Bidaia aurrea (Glasgow, Eskozia)
Lehendabizi, zintzotasunak agintzen duen bezala, nire burua aurkeztuko dut. Aitor Agirrezabalaga naiz eta 25 urte bete berriak ditut, joan den maiatzaren bukaeran. Donostian jaio eta bertan bizi naiz, baina azken 7 hilabeteak Glasgowen (Eskozian) igaro ditut nire enpresa zuzendaritza eta administrazioko ikasketak bukatzen.
Udaberri partean horren sonatu egin zen sumendi islandiarrak, antolatuta nituen pare bat bidaia bertan behera utziarazi zizkidan. Horregatik eta Erasmus deritzon esperientzia ikaragarri hau behar bezala bukatzeko bakarkako bidaia batean murgilduko naiz. Nire intentzioa, Glasgowetik Derryra hegaldia hartu eta bertatik, Belfast ikutuz, Dublinera jaistea izango da. Ondoren, Irlandako hiriburutik beste hegaldi batek Kroaziako Zadar hirira eramango nau eta handik Balkanak gurutzatu nahi nituzke Errumaniara iristeko.
Abentura izango da, dena autoestop bidez bidaiatu nahi baitut denbora guztian. Gauzak nola aterako zaizkidan ez dakit, izan ere, dakidan gauza bakarra Bucaresten irailaren 12an etxera eramango nauen hegaldia erosita dudala da.
Beraz, eta laburbilduz, Glasgow-Bucarest, 3000 kilometro jende eta kultura berriak ezagutuz egitea da, eta espero dut ahaztezina izango den esperientzia biziko dudala.
Gainera, Argia.com-eko blog honen bitartez egunero nire bidaia nola doan kontatuko dizuet.
Astelehenean abiatuko naiz. Egun batzuk pasako ditut azken momentuko kezkak argitu nahian…
Aupa Aitor! Zorte on!!! Ziur kriston jendea ezagutuko dezula
Zorte on!
Disfrutau eta bidai ona euki!! ;-)!
Txintxo ibili!
Bidai on! Egunero jarraituko dut zure bloga!
Aupa Aitor!
Zorte on eta esperiantzia disfrutatu! Honelako bidai batean asko ikasiko dezu eta seguru nagao zure bizitza aldatuko duela! zure berri jakin nahi degu!Animo eta besarkada haundi bat Buenos Airesetik!
Zorte on mutil!
Animo Aitor!! badaukazu beste jarraitzaile bat, egunero zure bloga segituko dut. Ondo pasa!!
Aitor ez ahaztu bidaiko argazkiak ipintzea ere, blog osoago eta ederrago bat sortzeko. Zorte on!!
oso haundiya aiz!!
Ondo ondo pasa ta asko disfrutau!!
Oso ondo pasa eta zaindu hok!
Baduzu egunero jarraituko zaituen bat hemen, eta gauza ongi ateratzen bazaizu datorren udan nik antzeko zerbait egingo dut! Animo
Aupa Aitor, ondo ibili.Egunero segituko dugu zure bidaia. Ondo ondo pasa eta muxu haundi bat zure lengusuak.