina, azaldu da Arnaldo Otegi arte galerian, eta erosi du lerro hauen ondoan dagoen koadroa. Itxi da gortina. Zertan bilakatuko da koadroa? (Benga, ez da hain zaila, azken aldian denen ahotan dabil…). Horixe! Pollock Subiranista! (Bale, bale, barkatu! […]

Irakurri

At The Drive-In itzuliko direla?

0

Laguna telefonoan: “The Mars Voltak jotzen du Barakaldon, joango gara?”. Nik, aukeran, nahiago nuela taldeko batzuen aurreko banda, At The Drive-In, hardcoreta izaten jarraitzen nuela, baina tira, bueltatuko ez zirenez… Eta joan ginen, ikusi genituen martzianoak, nire aurreikuspen guztien gainetik […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA